Gizonik ez Lilatoian
Urteroko leloa da, badakit: zergatik ezin dugu parte hartu gizonok Lilatoian? Eta aurten ere kexuka entzun dut ezagun bat, baina ez “zergatik ezin dugu emakumeekin batera joan, aldarrikapena elkarrekin eginez” tonuan, baizik “parekidetasuna eskatzen dute, baina gero gu diskriminatzen gaituzte, bada gero ez daitezela kexatu” gaineratuta.
Lehenengo taldeko gizonei esango nieke bigarren taldekoen pentsamoldea oraindik ere hain zabaldua dagoen bitartean, beharrezkoa dela Lilatoia; eta bigarren taldekoentzat, hemen argudio gutxi batzuk:
– Behingoz, baita modu bisualean ere, protagonistak –erabatekoak, bakarrak– emakumeak izan daitezen. Eta helmugara iristen lehena –eta garaile bakarra– ere emakumezkoa izan dadin.
– Behingoz, modu sinbolikoan, literalean eta bisualean, emakumeek kalea har dezaten, espazio publikoa emakumeena –eta soilik beraiena– izan dadin.
– Behingoz, rolak alda daitezen: emakumeek jaso ditzaten txaloak, eta gizonak egon daitezen espaloian animatzen eta seme-alabak zaintzen.
– Jabetu gaitezen, arreta deitzen digula denak emakumezkoak izateak lasterketan, baina ez maratoi-erdi eta lasterketa “herrikoi” pila batean korrika ari diren %90a gizonezkoak izateak.
– 3.500 emakume –bereziki ama tartean bada– korrika ikustea edozein kanpaina baino eraginkorragoa delako neskatoak kirolera animatzeko.
– Baztertuta sentitzen diren gizonek enpatizatu dezaten emakumeek sarri sentitzen dutenarekin, kontziente edo inkontzienteki lasterketen –eta makina bat ekitaldiren– eredua oso maskulinoa baita: Dorleta Ugalde kirolariaren hitzetan, “onartuak direla eta kontuan hartzen dituztela sentitu behar dute emakumeek kirol munduan, bestela lekuz kanpo ikusten dutelako beren burua, giro arrotzean”.
– Horregatik guztiagatik diskriminazioa, diskriminazio positiboa, oraindik beharrezkoa delako; nola ulertu bestela hainbeste emakume animatzea festa giroa oinarri duen Lilatoian parte hartzera, eta hain gutxi proba mixtoetan?
– Lilatoia izan dadin lehen urratsa eta tranpolina, emakume horiek guztiek proba mixtoetarako jauzia egin dezaten. Izan ere, nik ere emakumeekin batera egin nahi dut korrika, baina ez martxoaren 8an.
24 Iruzkin
Trackbacks/Pingbacks
- Lilatoia, martxoaren 1ean, Klub Atletiko San Sebastianek antolatuta | Slump doktorearen zaintiratua - […] zergatik ezin dugu parte hartu Lilatoian?” galderari erantzun zion iaz Mikel Garcia lankideak Jendartean blogean. Hala behar duela erakusten…
- Nik Lehenagotik Ere Banekien Negar Egiten • ZUZEU - […] izanen baita lasterketa batean parte hartu zuen esaldiaren subjektua–, baina Argia aldizkariko testu batek gauzak ederki argitu zizkidan. Testu…
Aupa!
Ba ni enago hain ados emen azaltzen denarekin. Ados naiz, bigarren taldekoen pentsamoldea ez dela zuzena ezertan eta zuk esan bezala nik ere neskekin bat korrika egin nahi dut baina baita lilatoian ere. Argi daukat edozein diskriminazio mota (positibo/negatibo) ez dela positibo izango inoiz, zeren kalean entzuten denagatik, bigarren taldearen pentsamoldea ez da aldatzen, indartzen baizik. Diskriminazioak, diskriminazio gehiago sortzen du. Eta, nahiz eta lilatoian emakumeak soilik parte hartzeak, beste neskei, kiroletan parte hartzera bultza dezaiekeen, emakumeen eskubideen alde den korrikaldi batean gizonezkoei (gure pentxamendua baita aldatu behar dena) parte hartzea debekatzeak ezer positiborik duen oso zalantzan jartzen dut. Parekidetasuna bada gure helburu, ezin gaitezke diskriminazioa erabiltzen hasi estrategia bezala. Emakumeak ez daude bakarrik burruka honetan, gizonezko asko dira beraiekin bat doazenak eta urtean zehar emakumeekin batera lan egiten dutenak helburu berdinarekin, hortaz, zergatik debekatu parte hartzea sexu mota soilik izanik oinarri? Ez ahal da ba sexu diskriminazioa deuseztatu nahi duguna? Eta sexuz aldatu den pentsona batek parte har dezake?
Nahiz eta lanketa sakon bat izan, eta egia den emakume oso gutxi ikusten direla beste karreretan, es dut uste euskal herriko inungo karreratan debekatuko zaionik emakumeari parte hartzen, orduan, beste kriterio batzuk erabili beharko zirela uste dut lilatoiean.
Azkenik, ez dut uste lilatoiaren helburua irabazle bat izatea denik, eta emakume bakarra izan beharrean garaile, askoz argazki politagoa eta esanguratsuagoa uste dut izango litzatekeela emakume,gizon,gazte,ume…-taz, denok batera helmugara iritsitako argazkia.
Emakumeek parte hartzera, kirola egitera, kaleak hartzera, protagonista izatera… bultzatu nahi du ekimen honek. Zer gertatuko litzateke hau bultzatu nahi duen lasterketa mixtoa izan eta gizonezko gehiago baleude? Irabazlea gizonezkoa balitz? Zer bultzatuko litzateke, zer aldarrikatu?
Ekimen honek duen helburuak ezabatuko liratekeela ez duzu uste?
Nere ustez argazki hori litzateke polita, beste edozein lasterketan izango balitz. Lilatoiak fruitua eman duenaren seinalea litzake ustez: Emakumea kirolean naturaltasunez aritzea, gizonezkoa bezala.
Erabat ados zure erantzunarekin. Gainerako lasterketetan emakumezko gutxi zergatik ikusten den pentsatu behar da, nik dakidala inongo lasterketatan ez zaie emakumeei parte hartzerik debekatzen, Eta zergatik sexu-protagonismo-bereizi behar hori? Denok pertsonak gara eta kitto, hor dago berdintasuna,
Kaixo!
Ni ere ez nago guztiz ados esaten denarekin, erabilitako argumentu guztien aldekoa banaiz ere. Diskriminazio bat, niretzat ere, ez da inoiz ona izango, negatiboa edo positiboa izan.
Ondo irudituko litzaizueke gizonei bakarrik parte hartzen uzten zaien lasterketa bat antolatzea? Ba niretzat hau berdin berdina da. Feminismoa bai, hembrismoa ez.
Sarrera bikaina. Zerbait aldatzekotan, diskriminazio hitzaren erabilera aldatuko nuke. “Baiezko ekintza” kategoriak hobeto adierazten du Lilatoian emakumezkoek soilik partehartzeko beharra.
Ni ere ez nago ados. Eta uste dut klabea zure azkenaurreko argudioan dagoela. Nire ustez, iritsi da momentua non San Silbestreak, non emakumeen parte-hartzea %30ekoa den, gehiago egiten duen berdintasunaren alde eta emakumearen bisibilitatearen alde, lilatoiak baino. Eta akats bat dela uste dut administrazioak indar gehien lilatoia bultzatzen erabiltzea, eta ez, adb, San Silbestrea bezalako proba batean emakumearen parte hartzearen aldeko kanpaina egiten. Eta kuotak ezarri behar badira, ba agian ez da ideia txarra.
Ni lilatoian parte hartzen hasi nintzen eta orain urtean zehar hainbat lasterketatan hartzen dut parte. Lilatoiari esker esan dezaket konfidantza hartu dudala lasterketetan parte hartzeko eta beste emakumeei ere horretarako balio badie, iruditzen zait funtzioa betetzen duela. Esango nuke lasterketa diskriminatzailea baino motibatzailea dela.
Eta lilatoia diskriminatzailea baldin bada, kirol profesional gehienak (denak ez esatearren) diskriminatzaileak direla esan behar dugu. Taldeak mutilez soilik edo emakumez soilik osatuak egoten dira eta ez dira elkarrekin lehiatzen. Gainera mutilen taldeak diruz gehiago laguntzen dira orokorrean. Lilatoiari ematen zaion laguntza kritikatu behar dugu? Ni poztuko nintzateke kirol guztietan emakume nahiz gizonei laguntza bera emango balitz, baina tamalez, uste dut ez dela hori egoera.
Guzti honengatik uste dut oraindik emakumeok kirol munduan parekidetasunik ez dagoela salatzen jarraitu behar dugula eta gure lekua errespetatua izan arte borrokatu egin behar dugula. Ea lehenbailehen lortzen dugun gaur egungo egoera iraultzea eta denok batera lasterka egiten dugun!!
Ni ados nago Mikelen idatziarekin, sarri izan dudan arren “zergatik ezin dugu emakumeekin batera joan, aldarrikapena elkarrekin eginez” pentsatzeko tentazioa. Uste dut batzuk belaunaldi batekoak garela non hainbat argudio feminista zaharkituak iruditzen zaizkigun, eta, beraz, berdintasuna, oro har, normalizatutzat jotzen dugun.
Nola da posible Lilatoian 3.200 emakume aritzea, eta San Silvestrean herena baino ez (3.500 gizon-emakumetik 2013an)? Proba mistoetan argi dago emakumeen parte hartzea ez dela lilatoian bezainbestekoa, eta, beraz, ez dutela lilatoiak bezainbeste sustatzen kirola emakumeen artean.
Gero dago protagonismoarena eta garaileena; noski, lasterketa batean bi heren eta lehen 30 sailkatuak gizonezkoak baldin badira, bat: arrakasta bezalako kontzeptuak soilik maskulinitatearekin lotuko ditugu, eta 2: ez dut uste emakumeek espazio propiotzat jo dezaketenik sistematikoki gutxiengoa diren jarduera bat.
Noski, gizonezko asko baztertuak sentitu gaitezke halako ekimenekin; nola enpatizatuko dut parte hartzea ukatua dudan borroka batekin? Tira, gizonezkoek ere emakumeek jasaten duten diskriminazioa lantzean behin bizitzeak gaia mahaigaineratu eta jarrerak polarizatzen ditu; inor ez du epel uzten. Polarizazio horretan, egongo dira “parekidetasuna eskatzen dute, baina gero gu diskriminatzen gaituzte, bada gero ez daitezela kexatu” jarrera hartzen dutenak, eta hori bizitzeak emakumeen bizipenekin enpatizatzea lagunduko dutenak. Ez dut uste eraso pertsonal gisa hartu beharko genukeenik, baina, elkarrekin lasterka egin nahian, arriskua dago gizonek emakumeen aldarria fagozitatzeko.
Bestalde, ez dut uste konparagarria denik soilik emakumeentzat den lasterketa (talde, soziedade gastronomiko…) bat edo soilik gizonezkoentzat den beste bat. Lilatoia aldarrikapen gisa sortu zen, eta espazio publiko osoa beretzat duen lasterketa maskulino bat bazterketaren ondorio izango litzateke.
Lilatoia diskriminazioa dela diotenentzat: Errealitatea egoera diskriminatu bat denean, berdintasuna aldarrikatzea gehienetan egoera horren mantentzea dakar (bikain azaltzen du hemen @idurreski.k: http://paperekoa.berria.info/iritzia/2014-02-09/005/003/berdintasuna.htm ).
Pentsatu dezagun hizkuntzan: gehienok gizarte elebidun (poliglota hobe) bat nahi dugu (ez dut uste inork euskal elebakartasuna sustatuko duenik), beraz, diskriminaziorik ez, eskoletan euskera eta gaztelenia ordu berdinak, baita karteletan ere… Hemen argi ikusten dugu jarrera horiek egoera berdin mantentzera eramaten gaituztela, eta zergatik kasu honetan ez?
Patriarkatuaren aurka, dena dugu beharrezko: emakumeentzako soilik diren ekintzak, elkarrekin egindakoak eta gizonezkoontzako soilik izango direnak. Baina kasu! Honekin ez dut esan nahi soilik gizonezkoentzako karrerak edota “Gizon langilearen eguna” bezalako txorakeriak behar ditugunik. Bakoitzak “berea” ez duen espazioa lantze aldera: emakumeek euren burua plaza publikoan diskriminatua badute, berau eskuratzeko ekimenak jarri beharko dira/dituzte/ditugu abian. Gizonooi “beste” espazio-rol batzuk eskuratzea dagokigu.
Lehenik, barkatu nire iritzia gaizki ulertu eta gustatu etzaion orori.
Ala ere, hemen ikusten diren argudioengatik nahastuta nago oraintxe bertan. Lilatoia, emakumeen eskubideak aldarrikatzen dituen karrera bat da edota emakumeen kirol munduko integrazioaren aldekoa?
Ia argudio guztiak kirol munduarekin zerikusia dutela ikusiz nahasten ari naiz.
Orokorrean emakumeen eskubideen alde eta parekidetasuna helburu badu, nahiko oker gaudela iruditzen zait. Arazoa non da? Gizon eta emakume (nahiz eta ehuneko oso txikia izan) horietan, non beraien jarrerek, ekintzek, izaerek, pentxamenduek…emakumeen egoera okertzen duten eta sarritan hauen eskubideak urratzen, gehiago sakondu gabe.
Ni lilatoiaren aldekoa naiz, parte hartu nahiko nuke, baina gehiago ikusten dut aldarrikapen karrera bat bezala, emakumeak kirol munduan sartzeko tresna baino.
Beste gai honi, udaletxeek, elkarteek, kirol fundazioek….heldu behar diotela uste dut eta gogor gainera.
Emakumeek beraien espazio behar dutela esaten dutenekin oso ados nago, gizonek ere behar duten bezala. Baina etzait oso egokia iruditzen kros herrikoi bat edota egun berezi bat izatea espazio hori.
Nik neuk, hainbat neska ezagutzen ditut krosetan parte hartzen hasi direnak duela gutxi. Baina ez lilatoiak bultzatuta (bertan korrika egin dute, baina aldarrikapen orokor gisa), eta akatsa handia iruditzen zait argudio garrantzitsuena nesken kirol integrazioa izatea (hasieran esan bezala, helburuekin nahastua ez banago).
Eta neska gutxi ikustea krosetan, ez da izango debekatua dutelako, lilatoian berriz, mutilei debekatzen zaie.
Honekin zer esan nahi dut, ba mutilei debekatzeak ez duela ezer positibo izango mutilen artean. Parekidetasunaren bidean, edonolako diskriminazioak ez baitauka lekurik.
El fin justifica los medios…..gezurra eta akatsa!
Eta Beste bat-ek dioenaren inguruan, http://paperekoa.berria.info/iritzia/2014-02-09/005/003/berdintasuna.htm hemen azaltzen denarekin. Gai honen arazoa ez da fisikoa, arazo ideologikoa baizik edo mentala. Ala ere, idurrek dioenari buruz, Euskal Herrian dugun eta izan dugun egoera ez da baliokidea.
Zer erantzun izango luke idenpendentziaren eta sozialismoaren aldeko kros batean euskaldunak soilik agertzeak eta euskalduna ez den orori parte hartzea debekatzeak?
Ni emakumea naiz eta asko gustatzen zait lasterketa herrikoietan parte hartzea; Berdin zait Lilatoia izan, Behobia, San Silvestre edota Santurtzi-Bilbao. Baina neska asko ezagutzen ditut zeintzu soilik lilatoian parte hartzen duten. Ez hori bakarrik, eta hau ulertzea nahiko nuke, inoiz beste lasterketetan parte hartu ez duten neska askori entzun diet lehen aldiz LILATOI EGUNEAN beste lasterketa mixtoetarako planak egiten…Behobia kasu…eta presente izan naiz…Lilatoi egunean egiten dira lehen plan hauek!!!!
Beste alde batetik,…esan bezela maiz parte hartzen dut lasterketa mixtoetan…eta zer esango dizuet, lasterketa azkarragoak dira eta tamalez, gauden bezela gaude eginak, atzekaldetik geratzen naiz beti…eta askotan gertatu zait jada naranjak, kokakolak edota txokolateak amaituta egotea,…publikoa jada aspertuta ia txalorik ez jasotzea,…jada argazkilaririk ez egotea, bideoa moztea….Badirudi emakumeen erritmoa ez dela nahikoa batzuentzat…
Horregatik…eta gure neskatoen kirol etorkizunagatik, derrigorrezkoa ikusten dut hau dena…Telebistan ez gaude presente, gure kirola ez da existitzen,…ez dago…ez da agertzen…
Forumera joan eta bizikleta zalea bazara, kulote pare bat topatuko duzu, gizonezkoen 20 pareen aldean…Hainbeste adibide jar ditzazket…
Emakumea naiz eta kirolaria. Hiloba bat daukat (neska bat) eta atzo Lilatoia ikusten egon zen. Beregatik eta beste neskato guztiengatik holako ekitaldiak beharrezkoak direla uste dut.
Erratzen banaiz…gauzak hobetu diren seinale…
Ea gaur ETBko kirol albistegian emakumeak agertu eta ez naizen enteratu….
Kaixo, Izaskun:
Oso aberasgarria eta baliagarria iruditu zait zure iruzkina. Errealitate baten adierazgarri eta isla dira Lilatoian eta kirol munduan (izan) dituzun esperientzia eta bizipenak. Mila esker, baita gainerakoei ere, zuen parte-hartze eta ekarpenengatik.
Orduan lilatoiaren helburua kirol munduko nesken integrazioa da, ba enekien…
Barkatu nere aurreko iritzi eta erantzunak, beste ideia bat nuen buruan.
Kaixo denoi:Ni egia esan ez nago ados.Oso polita geratzen da lilatoia emakumeak kirolerako zaletasuna indartzeko balio duela.Baino nire ustez kontraesan bat dago guzti honetan.
Beste arlo batera jotzen badugu adibide bat jarriko dut.Elkarte gastronomiko batean betidanik gizonezkoak zeukaten baimena bazkide izateko.Esan beharrik ez dago emakumeak sartzea eta giroaz gozatzeaz aukera zutela.Ez zegoen inongo arazorik.Gaur egun emakume batzuk beraien eskubideak aldarrikatzen dituzte elkarte horretan bazkide bezala sartzeko.Pentsatu gizonek hasitakoa orain zergatik aldatu behar den…Hori gure lilatoia da.
Espero dut adibide honekin nire argumentuak argi utzi izana.
Hontaz aparte ateratako emakume guztiak zoriondu nahiko nituzke beraien ekintzagatik (nire senideak barne)
Aupa zuek….
Kaixoo kirolzaleak! argi dago emakumeak kirolean sufritzen dugun desberdintasuna agerian dela! Eta honen aurka borrokatu behar dugula! Eskubide berdinengaitik! Lilatoiak zorionez emakume asko animatzen ditu korrika egitera, batzuk korrika gustoko dutelako, beste asko berdinen artean gustora sentitzen direlako…berdinen artean diot, zeren fisionomikoki gizonak eta emakumezkoak desberdinak gera eta honek edozein kirol probatan desberdintasuna markatzen du.
Beste aldetik ez ahaztu martxoak 8a emakumearen eguna dela eta emakumeak garela protagonista, hau da, adibide bat jartzearren; zuen urtebetetze egunean nork betetzen ditu urteak? Zeinen eguna da? Ba Kasu honetan emakumearena da eta tamalez ez da ospatzeko eguna, aldarrikapen eguna da eta denok batera aldarrikatu behar dugu,emakumeak eta gizonak! Baina horregatik pentsatzen dut emakumeok korrika egiten dugun bitartean, berriro diot, gure eguna delako, orduan eta jende gehiago egon animatzen eta borrokatzen, geroz eta gehiago lortuko dugula. Ez ahaztu, lilatoia urtean behin dela…ta urteak 365 egun dituela, ta asko dago aldatzeko…ea egunez egun pixkanaka denak elkarrekin berdintasuna lortzen dugun!
Egunon!
ni mutila naz eta “kirolaria”.ez naz ona,entrenatzen dut nahi dudalako eta gustatzen zaidalako eta 15 kirol ekitalditan parte hartzen dut urtean (mendi lazterketak, duatloiak,bizikleta martxak…).Inguruko neska bat baio gehiagorekin entrenatzen dut eta batzuk animatu dira hainbat ekitalditara. Nire nibela kaxkarra da, lodikotea naz, baia nire buruaren aurkako borroka lez hartzen dut proba bakoitza eta urtez urte neuk jartzen ditut helburuak eta hobetzen joaten naz.
Ni mutila naz esan dodan lez baia niri ere kostatu zitzaidan horrelako karrera herrikoietan parte hartzea, ez nintzelako/naizelako estereotipoetakoa baia nahi izan dut eta pozik joaten naz egun karreretara!
niri ere helmugara heltzen naizenean falta izaten zaizkit frutu lehorrak, laranjak…eta animoena….niri behin baio gehiago gertatu izan zait nesken inguruan joan eta “aupa neska!!” entzutea eta pentsatu “eta ni zer?”.
Iruditzen zait neskek badutela arazo bat kulturalki kirolean baztertuta egon izanarena baia mutilok ere badugula. Arazoa sakonagoa da eta uste dut, lilatoiarekin (eta ez da proba bakarra emakumeentzat soilik egina).
Eta uste dut planak emakumeek lilatoian egitea ondo dagoela baina berdintasuna nahi badugu, berdintasunetik eraikitako probak behar dira, naturaltasunez pertsonok korrika egiteko eta animoak ematetik ere badator berdintasuna!animo mutil edo animo neska esan gabe aupa ekipo esanda adibidez!jajaja.
norbere burutik (sexutik) at mundu bat existitzen dela konturatzean izango dugu berdintasuna!
Elbarria naiz eta lasterketa dexentetan parte hartu izan dut. beti pelotoi erditik atzera.
Gustura asko igoko nintzen podium batera, baino ez nuke nahiko elbarriekin bakarrik korritzea.
Emakumeak lasterketetan nahi ditut,nere ondoan atzetik edota aurretik eta mutilak beste horrenbeste.
Egungo egoera dexente aldatu da behintzat nere inguruan. Giro oso polita dago eta pike sanoak neska mutilen artean.
Nere lehen helburua azkena ez izatea izan zen, iaz 3. Neska izan nahi nuen, gutxitan lortutako,erronka. Aurten …. Ba sailkapen erditik oso urruti ez egotea. Eta mutila izanik amets bat litzateke lehen neskaren aurretik iristea. Makina asko dago. sailkapen orokorrean lehenari …. Zorionak esan, ni helmugaratzean etxera joan ez bada.
Lasterketetan ere elbarria izanik mutilak eta neskak baino animo gehiago jasotzen ditut, tu si que tienes merito chaval eta horrelakoak entzuten ditut. Eta amorrua ematen dit. Zapatilak jartzen ditugun guztiok dugu meritu berdina.
Muturrez aurrera erori ezkero neska mutil edota elbarri lokatza badago zikindu baietz. Zikintzen ez dena desberdin tituloa irabazita izango du.
Ondo loin korrikalaris
Botaiozue begirada bat aurrekoan ikusi nuen post honi, ea zer iruditzen:
http://www.markelmina.com/2015/03/31/gipuzexismoa-2-0-lilaton/
Hau diskriminazioa da eta kitto, gauza bera esan dezaket Curves gimnasioei buruz, gizonentzako soilik diren txokoei buruz ere esan dezakedan bezala, edo alardeak, edo hainbat gauza (Bilboko jaietan txupinera ( eta ez txupinero ), emakumeentzat soilik den konpartsa bat, etab
Londonen bularreko minbiziaren aurkako maratoian gizonezkoak eta emakumezkoak onartuak daz, arazo honek emakumezko askoz gehixau afektatze die eta ez gizonezkoei hainbeste gizonezkuei, bota %95, %5 arekin alderatuta. Martxa honetan etzaie gizonezkoei korrika edo parte hartzea ukatzen zeren ulertzen da arazua denon artien konpondu biherra dauela. Ez dot guztiz ulertzen Lilatoian helburua ez bait naz Euskal herrixen bizi ta hortan onartzen dot pixkat ignorantia izen neikela, baina daukot sentzazioa ez dala diskriminatu biher. Uste dot gizonezkuak ez bagara ignorantiak eta emakumezkuek maratoi hontan bere sexuko jentia bakarrik egotia gure badaue guztiz ados nauela. Ni izengo naz lehena barrera atzien txaloka eurak animatzen, baina pena pixka bat emuten duzta, batzuk alde batera ta beste batzuk bestera jarritxa ikustia. Eskerrikasko. Animo euskal emakumiak!!! Erakutsi munduai zelakuak zarien!!
Egunon guztioi.
Ni mutila naiz eta lilatoiaren alde nago. Uste dut lilatoia emakueen aldarrikapen garrantzitsu bat izan daitekeela, azken finean gune libreetako espazio gehiena orokorrean mutilok hartzen bait dugu. Egun honetan emakumeak daude guztion begiradetan, beraiek dira protagonista eta hori garrantzitsua da.
Ala ere usteak aurrera doazen einean ikusten dut lilatoian parte hartzen duten neska ugarik beraien rebeindikazioa bertan behera uzten dute. Hau da, nik lilatoi eguna nesken iraultzaren zubi bezala ikusten dut, baina askok lilatoian parte hartzen dute eta eguneroko ekintzetan ez dute ekimen honen alde borrokatzen. Hori dela eta emakumeek martxa honen helburuari birak ematea guztatuko litzaidake azken batean berdintasuna ez baita ekinmen soil batekin eskuratzen
Nire ustez bi ideiak bateragarriak izan daitezke. Alde batetik emakumeentzako soilik den lasterketa egin daiteke eta ondoren festa eta aldarrikapen kutsua izango lukeena. Bigarren hau era askotara egin daiteke baino deia polita iruditzen zait gizonok emakumeekin batera parte hartu behar izatea, binaka, takldeka… Emakumeen protagonismoa bermatua legoke eta gizonok lilatoiaren ideiarekin eta aldarrikapenarekin bat egiteko aukera izango genuke. Feminismoaren aldarrikapenak denok behar gaitu.