Angelu itsua
Hasiera » Urko Apaolazaren bloga - Angelu itsua

Egiaren Batzordea

2009-11-09  //  Historia, Politika  //  3 iruzkin

ELA sindikatua Oroimenaren Parkean izan zen ostiralean, Sartagudan. Sindikatuak azkeneko kongresuan erresoluzio bat onartu zuen memoria historikoaren alde lan egiteko –ELAko kideak, solidarioak, oso gaztigatuak izan ziren gerraosteko errepresioaren ondorioz– eta erabaki horren barruan sartzen da Sartagudako errekonozimendu ekitaldia. Ostiralean, besteak beste Egiaren Batzordea sortzeko eskatu zen, eskaera aski errepikatua memoria historikoaz arduratzen diren taldeengandik. (gehiago…)

Bosgarren kontenedorearen kontraesana

2009-11-06  //  Azpiegiturak  //  Iruzkinik ez

Bosgarren kontenedorea

Bosgarren kontenedorea

El Diario Vasco egunkariko atzoko albistearen izenburua: “Amaran materia organikoa biltzearen jarraitasuna airean dago”. Hori irakurrita batek ezin izan dio tentazioari eutsi, eta buruan irudikatu du erraustegiko tximinia modernoaren keak zeruan izango lukeen soslaia. Gipuzkoako Aldundiak Donostiako auzo horretan bosgarren kontenedorea deiturikoarekin amaitu du eta udal arduradunek zalantzan jarri dute ekimenak aurrera segituko ote duen: “Dena 2010eko aurrekontuaren baitan dago” esan omen du Odon Elorza alkateak. (gehiago…)

Bainak baratzean

2009-10-01  //  Historia, Politika  //  Iruzkinik ez

Erorien bailara

Erorien bailara

Modu asko dago biolentzia eta heriotza justifikatzeko. Modu horietako bat izan daiteke isiltasuna –elipsi krudela?–, pasibotasuna, utzikeria… edota, zergatik ez, justiziaren eta bizikidetzaren defentsa ultra.

Egunkari bateko gaurko edizioko orriak errepasatuz honako notizia dakar hasieran: Terrorismoaren Biktimen Fundazioak dekalogo bat prestatu du, gaztetxoak “fanatismoan” erori –infektatu?– ez daitezen. (gehiago…)

Dimentsio kontuak

2009-09-25  //  Azpiegiturak  //  Iruzkinik ez

Miguel Buen Pasaiako Portuko Agintaritzako presidente berriak atzo jakinarazi zuenez Jaizkibelgo kanpo portuak tamaina txikiagoa izango du hasiera batean. Proiektuak aurreikusten dituen 180 hektareatatik 135 eraikiko dituzte eta bide batez 500 milioi euro murriztuko dute aurrekontua, finantzazioa bilatzeko “arrazoizkoagoa” omen delako. Beraz, portu berriak 1.000 milioi euro inguru kostako du. Finantzazioa aurkitu daiteke, baina zorra berdin-berdin geratuko da, nondik aterako dute hori kitatzeko dirua? (gehiago…)

Hipermerkatu ongileak

2009-09-22  //  Energia, Gizartea  //  Iruzkin bat

Carrefourreko poltsa

Carrefourreko poltsa

Plastikozko poltsen inguruan ETB2k atzo gauean eman zuen notizia deigarria izan zen. Komertzio txikian erosketak egiterakoan zenbat poltsa erabiltzen ditugun frogatzeko kale ikerketa moduko bat egin zuen kazetariak. Okindegian plastikozko poltsan sartzen diote eskatutako ogi barra, Ordiziako ferian ere berdin sartzen diote plastikotan nola patata kiloa hala ardi gazta, baita harategian Goierriko mondeju ederra ere. (gehiago…)

Lindanoa? Azken pasilloko azpiko apalategian

2009-09-10  //  Azpiegiturak  //  Iruzkinik ez

lindanoa Ezkerraldeko pabilioi batean

lindanoa Ezkerraldeko pabilioi batean

Atzoko berria da; Esther Larrañaga Ingurumen sailburu ohiak eta Iñaki Ezkurra sailburuorde ohiak inputatu bezala deklaratu beharko dute Erandioko orube batzuetan lindanoa eta beste gai kutsagarri batzuekin egindako gestioagatik. Irailaren 21ean agertu behar dira Bilboko instrukzio epaitegira. Lur Maitea elkarteak eta Bizkaiko Ingurumen Fiskaltzak zabortegi “klandestino eta ilegala” mantentzea leporatzen die. Horrela, kargu publikoetan ibilitako beste bi pertsona gehiagok kontuak argitu beharko dituzte epailearen aurrean, lehenago Tomas Epalza ingurumen kalitateko zuzendari izandakoa ere auziperaturik baitago gordetako lindano kasu batengatik. (gehiago…)

1936an fusilatutako euskal apaizen ‘oroimen garbiketa’

2009-06-30  //  Politika  //  Iruzkinik ez

Gasteiz, Bilbo eta Donostiako gotzainek bidalitako ohar batean irakurri ahal izan dugu, 70 urteren ondoren, gerra zibilean frankistek hildako euskal apaizen aldeko hileta-elizkizun bateratua egingo dute. Uztailaren 11n izango da, Gasteizko Katedral Berrian. Horrez gain, Elizbarrutietako hildako apaizen erregistroan eta parroki-liburuetan sartuko dituzte apaiz horien izenak. (gehiago…)

Zero Zabor

2009-06-18  //  Azpiegiturak, Ekonomia, Gizartea  //  Iruzkinik ez

Hernanin Zero Zabor sortu dute Hernaniko herritar batzuek, “hondakinen kudeaketa burutsuaren aldeko” sare soziala. Helburua dute zaborra gutxitzeko sistemen inguruan informazioa bildu eta zabaltzea eta horretarako sare sozialaren gune birtuala ere sortu dute Interneten; gune irekia da eta edonork hartu dezake parte bertan. (gehiago…)

Peruko azkeneko basatiak

2009-06-16  //  Azpiegiturak, Gizartea, Nazioartea  //  Iruzkin bat

Alberto Pizango, Peruko lider indigena

Alberto Pizango, Peruko lider indigena

Azkeneko berriek diote Peruko Amazonaseko %60a esplotatzea ahalbidetzen zuten dekretuak Kongresuan derogatuko dituztela osteguna baino lehen. Ez du ematen soilik izan denik indigenen presioagatik, baizik eta gobernua inprobisazioan eta zehaztugabetasunean erori delako lege horiek aurrera ateratzerakoan. Orduan, atzerakada taktikoa ote da? 2008an saiatu ziren lur komunal horiek petrolio enpresen esku uzten, 2009an ere saiatu dira baina indigenak atera zaizkie beti sasi artetik, Alberto Pizango bezalako lumadunak. (gehiago…)

Esperantzara kondenatuak

2009-06-03  //  Azpiegiturak, Ekonomia  //  Iruzkinik ez

Pasaiako moila

Pasaiako moila

General Motorsen krisiak ezinegona sortu du Pasaiako portuan autoen garraioaz arduratzen den UECC enpresan. Zaragozan dagoen Figueruelaseko planta da Pasaiako portuko bezero nagusia, urtean planta horretan egiten diren Opel markako 54.000 auto baino gehiago mugitzen dira Pasaian, auto guztien %68. “Figueruelasen pasatzen den guztiak eragiten digu” zioen atzo Rafael García Lekue zuzendariak El Diario Vascon. Badirudi oraingoz arnasa hartzeko moduan direla, Kanadako Magna enpresa orain arte GMrena zen Opel erreskatatzeko prest baita. Ikusteko dago lanpostu murrizketak nola eragiten dion Zaragozako lantegiari eta, bide batez, Pasaiako portuari. (gehiago…)

34 / 37«Aurrekoa10203033343536Hurrengoa»

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA