Uztartu al daitezke Euskal Curriculuma eta LOMCE?
Euskal Curriculuma osatzea helburu duen Heziberri 2020 planaren baitan, ikastetxeetan landu beharko liratekeen edukien curriculuma zehaztu du Eusko Jaurlaritzak. Zirriborroa helarazi die hezkuntza komunitateko hainbat eragileri eta hilabeteko epea eman die ekarpenak egiteko. Lehenengo begiratuan, bi asmori erantzuteko nahia ageri da dokumentuan: batetik, Euskal Herriko historia, geografia eta errealitatea jorratzen dira edukietan; eta bestetik, LOMCE legeak agintzen eta ebaluatzen dituen...
Read MoreIsilik geratu nintzen
Bankariak hipoteka ordaindu ezin zutenen bila etorri zirenean, isilik geratu nintzen, ni ez baininduten etxetik kanporatu. Poliziak herri mugimenduak eta ahots kritikoak eraso zituenean, isilik geratu nintzen, ni ez nindutelako atxilo eraman. Politikariek etorkinak jarri zituztenean jomugan, ez nuen protesta egin, ni ez nintzelako etorkina. Enpresariek langileak, gazteak, emakumeak, haurdunak, langabeak… zanpatu zituztenean, isilik geratu nintzen, nik lan duina...
Read MoreObuluak izoztea, kontziliazio tranpatia
Mónica de Oriolek botatakoak eta gero, emakumeen ibilbide profesionala mintzagai da berriz, Apple eta Facebookek martxan jarriko duten neurria medio: obuluak izozteko aukera emango eta ordainduko die enpresak langileei, urte ugalkorrenak lanari buru-belarri eskaini ahal izateko eta seme-alabak gero izan ditzaten, zaharragoak direnean. Eskaintzen dituzten abantaila ugarien artean, bat gehiago baino ez dela diote enpresa hauetako buruek, beti ere emakumearen hobe beharrez, profesionalki...
Read MoreHaurdun geratzen direnak legez babestea akatsa da, Espainiako Enpresarien Elkarteko presidentearen esanetan
“Emakume bat haurdun geratzen bada eta arrazoi horregatik umea izan ondorengo 11 urteetan ezin bazaio lanetik kaleratu, nor kontratatuko du enpresariak? Nahiago dut 45 urte baino gehiago edo 25 baino gutxiago dituen emakumea kontratatu, bestela, zer egingo dugu arazoarekin?”, adierazi du berriki Mónica de Oriol Espainiako Enpresarien Elkarteko presidenteak. Emakume batek, “zuzendaritzako postu batera iristeko, edo funtzionario batekin ezkondu behar du, edo umeak oso gustuko dituen...
Read MoreEuskalfobia ikasgeletara darama UPNren estrategia politikoak
UPNk irakaskuntza publikoan egin dituen murrizketa bortitzak eta hainbat ikastetxetan dituzten azpiegitura arazoak, ingelesez ikasteko martxan duen PAI proiektu txapuzeroa (diseinatu zuen taldeak dimisioa aurkeztu du dagoeneko) edo LOMCE legeak eragingo dituen lardaskeriak ez dira kezka iturri José Iribas Nafarroako Hezkuntza kontseilariarentzat. Beste bat da UPNren obsesioa: euskalfobia larria dauka eta berriak ez zaizkigun diskurtso eta mehatxuei ekin die beste behin, ikastetxeetan...
Read More
Iruzkin berriak