Jendartean
Hasiera » Zinema » Rosebud
Urr21 0

Rosebud

Atalak: Zinema

Citizen Kane pelikulako irudia.

“Tira, hitz bakar batek ezin du bizitza oso bat azaldu”, dio kazetariak, Charles Foster Kanek hil aurretik jaurtiriko berbaren (“Rosebud”) esanahia ezin asmatu. Bizitza osoa baino, izan ez duen, izan zezakeen, erauzi zioten bizitza laburbiltzen du protagonistaren azken hitzak, baina ez dugu misterioa gehiegi argituko, akaso baten batek ez baitu oraindik ikusi Orson Wellesen Citizen Kane filma. Aurten 70 urte bete ditu pelikulak eta aitzakia egokia izan daiteke urte mordoxka pasatuagatik indarrik galdu ez duen lan honetaz (bir)gozatzeko.

 

Erantzunen peskizan, Kane gertutik ezagutzen zuen jendea elkarrizketatuko du kazetariak, hildakoa errukiz, gorrotoz, miresmenez gogoratzen duen jendea. Eta erretratu osatua lortu arren, sakonean ez dugu jakingo benetan zer bilatzen zuen Kane eszentrikoak, mundua aldatu nahi ote zuen, boteretsu izan, herritarren maitasuna eskuratu… Hori guztia desiratzen zuen beharbada, jauregitzar batean bakarrik amaitu zuen 37 egunkariren jabeak. Ikuslearen jakin-mina handituz joango da, protagonistaren nortasun konplexua estalgabetu ahala, ankerra bezain erakargarria: harroa, despota, handinahia eta egozentrikoa, nahierara erabiltzeko tresna pertsonaltzat zituen egunkariak, berriak asmatuz, iritzi publikoa manipulatuz, ingurukoak mehatxatuz; neurrigabe xahutzen zuen dirua; eta populismo merkearekin irabazi nahi zituen hauteskundeak, berak zekielako zer den herriarentzat onena. “Mundu guztiak pentsatuko du pentsatzeko nik agintzen diodana”. Wellesek zuzenean gaztigatzen ditu –gaur egun oraindik dirauten– sistema politikoa, ekonomia kapitalista, kazetaritza eredua. Eta errealitateak maiz fikzioa gainditzen duenez, William Randolph Hearst kazetari estatubatuarra dago erretratu gupidagabe horren atzean –pelikula boikotatu zuen Hearstek–: hedabide inperio baten buru, sentsazionalismoaren sortzailea izan zen, tresna politiko gisa erabili zituen bere komunikabideak eta eskandaluetan eta manipulazio mediatikoan oinarritu zuen jarduna. 1897an, Kuban zuen marrazkilariak esan zionean dena lasai zegoela eta ez zela gerrarik izango, ondorengoa erantzun zion Hearstek: “Zuk irudiak jarri eta nik jarriko dut gerra”.

 

Teknikoki goraipatua izan da Citizen Kane, garairako berritzailea. Izaerak, egoerak eta botere-harremanak fin irudikatzen ditu kamerak, angeluen, enkoadraketen, perspektiben, sakoneraren bidez, eta dotorea da argi-ilunen jokoa, itzalean uzten duenaren garrantzia eta sinbolismoa. Gezurra badirudi ere, publikoa harrapatzeko gaitasuna duten irudi ahaltsuok 25 urterekin errodatu –eta antzeztu– zituen Orson Wellesek. Bere lehen filma izan zen eta askatasun osoz egiteko baimena eman zioten, irratian arrakastatsu aritu ostean. Munduen gerra-ren dramatizazioa egin berria zuen irratian, estatubatuar andana beldurrak airean jarriz, estralurtarren inbasioa benetan bizi zutelakoan. Horrelakoengatik, historiara pasa da The land of the Basques dokumentalaren autorea.

Citizen Kane
Zuzendaria: Orson Welles.
Gidoilariak: Orson Welles, Herman J. Mankiewicz.
Aktoreak: Orson Welles, Joseph Cotten.
1941, AEB. 119 min.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Garcia

Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diot hezkuntzari.

Azken bidalketak

  • Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara?
  • Noiz normalizatu dugu (berriro) ipurdikoa seme-alabari?
  • Euskaraldiaren gainetik crossfita lehenetsi du Irungo Udalak
  • Nerabeak, incel kultura eta pilula gorriak
  • Ikasleen gurasoez kokoteraino dauden irakasleak (eta alderantziz)

Iruzkin berriak

  • Euskaraz egin nahi ez duten familiak(e)k Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara? bidalketan
  • Izena *Labar(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Izena * Joxe Mari(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Edurne(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Nekane(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko maiatza

Kategoriak

  • Afrika
  • Amatasuna
  • Aniztasun funtzionala
  • Antzerkia
  • Argazkia
  • Arrazakeria
  • Artea
  • bullyinga
  • Dantza
  • Diskriminazioa
  • Ekonomia
  • Elikadura
  • Energia
  • Errefuxiatuak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Garraioa
  • Generoa
  • Gizartea
  • Gorputza
  • Harremanak
  • Haur literatura
  • Haurrak
  • Haurren haziera
  • Hedabideak
  • heriotza
  • Hezkuntza
  • Hirigintza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • homofobia
  • Homosexualitatea
  • Indarkeria matxista
  • Ingurumena
  • Jolasa
  • Kirola
  • Koronabirusa
  • Kulturgintza
  • Lana
  • LGTBIQ
  • Literatura
  • Matxismoa
  • Menpekotasunak
  • Migrazioa
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Pobrezia
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sexismoa
  • Sexu abusuak
  • Sexua
  • Teknologia berriak
  • Uncategorized
  • Unibertsitatea
  • Xenofobia
  • Zahartzaroa
  • Zaintza
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA