Jendartean
Hasiera » Zinema » Don Vito eta akolitoak
Api03 0

Don Vito eta akolitoak

Atalak: Zinema

Marlon Brando eta Al Pacino, Vito eta Michael Corleone aita-semeak fikzioan.

Martxoaren 15ean 40 urte egin zituen Francis Ford Coppolaren The Godfather apartak, aitzakia ezin hobea mafia italoamerikarra –botere borroka, ustelkeria, familia, mendekua, negozioa– gai duen filma berrikusteko. Azken finean, ezaguna zaigu istorioa: pelikula irekitzen duen ezkontzaren eszena luze eta gogoangarrian nola, ospakizun alaian eman ditugu egunak, eta alboko gela ilunean, don Vito eta akolitoak aritu dira azpijokoan, lokatzetan eroso. Sotilagoak dira egungoak, ez dituzte zaldi buruak uzten ohean, ez dute etsaia sokaz itotzen; nahiago dituzte neurrira sortutako legeak, mehatxuak eta txeke zuriak. Garaiotako Corleonek ez du Marlon Brandoren ahots urratuarekin hitz egiten, ahapeka adosten ditu eskupekoak, eta jokoa baino, adreilua, errauste plantak, hirigintza, espekulazioa ditu negozio-iturri. Haatik, familia zutabe garrantzitsua da oraindik, esleipenak eta goi-karguak banatzeko garaian.

Ikusi ditugu gurean funts-desbideratzeak –lapurretak, hizkera jatorrean–, irregulartasunak museo eta erakunde publikoetan, golf zelai eta lursailen salerosketa zalantzagarriak, epaile eta agintarien prebarikazioak, opari festak. Baina The Godfather-ko mafiosoen dotorezia eta estiloa falta zaie, gaurkoek trakets jokatzen dute, egun argiz eta lotsagabe. Fikziozko mafiak bere alde du klasiko bihurtu den Nino Rotaren musika-banda zirraragarria, ikuslea harrapatzeko gai den tentsio dramatikoa, Coppolak erabilitako plano berritzaileak, pelikula guztia zipriztintzen duen giro beltza, Marlon Brando eta Al Pacinoren interpretazio bikainak, buruan iltzatuta geratzen diren esaldiz osatutako gidoia… “Aitak edozein gizon boteretsuren antzera jokatzen du, senatari edo presidente baten antzera”. “Ez izan inozoa, Michael, senatariek eta presidenteek ez dute jendea hiltzen”. Isilunea. “Zein da hemen inozoa?”. Inozoenak gu, ospakizun alaia betiko izango zela sinesteagatik.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Garcia

Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diot hezkuntzari.

Azken bidalketak

  • Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara?
  • Noiz normalizatu dugu (berriro) ipurdikoa seme-alabari?
  • Euskaraldiaren gainetik crossfita lehenetsi du Irungo Udalak
  • Nerabeak, incel kultura eta pilula gorriak
  • Ikasleen gurasoez kokoteraino dauden irakasleak (eta alderantziz)

Iruzkin berriak

  • Euskaraz egin nahi ez duten familiak(e)k Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara? bidalketan
  • Izena *Labar(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Izena * Joxe Mari(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Edurne(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Nekane(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko maiatza

Kategoriak

  • Afrika
  • Amatasuna
  • Aniztasun funtzionala
  • Antzerkia
  • Argazkia
  • Arrazakeria
  • Artea
  • bullyinga
  • Dantza
  • Diskriminazioa
  • Ekonomia
  • Elikadura
  • Energia
  • Errefuxiatuak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Garraioa
  • Generoa
  • Gizartea
  • Gorputza
  • Harremanak
  • Haur literatura
  • Haurrak
  • Haurren haziera
  • Hedabideak
  • heriotza
  • Hezkuntza
  • Hirigintza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • homofobia
  • Homosexualitatea
  • Indarkeria matxista
  • Ingurumena
  • Jolasa
  • Kirola
  • Koronabirusa
  • Kulturgintza
  • Lana
  • LGTBIQ
  • Literatura
  • Matxismoa
  • Menpekotasunak
  • Migrazioa
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Pobrezia
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sexismoa
  • Sexu abusuak
  • Sexua
  • Teknologia berriak
  • Uncategorized
  • Unibertsitatea
  • Xenofobia
  • Zahartzaroa
  • Zaintza
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA