Ikasleak kontuan hartuko dituen unibertsitatea
Ikasleak helburu omen dituzten baina ikasleak eta ikasleen iritzia aintzat hartzen ez dituzten irakaskuntza ereduez eta lege-erreformez aspertuta daude unibertsitarioak. Bestelako baloreak bultzatuko dituen eskola molde parte-hartzaileagoa eta kritikoagoa nahi dute Ikasle Abertzaleek, eta aldarrikaturiko eredua praktikara eraman dute, Herri Unibertsitatearen bidez. Mobilizazio ugariren ostean, ikasleak greba orokorrera deitu dituzte martxoaren 27an. Ez daude ados LOMCE, Heziberri2020 eta...
Read MoreHilda agertzen diren emakumeak
Erailketa eta indarkeria matxistaren berri ematerakoan, badugu zer hobetu hedabide eta kazetariok: – Ez delako gertakari isolatu eta pribatu gisa jorratu behar. Arazo politiko eta sozial batek (berdintasun ezak) eragin duen heinean, biktima politikoak dira. – Justifikazio kontziente/inkontzienteak erabiltzeak (alkohola, drogak, langabezia, zeloak, pasioa, bien arteko eztabaida bat, bat-bateko erokeria…) hiltzailea/hilketa zuritzea, maitasun/erromantizismo kontzeptu ustel bat betikotzea...
Read MoreSari ustelak
Sariketa ugariren atzealdean dagoenaren adierazgarri, azken Oscarretan gertaturikoa: film onenaren garaikurra jaso duen 12 urtez esklabo lanaren alde bozkatu zuten bi epaimahaikidek onartu dute pelikula ikusi gabe eman ziotela botoa. Ez dago Hollywoodetik espero zitekeen konspiraziorik, ez thriller aldrebesturik. Utzikeriatik du gehiago: pelikulako irudi gogorrei aipamen eginez, Los Angeles Times egunkarian batek argudiatu du ez zegoela halakoak jasateko aldartez, baina hala ere botoa eman...
Read MoreGizonik ez Lilatoian
Urteroko leloa da, badakit: zergatik ezin dugu parte hartu gizonok Lilatoian? Eta aurten ere kexuka entzun dut ezagun bat, baina ez “zergatik ezin dugu emakumeekin batera joan, aldarrikapena elkarrekin eginez” tonuan, baizik “parekidetasuna eskatzen dute, baina gero gu diskriminatzen gaituzte, bada gero ez daitezela kexatu” gaineratuta. Lehenengo taldeko gizonei esango nieke bigarren taldekoen pentsamoldea oraindik ere hain zabaldua dagoen bitartean, beharrezkoa dela Lilatoia; eta...
Read MoreLOMCE, akuilu paregabea
Gauza bat ezin diogu ukatu Wert ministro espainolak datorren ikasturterako abiatu nahi duen hezkuntza erreformari: benetako ezten eta pizgarria izan da, Euskal Herriak hezkuntza sistema propioa behar duela konturatzeko eta eredu burujabearen bide horretan ekimen eraikitzaileak ugaritzeko. LOMCEren kontrako aldarri gisa jaio zenak herritar gero eta gehiago eta hezkuntza komunitateko eragile guztiak edo ia guztiak mobilizatzea lortu ostean, urratsak eman ditu aspaldi honetan: inposaketa horren...
Read MoreOtzan nahi gaituzte
Bilbon astelehenean egindako Foro Globalak manifestazio erraldoia eta zenbait kale istilu eragin zituen. Indarkeria legitimatzeko asmorik gabe, bi hausnarketa istiluon harira. Ez al da sekulako probokazioa, bizi ditugun garaiotan, elite politiko-ekonomiko europar eta espainolak etortzea, zer eta elite horretan ez gaudenoi esatera langileen eskubideak zanpatzen dituen lan erreforman sakondu beharra dagoela, merkatu malguagoa (irakur bedi prekarioagoa) behar dugula, gizarte kotizazioak murriztu...
Read More
Iruzkin berriak