Zinemaldiko anekdotarioa 2007 (Gorka Bereziartua / Mikel Garcia)
Donostiako Zinemaldiko aste eta erdian Laurel eta Hardy kazetariek bizitako une bitxi, dibertigarri eta ez hain dibertigarriak. Inork ez ditu ikusi baina han izan dira. Eutsi! Donostiara iritsi, zine aretoan sartu eta pelikula ikusi. Erraza dirudi. Ez ba, ez da hain erraza, ez behintzat Zinemaldiak irauten duen astean, eta are gutxiago asteburuan. Izan ere, ahal dugunetan garraio publikoa erabili dugun arren, autoarekin joan behar izan dugunetan gorriak eta bi ikusi ditugu. Gu ez gara autoa lur...
Read MoreHegorik ez zuen tximeleta
Zabaltegi LE SCAPHANDRE ET LE PAPILLON Fitxa teknikoa: Zuzendaria: Julian Schnabel. Antzezleak: Mathieu Amalric, Emmanuelle Seigner, Marie-Josée Croze, Anne Consigny, Patrick Chesnais. 112 min. Hasierak Alejandro Amenabarren Mar adentro gogoratu digu. Hartan, Ramón Sampedro tetraplegiko zetzan, ohean, bere kasa molda ezin daitekeenaren inpotentziarekin. Eta Julian Schnabelen Le scaphandre et le papillon-en, enbolia baten ondorioz gorputzeko edozein atal mugitzeko eta hitz egiteko gaitasuna...
Read MoreHelbiderik gabeko arima
Zabaltegi SOUL CARRIAGE Fitxa teknikoa: Zuzendaria: Conrad Clark. Antzezleak: Yang Feng Jun, Jia Hong, Chen Jiao Ying. 88 min. Filmak iraun bitartean, prentsa eta akreditatuentzako emanaldiko ikusleen herenak aretoa uztea ez zuen merezi. Ez zuen merezi pelikula bukaeran bi lagunek baino ez txalotzea. Geldoa da, bai, eta geldoa egin zaigu hainbat unetan, baina Soul carriage-n istorio interesgarria kontatzen da, eta oso esanguratsua gainera. Zine komertzialaz purrustaka ibili ohi diren...
Read MoreKaosa unibertsoan
Zabaltegi. Zuzendari berriak COSMOS Fitxa teknikoa: Zuzendaria: Diego Fandos. Antzezleak: Oihana Maritorena, Xabier Elorriaga, Ramon Barea, Klara Badiola. 99 min. Iaz Alejandro Gonzalez Iñarrituk Babel filmean planteatu zuen, eta zinematografiaren historian beste hainbatetan ere errepikatu da gaia: globalizazioa ez da munduko beste gizakiekin harremanetan jartzen gaituen gauza bakarra eta hasiera batean harrigarriak diruditen loturak aurki ditzakegu gugandik hain urruti eta era berean hain...
Read MoreKaosaren harmonia lirikoa
Caótica Ana, Espainia, 2007. 118 m. Zuzendaria: Julio Medem. Aktoreak: Manuela Vellés, Bebe, Nicolas Cazalé, Charlotte Rampling, Asier Newman, Lluís Homar. Bagenekien ez zela film erraza izango, oraingoan ere Medemek subkontzientearen eta ametsen muga ezkutuetan arakatuko zuela. Gure subkontziente kolektiboari buruzko fabula feminista izango zela abisatu zigun zuzendariak, eta emozionalki harrapatuko gintuela. Horretarako, Medemi duela urte batzuk hil zitzaion arreba Anaren omenez egindako...
Read More
Iruzkin berriak