Jendartean
Hasiera » Gizartea » “Etorkinaren aldeko diskriminazio positiboa egiten dute instituzioek”
Ira08 1

“Etorkinaren aldeko diskriminazio positiboa egiten dute instituzioek”

Atalak: Gizartea

“Gobernuz Kanpoko Erakundeek eta instituzioek etorkinaren aldeko diskriminazio positiboa egiten dute, eta bitartean zakarrontzietan bila dabiltzan espainiarrak ikusten ditugu. Jende babesgabe asko dago, eta horiek laguntzea da gure helburua”. 24 urteko emakume madrildarra da mintzo dena, filosofian lizentziatua da, eta Mugimendu Sozial Errepublikarreko kidea. Mugimendu eskuindar horretako kideak eraikinak okupatzen ari dira Espainiako Estatuan, soilik espainiarrak direnak laguntzen dituzten zentro bilakatzeko. Madrilgo zentroko bozeramailea elkarrizketatu dute La Ser irrati-katean.

“Gure herria maite dugula partekatzen dugu Greziako Urrezko Egunsentia alderdiarekin".(argazkia: Dani Gago / DISO Press).

“Gure herria maite dugula partekatzen dugu Greziako Urrezko Egunsentia alderdiarekin”. (argazkia: Dani Gago / DISO Press).

“Espainiarrak baino lagundu nahi ez ditugun espainiarrak izateagatik, xenofobo eta arrazista deitzen digute; ni ez naiz xenofoboa, ez dudalako etorkina gorroto, sistema honek esplotatzen duen biktima bat gehiago da etorkina, baina baita espainiarra ere”, dio. Ezinbestean, ordea, Greziako Urrezko Egunsentia alderdi ultraeskuindarra dator gogora, migratzaileen aurkako diskurtso bortitzak eta indarkeria erabiltzeaz gain, greziarrak baino lagunduko ez dituen sistema ezarri nahi izan duen alderdia. Madrilgo bozeramailearen hitzetan, “gure herria maite dugula partekatzen dugu haiekin, eta gure herriak euskarri soziala izan dezan borrokatzen dugu”. Alderdi greziarra defendatzen ere entzun dugu irratian: “Onak ez dira hain onak ezta gaiztoak hain gaiztoak ere. Hedabide guztiak ados jartzen direnean erakunde bat difamatzeko, zerbait ari dira ezkutatzen”.

“Immigrazioa egotea komeni zaie instituzioei”

Madrilgo bozeramailearen hitzetan, “zapaltzen gaituen sistemak immigrazioa defendatzen badu, zein interes dute instituzioek etorkinak egon daitezen? Komeni zaie immigrazioa egotea, etorkinak prest daudelako lan baldintza txarrak onartzeko, eta horrek eraman gaitu egoera honetara: jende hori guztia hona etorri da eta orain gizarte zerbitzuak eskaini behar dizkiegu etorkin horiei, eta kolapsatu egiten dira zerbitzuak. Instituzioek, hemen integratzeko planak egin beharrean, euren herrialdeetan molda daitezen baliabideekin lagundu beharko lituzkete”.

Maroto eta enparauen diskurtsoek ez dute askorik laguntzen

Lanbidek gezurtatu duen arren Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten gehienak migratzaileak direnik, eta datuek behin eta berriz erakusten badigute ere migratzaileek diru-laguntzetatik jasotzen dutena baino ekarpen handiagoa egiten diotela Gizarte Segurantzari, Javier Maroto Gasteizko alkatearen moduko adierazpenak errazago zabaltzen dira jendartean: migratzaile magrebtar eta aljeriarrak hirian gizarte-laguntzetatik bizi direla eta lan egiteari uko egiten diotela bota du uda honetan Marotok. Halako adierazpen interesatuak gizartean zabalduz gero, ez gaitezen harritu dagoeneko Italian eta Espainian ugaritu diren ‘zentro sozial’ eskuindarren modukoak iristen badira Euskal Herrira ere.

Iruzkin bat

  1. ni | 2014-09-09 at 9:31

    “Maroto eta enparauen diskurtsoek ez dute askorik laguntzen.”

    Bai eta beste gezur bat “ahaztu” zaizu: “immigranteak euskararen erabilera gutxitzen dute”.
    http://zuzeu.com/2014/08/31/gipuzkoako-yihadista/

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Garcia

Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diot hezkuntzari.

Azken bidalketak

  • Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara?
  • Noiz normalizatu dugu (berriro) ipurdikoa seme-alabari?
  • Euskaraldiaren gainetik crossfita lehenetsi du Irungo Udalak
  • Nerabeak, incel kultura eta pilula gorriak
  • Ikasleen gurasoez kokoteraino dauden irakasleak (eta alderantziz)

Iruzkin berriak

  • Euskaraz egin nahi ez duten familiak(e)k Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara? bidalketan
  • Izena *Labar(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Izena * Joxe Mari(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Edurne(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Nekane(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko maiatza

Kategoriak

  • Afrika
  • Amatasuna
  • Aniztasun funtzionala
  • Antzerkia
  • Argazkia
  • Arrazakeria
  • Artea
  • bullyinga
  • Dantza
  • Diskriminazioa
  • Ekonomia
  • Elikadura
  • Energia
  • Errefuxiatuak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Garraioa
  • Generoa
  • Gizartea
  • Gorputza
  • Harremanak
  • Haur literatura
  • Haurrak
  • Haurren haziera
  • Hedabideak
  • heriotza
  • Hezkuntza
  • Hirigintza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • homofobia
  • Homosexualitatea
  • Indarkeria matxista
  • Ingurumena
  • Jolasa
  • Kirola
  • Koronabirusa
  • Kulturgintza
  • Lana
  • LGTBIQ
  • Literatura
  • Matxismoa
  • Menpekotasunak
  • Migrazioa
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Pobrezia
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sexismoa
  • Sexu abusuak
  • Sexua
  • Teknologia berriak
  • Uncategorized
  • Unibertsitatea
  • Xenofobia
  • Zahartzaroa
  • Zaintza
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA