Jendartean
Hasiera » Energia » Nuclenor-ek adarra jo digu berriz
Mai24 0

Nuclenor-ek adarra jo digu berriz

Atalak: Energia

Antzerki hutsa zela ohartarazi zuten eszeptikoenek, Espainiako Gobernuari (eta honek sektore energetikoan ezarri nahi zuen zerga-sistema berriari) presioa egiteko iragarri zuela Nuclenor enpresak Garoña zentral nuklearraren itxiera. Hain zuzen, betiko ixteko data baino hilabete eta erdi lehenago, martxan jarraitu nahi dutela adierazi dute zentralaren arduradunek. Eta utzi egingo diete gainera.

Segurtasun Nuklearraren Kontseilua eta Espainiako Gobernua lagun izan ditu pantomima honek. Irudian, Garoñako zentral nuklearra (Dani Blanco).

Izan ere, antzezlan honetan laguntza ordainezina du Nuclenor-ek (alegia, berau osatzen duten Iberdrola eta Endesa enpresa energetikoek). Batetik, Espainiako Gobernuak alfonbra gorria jarri dio Garoñari, ongi baitakigu PPk arlo honetan duen politika, eta segituan aurreratu du Jose Manuel Soria Energia ministroak “albiste ona” dela 43 urteko zentral zaharkituak martxan jarraitzea. Bestetik, ager-gordeka ibili ostean, Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak argi utzi du, beste behin, zein irizpideren arabera hartzen dituen erabakiak. Erakunde guztiz politizatua –alderdi politikoek aukeratzen dituzte Kontseiluko bost kideak: PPk bi, PSOEk beste bi eta CiUk bat– eta pronuklearra izanik –enpresa elektriko nuklearretan lan egindakoak dira kideak edo haiei lotuak daude–, Garoñaren jarduna luzatzearen alde egin dute beti –2009an hala ebatzi zuen Kontseiluak, nahiz eta zentralak ez zituen betetzen aurretik eskatutako baldintzak, eta iaz ere luzapena gomendatu zuen, Europar Batasunak eskatutako “estres probak” egin aurretik–.

Lobby pronuklearren bultzadatxoa ere ez zaie gaizki etorriko, aurretik esperientzia franko dute-eta: iaz, zentralaren luzapena eztabaidatu zenean, Garoña barik argindarraren prezioa hilean %10 garestituko zela mehatxatu zuten, baina talde ekologistek gogoratu ziguten potentzia gutxiko zentrala dela Burgoskoa, Estatuko argindarraren %1,3 baino ez duela ekoizten eta horren hirukoitza edo laukoitza esportatzen duela Espainiak Portugalera eta Marokora.

Aldiz, asko dira zentralaren jarduna eteteko arrazoiak. Eta energia nuklearretik harago doa eztabaida, aspaldi iraungitako zentral zaharkitua baita Garoña. Iaz jakin genuen pitzadurak antzeman zituztela Belgikako zentral nuklear bateko erreaktorearen ontzian, eta ontzia eraiki zuen enpresa berak eraiki zuela Garoñakoa ere. Arabatik 5 kilometrora dugun zentrala 1970ekoa da, Espainiako zaharrena, eta Nuclenor-ek esan arren “teknologia berriei esker osagaiak aldatzen, hobetzen eta modernizatzen” joan direla, Alberto Frias Garoñarik Gabeko Araba taldeko kideak argi adierazi zigun: “Erreaktorearen ontzia eta ingurua ezin dira aldatu eta funtsezkoena hori da; Seiscientosa hartu eta karrozeria soilik aldatuz BMW bat lortzen saiatzea bezala da (…) Arazo estrukturala da: ezin izan du konpondu duen korrosio intergranularra (Zorita ixteko eman zuten arrazoia). Gauza asko konponezinak dira mantentze-lanak eginda ere. Garoñak azken 40 urteetan izan dituen akatsen txostena azaleratu genuen eta akats gehiegi dira irekita jarrai dezan, geroz eta akats gehiago dira gainera, onartezinak”. Horren adibide, zentralak berak aitortu dituen “segurtasun istripuak”. Erradiografia zorrotza 35 urteko eraikinari erreportajea 2006an kaleratu genuen, eta orduan jada zentrala ixtearen beharra nabarmentzen zen, hortik atera kontuak.

Hala eta guztiz ere, beste urtebeterako berrituko dute (oraingoz) Garoña, zentral nuklearrak ere ez dituztelako jubilatzen utzi nahi.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Garcia

Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diot hezkuntzari.

Azken bidalketak

  • Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara?
  • Noiz normalizatu dugu (berriro) ipurdikoa seme-alabari?
  • Euskaraldiaren gainetik crossfita lehenetsi du Irungo Udalak
  • Nerabeak, incel kultura eta pilula gorriak
  • Ikasleen gurasoez kokoteraino dauden irakasleak (eta alderantziz)

Iruzkin berriak

  • Euskaraz egin nahi ez duten familiak(e)k Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara? bidalketan
  • Izena *Labar(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Izena * Joxe Mari(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Edurne(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Nekane(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko maiatza

Kategoriak

  • Afrika
  • Amatasuna
  • Aniztasun funtzionala
  • Antzerkia
  • Argazkia
  • Arrazakeria
  • Artea
  • bullyinga
  • Dantza
  • Diskriminazioa
  • Ekonomia
  • Elikadura
  • Energia
  • Errefuxiatuak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Garraioa
  • Generoa
  • Gizartea
  • Gorputza
  • Harremanak
  • Haur literatura
  • Haurrak
  • Haurren haziera
  • Hedabideak
  • heriotza
  • Hezkuntza
  • Hirigintza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • homofobia
  • Homosexualitatea
  • Indarkeria matxista
  • Ingurumena
  • Jolasa
  • Kirola
  • Koronabirusa
  • Kulturgintza
  • Lana
  • LGTBIQ
  • Literatura
  • Matxismoa
  • Menpekotasunak
  • Migrazioa
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Pobrezia
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sexismoa
  • Sexu abusuak
  • Sexua
  • Teknologia berriak
  • Uncategorized
  • Unibertsitatea
  • Xenofobia
  • Zahartzaroa
  • Zaintza
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA