Jendartean
Hasiera » Gizartea » Mobilizatzeak ez duela ezertarako balio?
Urt29 0

Mobilizatzeak ez duela ezertarako balio?

Atalak: Gizartea

Aste honetako lorpena da: Madrilgo osasungintza pribatizatzeko inoiz diseinatu den planik bortitzena bertan behera geratu da, urte eta hiru hilabete iraun dituen mugimendu herritarrari esker. Hona eraginkor suertatu den estrategia ereduaren hainbat gako.

Kaleak hartzea, presio egitea eta zerbitzuak gelditzea izan dira desgaste politikarako neurri.

Kaleak hartzea, presio egitea eta zerbitzuak gelditzea izan dira desgaste politikarako neurri.

– Helburua oso zehatza izatea: Madrilgo erkidegoan 2008an inauguratutako sei ospitale publikoren gestioa enpresa pribatuen esku uzteko plana geldiaraztea. Etsaia ere, ondorioz, oso zehatza izan da: plana sustatu eta aurrera eraman nahi zuen Madrilgo Gobernua (Ignacio González popularraren agindupean). Proiektuak 5.000 bat langilerengan eta 1.200.000 biztanleren osasun-zerbitzuetan zuen eragina.

– Proiektuaren argudioak desmuntatzea. Ez da zaila izan, inongo datu fidagarri eta zehatzik eman gabe “argudiatu” baitzuen Lasquetty Osasun kontseilariak –LOMCEren oinarriak ere diseinatu zituen Faes Fundazio neoliberaleko kideak– ospitaleen kudeaketa pribatizatzeko “beharra”. Sektoreko profesionalek landutako dokumentuetan frogatu dute gezurra dela pribatizatzea eraginkorragoa eta ekonomikoki bideragarriagoa denik eta nahiko argi geratu da interes ideologiko eta mafiosoak zeudela atzean.

– Langileetatik harago, herritarrak konbentzitzea. Mediku, erizain eta ospitaleetako langileek lortu dute Marea Blanca izeneko mugimendua herritarrengana iristea, ulerraraztea osasun publikoa ez dela soilik langileen kontua, herritar guztiok defendatu beharreko eskubidea baizik. Atez ateko lana ere egin dute, osasun zentroetan.

–Kaleak hartzea, presio egitea, zerbitzurik gabe uztea… Bost aste iraun zituen erkidegoko medikuen greba mugagabeak 50.000 kontsulta bertan behera utzi eta 6.500 ebakuntza atzeratu zituen, besteak beste. Erabateko sei geldialdi egun antolatu zituzten eta manifestazioak eta elkarretaratzeak ugariak eta jendetsuak izan dira Madrilgo kaleetan. 2012ko abenduan, 118 osasun zentroko zuzendaritza taldeek dimititu egin zuten, pribatizazioen aurkako neurri gisa.

– Antolatzea. Koordinatuta, plan orokor bat jarraitu dute: diru-bilketa, adituen iritzi eta txostenak, egutegi bat, sinadura bilketa, estrategia mediatikoa…

– Oihartzuna lortzea. Aurretik aipaturiko ekintza eta neurri guztien ondorio izan da hedabideetan izandako oihartzuna.

– Bide judiziala. AFEM medikuen elkarteak eskatuta, txosten legala burutu zen 2013an, plana konstituzioaren aurkakoa zela baieztatzen zuena. Auzitara jo zuten ondoren eta Madrilgo Epaitegi Gorenak arrazoia eman die: “zuhurtziaz indargabe” utzi du PPren pribatizazio plana.

– Desgaste politikoa. Auzitegiak prozesua eten duen arren, eta ez ilegalizatu, amore eman du Madrilgo presidenteak eta dimititu egin du Osasun kontseilariak: bertan behera utzi dute pribatizazio plana. Politikoki oztopo eta zama bihurtzea izan da lorpenaren funtsa. Azken finean, politikoki –datozen hauteskundeak ere buruan– desgaste izugarria izango litzateke proiektuarekin tematzea. Horretarako, aurreko puntu guztiak izan dira beharrezkoak.

Haserre daude herritarrak, kalea denona dela aldarrikatzeko gogoz, eta Euskal Herrian ere ugari dira adibideak. Mugimendu herritarren presiotik abiatutako azken lorpena izan da erraustegia eraikitzeko proiektua bertan behera uztea –Madrilgo eredutik desberdintzen den bidea egin duena–. Herritarren boterea bideragarria izan dadin, eraginkorrak izan diren estrategia batzuk eta besteak aztertzea komeni da, erronkak ez baitira gutxi. Abortuaren erreforma, etxe-kaleratzeen legea, LOMCE, Falloux Legea, AHT eta beste makina bat inposaketa gelditzeko gai izan gaitezkeela sinestea da gure itxaropena.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Garcia

Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diot hezkuntzari.

Azken bidalketak

  • Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara?
  • Noiz normalizatu dugu (berriro) ipurdikoa seme-alabari?
  • Euskaraldiaren gainetik crossfita lehenetsi du Irungo Udalak
  • Nerabeak, incel kultura eta pilula gorriak
  • Ikasleen gurasoez kokoteraino dauden irakasleak (eta alderantziz)

Iruzkin berriak

  • Euskaraz egin nahi ez duten familiak(e)k Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara? bidalketan
  • Izena *Labar(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Izena * Joxe Mari(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Edurne(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Nekane(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko maiatza

Kategoriak

  • Afrika
  • Amatasuna
  • Aniztasun funtzionala
  • Antzerkia
  • Argazkia
  • Arrazakeria
  • Artea
  • bullyinga
  • Dantza
  • Diskriminazioa
  • Ekonomia
  • Elikadura
  • Energia
  • Errefuxiatuak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Garraioa
  • Generoa
  • Gizartea
  • Gorputza
  • Harremanak
  • Haur literatura
  • Haurrak
  • Haurren haziera
  • Hedabideak
  • heriotza
  • Hezkuntza
  • Hirigintza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • homofobia
  • Homosexualitatea
  • Indarkeria matxista
  • Ingurumena
  • Jolasa
  • Kirola
  • Koronabirusa
  • Kulturgintza
  • Lana
  • LGTBIQ
  • Literatura
  • Matxismoa
  • Menpekotasunak
  • Migrazioa
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Pobrezia
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sexismoa
  • Sexu abusuak
  • Sexua
  • Teknologia berriak
  • Uncategorized
  • Unibertsitatea
  • Xenofobia
  • Zahartzaroa
  • Zaintza
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA