Nevadako azken euskal artzainak
Herrialde arrotzean bizimodu duina eramateko borrokaz eta komunitate bateko kide sentitzeaz mintzo da Amerikanuak dokumentala, egileen hitzetan. Garratz eta malenkoniatsu, baita umorez hainbatetan, euskal diasporan ezagun zaigun historia du ardatz, dirua irabazteko asmoz artzain joan eta azkenean han geratu zirenena. Juanito Juaristi Parrillas-ek laurogeitaka urte ditu, eta hogei pasa dira azkenekoz Euskal Herrian izan zenetik. Beharbada horregatik du urrunean galtzen den begirada nostalgiko...
Read MoreNagore Laffageren auzian, ikuslea epaile
Hotzikara handiena ez dit sortu hiltzailea bere pisuan ikustea, abokatu eta fiskalen aurrean hilketa pausoz pauso gogora ekartzen, ez eta Nagore Laffagek hiltzear zela 112 telefono zenbakira egindako deiak, edo senide eta lagunen oroitzapen hunkituak. Nagore dokumentalean, herri-epaimahaiak Asun Casasola Laffageren amari egindako galderak utzi nau zur eta lur: “Zure alaba oso mutilzalea (muy ligona) al zen?”. “Nor ari dira juzkatzen? Hiltzailea ala nire alaba?”, dio Casasolak haserre,...
Read MoreZentsuraren plazer ezkutua
Bai, zer edo zer iluna, erakargarria eta gozagarria izan behar du zentsuratzeak, bestela ez da ulergarria. Hain susmagarria izan ohi den prebentzioaren izenean, A Serbian Film pelikulak “sexu askatasunaren aurkako deliturik” egiten duen ikertu bitartean, behin-behineko neurria hartu du Donostiako epaitegi batek: nazioarteko jaialdi ugaritan parte hartu duen eta sari garrantzitsu hainbat eskuratu dituen filma ez da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean proiektatuko. Izan ere, fikzioan...
Read MoreIzua… umore handiz, Beldurrezko Zinemaren Astean
Beldurra pasatzera ez dakit, baina parrandarako eta barre egiteko gogoz joaten da jendea Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astera. Filmak isiltasun baketsuan ikustea atsegin duzunetakoa bazara, ahaztu halako ekitaldiez, baina bestela esperientzia ezohikoaz eta katxondoaz gozatzeko aukera paregabea da, publikoaren parte-hartze biziarekin. Zeinek daki, etorkizuneko zinemak ikuslearen feedback hori bilatuko du beharbada. Monsters filmean, estralurtarrek (olagarro erraldoien itxurako...
Read More
Iruzkin berriak