Jendartean
Hasiera » Gizartea » Txosnak, hobe erbestean
Api10 0

Txosnak, hobe erbestean

Atalak: Gizartea

Ez, ez naiz Iruñerriko txosnekin UPNk duen fijazioaz ari. Oraingoan, Irunen piztu da polemika: datozen San Martzial jaietan, txosna gunea eta kontzertuak Mosku auzotik Ficobara aldatzea erabaki du udal gobernu taldeak, jai eredu jakin baten alde, jai eredu jakin baten kontra.

Herriko jaiak herrian egitearen aldeko protesta kartelak ipini dituzte Irungo kaleetan.

Herriko jaiak herrian egitearen aldeko protesta-kartelak ipini dituzte Irungo kaleetan.

Irun hiriko bihotzean, giro berezia sortzen da Moskun (arnasgune ere bada sarri), eta haserre daude Udalaren erabakiarekin diru asko galduko duten inguruko tabernariak (auzoa eta auzoko giroa bizirik mantentzeko ezinbestekoak), txosna jarriko duten elkarte eta klubak, eta herriko jaiak herrian ospatu behar direla aldarrikatzen duten herritarrak. José Antonio Santano alkateak erantzun du auzoan egiten ari diren obren erruz, plazak ezin duela hainbeste jende hartu, aurten baino ez dela izango, eta gaiarekin erabilera politikorik ez egiteko, mesedez. Baina:

1) Benetan da ezinezkoa hamar bat egunez txosnak jartzea plazan, San Martzial Egunean leku bera prest egongo bada alardeetan parte hartuko duten 9.000 lagunak hartzeko? Izan ere, egun horretako ekitaldietarako plaza egokituta egotea kontratuz adostu zuen Udalak obragileekin, ez ordea gainerako egunetan txosnak hartzeko moduan egon dadila plaza.

2) Benetan ez dago gunerik Mosku inguruan? Edo behintzat hirigunetik kilometrotara Hendaiarekin mugan dagoen Ficoba eraikina baino gertuagokorik?

3) Benetan ez dago gune egokiagorik, umeentzako barrakak alboan izango dituen eremu itxi eta inpertsonal hori baino?

Ficoba moduko azpiegitura erraldoia ekonomikoki bideragarria izan dadin nolabaiteko erabilera eman beharra ikusi du hainbatek erabakiaren atzean; baita Moskutik festa ateratzeko asmoa, edo asmoa esatea gehitxo bada, gutxienez axolagabekeria, plazak jaietan duen protagonismoa ez galtzeko alternatiba falta. Akordiorako borondaterik ez dagoela ere kritikatu dute ostalari, merkatari eta herri-eragileek (udal gobernuaren ordezkariekin bildu ziren, baina hauek ez dute iritziz aldatu).

Sinadurak, bideoak eta bertsoak

Jaiak Moskun mantentzearen aldeko sinadura bilketa, administrazioan erreklamazio orria aurkezteko kanpaina eta Jaiak Herrian, EZ Ficoban gunea abiatu dute herritarrek. Dagoeneko 2.000 jarraitzaile baino gehiago ditu Facebook-eko guneak eta bideo labur aldarrikatzaile bezain originalak igotzen dituzte irundarrek bertara.

Hona bideo horietako batean kantaturiko bertsoa:

Zergatik horren urrun,

zergatik Ficoba?

Festak ez ote dira

guk gozatzeko ba?

Harriak altxa eta

zorroztu aizkora

eta joan gaitezen

iturri ondora,

jaiak ez ditugu nahi

auzotik kanpora.

 

Desobedientzia ere iradoki zuen Manu Goiogana bertsolari irundarrak, hilero Moskun egiten den bertso-saioan:

Kontzertuetan eta txosnetan                                         Moskuko obrak ere hor daude

batzen da hainbeste gazte,                                             ze zentzu eta ze helburu?

Moskun giroa sortzen dutenak                                     Orain kalera txosnak ta jaiak

urtez urtez, astez aste.                                                     ta herrian ze apuru.

Orain Ficoban jarri nahi dute                                       Baina gazteok Mosku maitatzen

ta Mosku da arau-hauste,                                              eta estimatzen dugu,

hori onartu behar dugunik                                            beraz duda bat daukat barruan

behintzat ez dezaten uste:                                             ez nagoena seguru:

ez gintuzten gu ikusi gura                                              ze egingo dute guk gure kabuz

ba orain entzungo gaituzte.                                          jartzen baldin baditugu?

 

bideoak

Herritarrek egin dituzten bideo laburretako lauren irudiak (“Jaiak Herrian, EZ Fikoban” gunean ikusgai).

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Garcia

Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diot hezkuntzari.

Azken bidalketak

  • Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara?
  • Noiz normalizatu dugu (berriro) ipurdikoa seme-alabari?
  • Euskaraldiaren gainetik crossfita lehenetsi du Irungo Udalak
  • Nerabeak, incel kultura eta pilula gorriak
  • Ikasleen gurasoez kokoteraino dauden irakasleak (eta alderantziz)

Iruzkin berriak

  • Euskaraz egin nahi ez duten familiak(e)k Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara? bidalketan
  • Izena *Labar(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Izena * Joxe Mari(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Edurne(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Nekane(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko maiatza

Kategoriak

  • Afrika
  • Amatasuna
  • Aniztasun funtzionala
  • Antzerkia
  • Argazkia
  • Arrazakeria
  • Artea
  • bullyinga
  • Dantza
  • Diskriminazioa
  • Ekonomia
  • Elikadura
  • Energia
  • Errefuxiatuak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Garraioa
  • Generoa
  • Gizartea
  • Gorputza
  • Harremanak
  • Haur literatura
  • Haurrak
  • Haurren haziera
  • Hedabideak
  • heriotza
  • Hezkuntza
  • Hirigintza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • homofobia
  • Homosexualitatea
  • Indarkeria matxista
  • Ingurumena
  • Jolasa
  • Kirola
  • Koronabirusa
  • Kulturgintza
  • Lana
  • LGTBIQ
  • Literatura
  • Matxismoa
  • Menpekotasunak
  • Migrazioa
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Pobrezia
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sexismoa
  • Sexu abusuak
  • Sexua
  • Teknologia berriak
  • Uncategorized
  • Unibertsitatea
  • Xenofobia
  • Zahartzaroa
  • Zaintza
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA