Heziberri plana, LOMCE eta bururik gabeko oiloak
Heziberri 2020 plana aurkeztu zuen atzo Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean. Arloko hainbat eragilerekin bilduta –sindikaturik eta ikasle elkarterik ez zuen gonbidatu bilerara– joan den astean eztabaidatutako plan honek LOMCEren aurkako tresna izan nahi du, baina ez da nahikoa. Proposamena errealitatetik at dagoela egotzi zion EH Bilduk Uriarteri, Madrildik etorriko den lege erreforma egongo ez balitz bezala jokatzen duela....
Read MoreBertako eta nazioarteko zinema, Hendaia Film Festivalen
Film luze nahiz labur, dokumental, fikzio eta animazio, denetarik eskainiko dute urriaren 17tik 19ra Hendaiako Les Variétés aretoan. Hendaia Film Festival jaialdiak lehenengo edizioa du hau eta euskal zinema, euskarazko zinema, Ipar Euskal Herrian ikusteko erraztasunak ematea da helburuetako bat. Hala, Euskal Kultur Erakundeak eta Hendaiako Begiradak elkarteak antolatuta, euskal zinemak Iparraldean duen hedapenari –hedapen ezari– buruzko bilkura egingo dute urriaren 18an, herriko Mendi...
Read MoreEuskal LOMCErik ez, eskerrik asko
Nola egin aurre bihar Espainiako Kongresuak onartuko duen LOMCE legeari? Gai hori jarri du mahai gainean Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak ikas-komunitateko hainbat eragilerekin gaur izan duen bileran. Arlo honetan Madrilgo Gobernuarekin elkarrizketa eta negoziazioa defendatu du orain arte Uriartek, eta aurrerantzean ere legea EAErako leuntzen saiatuko den susmoa dute eragileek, hondamendia ahalik eta txikiena izan dadin. Baina “Euskal LOMCErik” ere ez dutela...
Read More
Iruzkin berriak