Feminismoa beherapenetan
Feminismoaren medaila zintzilikatzea gustuko dugu eta gero eta elkarte, talde, erakunde, pertsona… gehiagok gehitzen dio etiketa feminista bere buruari. Berdintasunaren alde nagoenez, feminista naiz. Kito. “Feminismoak aitortza bat lortu duen heinean gai saihestezina bihurtu da herri mugimenduetan eta baita administrazioan ere, baina agian kritiko izan behar dugu eta pentsatu ez ote diogun garrantzi handia eman terminoa hor jartzeari eta ez hainbeste jarduera, izaera eta filosofia...
Read MoreIrakurtzeko pasioa kutsatzea, irakasle onenaren meritua
“Nire ikasleek, 12-14 urte arteko gaztetxoek, 30 eta 100 liburu artean irakurtzen dituzte urtean. Haurrak berak liburuak eta gaiak aukeratzea da sekretua”, dio Nancie Atwell irakasleak. Munduko irakasle onenaren Global Teacher Prize saria lortu du Atwell-ek. Irakurketa eta idazketa lantzeko Center for Teaching and Learning ikastetxe estatubatuarrean egiten du lan. “Ikasleek liburuak irensten dituzte, ikastetxeko liburutegia idazle serioen istorio interesgarriz beteta dagoelako, eskolan...
Read MoreEtxerako lan gehiago ikasleei, datorren ikasturtetik aurrera?
Hurrengo ikasturtetik aurrera EAEko eskoletan irakatsiko den curriculuma prest du Eusko Jaurlaritzak. Edukiez gain, konpetentziak lantzen dituzte ikasgeletan, eta kontuan hartuta LOMCEk dakartzan kanpo-ebaluazioek markaturikoa ere barneratu beharko dutela ikasleek, eskola-ordu berdinetan hainbeste gai eman beharrak eragin dezake etxerako lan gehiago bidaltzea irakasleek. Izan ere, materia guztia emateko ikastorduak nahikoa ez direla izan ohi da etxerako lanak bidaltzeko irakasleen argudio...
Read MoreIkasleei buruzko oharrak, gurasoei gaztelaniaz
D ereduko ikastetxe publikoan, gurasoei gaztelaniaz bidaltzen dizkiete euren seme-alabei buruzko oharrak, gurasoek euskaraz ez dakitenean. Irakasleetako batek erabaki du guraso horiei jakinarazpena euskaraz eta gaztelaniaz bidaltzea, baina berehala jaso du erantzuna: ezin duela halakorik egin, gaztelaniaz baino ez bidaltzeko, bestela aurrekaria sor dezakeela argudiatuta. Ai, zeinen ederra litzatekeen aurrekari –eta betebehar– hori sortzea, hitz gutxiko oharrak euskaraz ere bidaltzea....
Read More
Iruzkin berriak