Euskaraz errodaturiko film bat lehiatuko da lehen aldiz Zinemaldiko Sail Ofizialean
Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren Loreak izango da goitik behera euskaraz grabaturiko lehenengo pelikula Sail Ofizialean lehiatuko dena. Ke arteko egunak (Antxon Ezeiza, 1990) zen orain arte Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorraren lehian parte hartu duen euskarazko film bakarra, baina protagonista mexikarra izanik bikoiztu egin zuten pelikularako. Zuzendariek pozarren hartu dute berria. “Filma askoz ikusgarriagoa egin daiteke. Jende gehiagok ikusi dezake eta horren bidez oihartzun...
Read MoreAbortatzeko eskubidearen alde 30.000 lagun bildu zituen mobilizazioaren dokumentala
Espainiako Estatuan inoiz egin den manifestazio feminista jendetsuena mobilizatu zen Madrilen, joan den otsailaren 1ean. Estatu osoko 30.000 lagun baino gehiago elkartu ziren, abortatzeko eskubidea murriztu nahi duen lege-erreformaren aurka. Dokumentala aurkeztu dute orain. http://vimeo.com/99974636 Yo decido. El tren de la libertad (Nik erabakitzen dut. Askatasunaren trena) du izena dokumental kolektiboak eta lege-erreformaren kontrako protesta itzela du ardatz. Manifestazioaren ideia...
Read More“Ikasleari behar duen denbora emateko proposamena da hezkuntza geldoa”
Hezkuntza geldoa mugimenduaren bultzatzaileetako bat da Joan Domènech irakasle katalana. Denbora haurraren ikas-erritmoetara egokitzea helburu duen estrategia pedagogikoari buruz elkarrizketatu dute Elogi de l’educació lenta (Hezkuntza geldoari gorazarre) liburuaren egilea. “Hezkuntzari, ikas-prozesuei eta ikasleei behar duten denbora emateko proposamena da hezkuntza geldoa”, azaldu du Domènechek, 2002an sortutako mugimenduaz. “Eskola-denbora eta eskolaz kanpokoa kalitate...
Read MoreEzetza ezetz da!
Sei urte dira Sanferminetan José Diego Yllanesek Nagore Laffage hil zuela; haren proposamen sexualei neskak ezetz esatea onartezina zitzaion, nonbait. Krimen krudela. Eta hala ere, hainbati entzun behar izan genion ea zergatik igo zen Laffage Yllanesen etxera, ez bazuen ezer nahi. Are gehiago, herri-epaimahaiak zera galdetu zion Nagoreren amari epaiketan: “Zure alaba oso mutilzalea (muy ligona) al zen?”. Garbi erantzun zuen amak: “Nor ari dira juzkatzen? Hiltzailea ala nire alaba?”....
Read More
Iruzkin berriak