Kritika eta publikoa bat etortzen direnean
Kritika eta publikoa bat etortzen direnean, pelikula batek ikusleen txaloak eta kritikarien laudorioak jasotzen dituenean, aintzat hartu beharreko obraren aurrean gauden seinale. Horren adibide dugu Hirokazu Kore-eda zuzendari japoniarraren Soshite chichi ni naru/Like father, like son filma. Epaimahaiaren saria lortu zuen Cannesen, eta publikoak kalifikazio altuena eman dio Donostiako Zinemaldian. Izan ere, galderaz eta gogoetaz betetako istorio bikaina da Kore-edarena. Bonba baten moduan...
Read MoreKoktel indartsua
Generoak nahastea ez da erraza eta beti ez da ongi ateratzen, baina filma gai denean thriller trebe bat drama garratz batekin naturaltasunez uztartzeko, gai denean koktelera berean eskaintzeko suspentsea, tentsioa eta korapilatzen den trama batetik, sufrimendua, giza ahulguneak eta dilema moral eta etikoak bestetik, oso ona da emaitza: Prisoners. Seven eta Mystic River pelikulekin konparatu dute Denis Villeneuve zuzendariaren azken lana, ez alferrik. Gustuko izan bazenituen, pantaila aurrean...
Read MoreProbokazio gazte eder sotila
Gaztea eta ederra da Jeune et jolie filmeko protagonista. Ez du premia ekonomikorik, ez familia arazorik, ez txikitako traumarik. Orduan, zergatik? Zergatik erabaki du 17 urterekin prostituitzea? Beharbada horrexegatik, bizimodu burgesak sortzen dion asperduragatik, nerabezaroak berarekin dakarren transgresio eta probokazio desioagatik. Isabellerentzat jolas bat baita prostituzioa, arriskutsu bilakatu daitekeen jolasa. Ikaskideek udako maitasun istorio idilikoekin amesten duten bitartean, diru...
Read MoreBiolentzia, biolentzia, biolentzia
Eta biolentzia gehiago. Biolentziak inguratzen gaitu, biolentoak gara. Hala berresten dute albistegiek, eguneroko gertakariek. Zinemak, baita aurtengo Zinemaldiak ere, zeharka edo zuzenean pelikula ugaritan jorratu du gaia. Dagoeneko saturatuta gaude, anestesiatuta, lobotomizatuta kasik, baina film batzuk oraindik ere gai dira zaplazteko baten moduan ikuslea esnarazteko, muturreko baten gisan inpaktatzeko, ostikada batek bezala astintzeko. Horietako bat da A touch of sin txinatarra. Basatia,...
Read MoreGaindituta
Burua galtzen hasi dela-eta ama ospitalera eraman dutenean desegin da Nereak daraman bizimoduaren oreka hauskorra: bikote harremana, alaba, lana eta orain ama zaindu beharra gehiegi da pertsona bakarrarentzat. Hala abiatzen da Amaren eskuak filma. Beteta zegoen edalontziak gainezka egin ostean, bi baino ez dira aukerak: etsi edo aurrera indartsuago ekin. Azken finean, amaren gaitzak bere buruaz eta egoeraz gogoetatzeko balioko dio protagonistari, amarekin duen harremana sakontzeko, bizitzan...
Read MoreGutxienez, heroia emakumezkoa da
Ados, Hollywood Style filmak egurtzea da errazena (kritika honentzako beste titular aukera Zabor espaziala zen, pelikula nirekin ikusi duen lankideak gomendatuta), eta horregatik bilatu dizkiot alde onak Alfonso Cuarón zuzendariaren Gravity lanari: 3 dimentsiotan, Lurreko eta espazioko irudiak ikusgarriak dira, teknikoki eztabaidaezina, primerako efektu bereziz hornitua, eta gainera, heroia behingoz emakumezkoa da. Hortik harago, ordea, ez edukirik, ez tentsiorik, ez istoriorik, ez...
Read MoreBizitzaren etapa berriez gozatzeko prest
“Egunero egiten dudan guztia egiten dut zahartzaroan bakarrik ez egoteko”, esan zidan duela gutxi Campanella zuzendariak. Zaharra ez, baina heldua da Gloria, eta bakarrik dago. Eta okerragoa dena: bakarrik sentitzen da. Bakardadea dario Gloria pelikulari, maitasun gosea, kariño egarria, baina batez ere, bizitzaren etapa berri batera egokitzeko abentura zaila kontatzen digu film txiletar honek. Gloriak 58 urte ditu eta bananduta dago. Semeak ez dio telefonoz deitzen, alabak ere ez, euren...
Read MoreZer espero dugu seme-alabengandik?
Zer espero dugu seme-alabengandik? Zoriontsu izan daitezela erantzungo dizute guraso guztiek, noski, berdin dio ez badituzte gure pausoak jarraitzen, ez badute gure antzik, ez badituzte aurreikusitako espektatibak betetzen… Teorian garbi dago dena, praktikan ez hainbeste. Galderaz eta gogoetaz betetako istorio bikaina da Kore-edaren Like father, like son. Bonba baten moduan jaurti diete berria ospitaleko buruek: jaioberriak zirenean beraien semea beste batenarekin ordezkatu zuten duela sei...
Read MoreKadentzia egokian
Istorioak kontatzeko kadentzia egokia du Hayao Miyazakik, erritmo pausatua, estetika zaindua. The wind rises pelikulan, mangatik eta Pixar-Dreamworks ahalguztidunetatik harago animaziorik badela erakutsi du berriz ere Chichiroren bidaia eta Totoro nire auzokoa filmen egileak. Mimoz egindako animazioa da, gainera. Jiro Horikoshi hegazkin diseinatzaile japoniarraren bizitzan oinarritua, Bigarren Mundu Gerra aurreko garaietara garamatza helduei zuzenduriko lan honek. Protagonistaren abioiekiko...
Read MoreNire lagun ETAkidea
Iaz ez bezala, aurten ETA gai duen pelikula bat onartu du Donostiako Zinemaldiak: Asier ETA biok. Aitor Merino aktore eta zuzendari madrildartuak hango bere lagun aktoreentzat egindako dokumentala da: film honen bidez, ETAko kide izateagatik preso egon den adiskidea aurkeztu nahi die Aitorrek, ez baitute ulertzen nola izan dezakeen ETAkide bat adiskide. Bidaia horretan, azkura eragiten duten orbainetan sartuko du hatza dokumentalak. Euskal gatazkaren azalpen sinplistegia ematen du hainbatetan...
Read More
Iruzkin berriak