Jendartean
Hasiera » Euskara » Ikasleei buruzko oharrak, gurasoei gaztelaniaz
Mar02 8

Ikasleei buruzko oharrak, gurasoei gaztelaniaz

Atalak: Euskara, Hezkuntza

D ereduko ikastetxe publikoan, gurasoei gaztelaniaz bidaltzen dizkiete euren seme-alabei buruzko oharrak, gurasoek euskaraz ez dakitenean. Irakasleetako batek erabaki du guraso horiei jakinarazpena euskaraz eta gaztelaniaz bidaltzea, baina berehala jaso du erantzuna: ezin duela halakorik egin, gaztelaniaz baino ez bidaltzeko, bestela aurrekaria sor dezakeela argudiatuta.

Arazoa guk geuk dugu, tuntunok, elkarbizitza “normala” errazteko ahaleginean.

Arazoa guk geuk dugu, tuntunok, elkarbizitza “normala” errazteko ahaleginean.

Ai, zeinen ederra litzatekeen aurrekari –eta betebehar– hori sortzea, hitz gutxiko oharrak euskaraz ere bidaltzea. Areago, zuzenean euskaraz baino ez bidaltzea ere ez legoke gaizki. Azken finean, ez al dute gurasoek hautua egin haurra euskara hutsean hezten duen eskolara bidaltzekoa? Euskaraz ez dakiten atzerriko gurasoei euren jatorrizko hizkuntzan bidaltzen al dizkiete oharrak? Jakinarazpen laburrok ulertzeko edo ingurukoren batek (seme-alabek eurek) itzultzeko halako zailtasunak izan ditzakete gurasoek? Oharra etxera daraman haurrak interpretatu behar al du hari euskaraz egingo diotela ikastetxean, baina gauza inportanteetarako euskarak ez duela balio eta gaztelaniaz zuzenduko zaizkiela irakasleak gainerakoei?

Etxera bidalitako oharren gisako gauza txiki hauek aldatu ezean, errespetuaren –kolonizazio inkontzientearen– izenean –menpean–, hiztun elebakarrek eroso jarraituko dute, euskaraz ez dakitelako arazoren bat izan dezaketenik pentsatu gabe, arazoa guk geuk dugulako, tuntunok, elkarbizitza “normala” errazteko oharra gaztelaniaz, euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz bidali behar ote dugun gure buruari galdezka.

8 Iruzkin

  1. Marian Etxeberria Sanchez [Facebook bidez] | 2015-03-02 at 10:14

    Nere seme-alaben ikastolan (ikastetxe publikoa) gurasook aukeratu dezakegu euskara hutsez eta elebietan jasotzea oharrak. Nik uste nuen ikastola guztietan horrela zela…

    Reply
  2. Maite | 2015-03-02 at 23:11

    Nire ikastola ohian euskaraz bidaltzen zizkiguten oharrak eta guk (seme-alabok) itzultzen genizkien gurasoei hauek arazak zituztenean, askotan euskaraz hizketan badakiete ere, ez dakitelako ondo irakurtzen eta are gutxiago idazten (kasu askotan ez dute euskarazko hezkuntza izateko aukerarik izan). Ohar hauei erantzuteko ere guk erakusten genien gurasoei nola idatzi euskaraz.
    Seme-alabak D ereduan ikastera bidaltzea gurasoek euskaraz ez dakitenean oso erabaki aproposa iruditzen zait, baina askotan ahaztu egiten zaigu horrekin ez dela nahikoa, eguneroko bizitzan edota garrantzitsuak diren momentuetan (irakasleen ohar hauen kasua den moduan) gaztelania nagusitzen bada hori izango delako ume eta gazteek ikasiko dutena.
    Esfortzu minimo batekin eman daitekeen eredu positiboa baloratzen ikasi behar dugu.

    Reply
    • Mikel Garcia | 2015-03-03 at 8:04

      Eskerrik asko zure esperientzia kontatzeagatik, Maite. Uste dut erabaki aproposa dela zure ikastolan egiten zena/dena.

      Reply
  3. Imanol Alvarez [Facebook bidez] | 2015-03-03 at 8:14

    Kostatzen zait hau sinistea, Non gertatu ote da? Zer “aurrekari”? Oharrak-eta elebitan bidaltzea, zoritxarrez, oso gauza normala da-eta eskoletan,

    Reply
  4. Ibon Manterola [Facebook bidez] | 2015-03-03 at 8:15

    Juxtu kontrakoa egitea izan da euskal eskolaren lorpenik handienetakoa: guraso erdaldunak gutxinaka-gutxinaka euskal mundura hurbiltzea.

    Reply
  5. Mikel Garcia | 2015-03-03 at 8:17

    Zoritxarrez, Imanol, ikastetxe honetan halaxe gertatzen da, eta iruditzen zait ez dela bakarra izango… Kontua harago doa, nire ustez: noizko euskara hutsean?

    Hala ere, Ibon, zuk diozun moduan esperientzia positiboagoak ere aipa daitezke, eta Maitek utzi duen iruzkina da horren lekuk.

    Eskerrik asko zuen iritzia uzteagatik.

    Reply
  6. eider | 2015-03-03 at 16:47

    Gipuzkoan etzait iruditzen hori gertatzen denik. Hainabat ikastetxe publikoatan egin det lan, ordezkoa bait naiz, eta gehienetan euskera hutsean (ala eskatuta) edo helebitan ematen da.
    Kontua da EP (eskola publikoan), oso zabala den gizarte esparrua jasotzen duela. Gogoratu, EAE-ko euskera “d “eredua, EP-koan %85 dela, eta kontzertatutan %40. Euskal EskolaKontseiluak berriki aterateako 12-13 ikasturteko txostenean dio, azken 30 urtetan EP izan dela gehien euskaldundu duen sarea. (ereduen sistema gainditu ezkero,zaharkituta bait dago) datu hobeak lortu daitezke. Jakinik, ereduek ez dutela bermatzen neska mutilak elebidunak ateratzea.
    Heziberri dekretuak, euskera eskakizuna, ikastetxearen inguru sozialaren baitan egingo da. Hau PP, edo PSOE-k egingo balu batzuk erotzat hartuko lituzkete. Kontua da, PNV-k planteatzen duela, eta euskeraren aldeko, kontseili, ehe,….etabarrek ez dutela piorik esan. Eta luze jarraituko nuke EPkoaren estigmazizaioan eragiten duten hainbat gezur gezurtatzen.
    Heziberrik, bi abiadurako hezkuntza sistema planteatu du, elitekoena (itunpekak:kristaueskola 35%, partaide 12% eta aberatsenen eskolak 11%) eta eskola publikoa (%50). 100.00 neska mutil, beren familiekin bigarren mailako hezkuntzan kronifikatuko duen sisteman sartuko dituzte. Herri bat, eskola publiko fuerte gabe kaka zaharra da. Eta horra goaz. aio

    Reply
  7. Aihert | 2015-03-05 at 0:36

    Ni ez naiz hezkuntza munduan ibiltzen baina…Gipuzkoako ikastola kontzertatu batean lan egiten duen lagunak esana, beraien ikastolan kasu batzuetan español hutsez ere bidali izan direla oharrak, eta horri buruz kexatu edo atentzioa deitu duenean hasi direla gutxienez bi hizkuntzatan idazten; berezko bertako hizkuntzan eta mendeetan zehar bortxaz inposaturiko hizkuntzan alegia. Dei diezaiegun gauzei bere izenez.
    Maiterekin ados, ez da nahikoa erdaldunak diren gurasoek haurrak D eredura bidaltzea soilik, ahaleginak eginaz eredu positiboa eman behar da. D eredura bidaltzearen arrazoia herri euskalduna nahi izatea izango da noski ez?
    Eneko Bidegainen idatzi batetaz gogoratu naiz honekin: Adibide gisa jartzen zuen, iparraldeko ikastolen aldeko kontzertu batean, abestien arteko esplikazioa gaur egun euskeraz eta frantsesez ematen dela….euskeraz ulertzen ez duen hura ez “baztertzeko”. Duela 30 urte ez zela hala aipatzen zuen, orduan ere izango zirela euskaraz ulertzen ez zutenak euskararen aldeko kontzertuetan baina pozik egongo zirela kontzertu osoa, aipamenak eta guzti, euskaraz izateagaitik. Alboko lagunak itzuliko ziola kantariaren esplikazioa eta kitto. Zerbait aldatzen ari da…. euskaldunon konplejuak gehituz doaz…
    Eider, “euskera eskakizuna, ikastetxearen inguru sozialaren baitan egingo da” horrekin ez zaudela ados ulertu dut, ezta ni ere noski. Agian inguru sozial hori kontutan hartu beharko da baina helburu bera mantenduz eta inguru sozial hori zergaitik den halakoa aztertuz eta esplikatuz. Nundik gatozen jakinda. Baina “Herri bat, eskola publiko fuerte gabe kaka zaharra da. ” horrekin ados egon arren, zera gehituko nioke: Zerbait publikoa izateko estatu bat behar da,eta are gehiago publiko fuertea izateko. Guk tamalez, zatitutako herri honetan, hainbat botere partzial izan arren, ezin ditugu politika publiko fuerteak egin…España eta Frantziaren menpe gauden bitartean behintzat. Galdetu bestela Ziburuko ikastolakoei, Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat udaletxeri, Uztaritzeko udaletxeari etab., etab., etab….

    Reply

Trackbacks/Pingbacks

  1. Ikasleei buruzko oharrak, gurasoei gaztelaniaz - […] http://www.argia.eus/blogak/mikel-garcia/2015/03/02/ikasleen-gurasoei-oharrak-gaztelaniaz/ Mar02 1 […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Garcia

Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diot hezkuntzari.

Azken bidalketak

  • Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara?
  • Noiz normalizatu dugu (berriro) ipurdikoa seme-alabari?
  • Euskaraldiaren gainetik crossfita lehenetsi du Irungo Udalak
  • Nerabeak, incel kultura eta pilula gorriak
  • Ikasleen gurasoez kokoteraino dauden irakasleak (eta alderantziz)

Iruzkin berriak

  • Euskaraz egin nahi ez duten familiak(e)k Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara? bidalketan
  • Izena *Labar(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Izena * Joxe Mari(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Edurne(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Nekane(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko maiatza

Kategoriak

  • Afrika
  • Amatasuna
  • Aniztasun funtzionala
  • Antzerkia
  • Argazkia
  • Arrazakeria
  • Artea
  • bullyinga
  • Dantza
  • Diskriminazioa
  • Ekonomia
  • Elikadura
  • Energia
  • Errefuxiatuak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Garraioa
  • Generoa
  • Gizartea
  • Gorputza
  • Harremanak
  • Haur literatura
  • Haurrak
  • Haurren haziera
  • Hedabideak
  • heriotza
  • Hezkuntza
  • Hirigintza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • homofobia
  • Homosexualitatea
  • Indarkeria matxista
  • Ingurumena
  • Jolasa
  • Kirola
  • Koronabirusa
  • Kulturgintza
  • Lana
  • LGTBIQ
  • Literatura
  • Matxismoa
  • Menpekotasunak
  • Migrazioa
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Pobrezia
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sexismoa
  • Sexu abusuak
  • Sexua
  • Teknologia berriak
  • Uncategorized
  • Unibertsitatea
  • Xenofobia
  • Zahartzaroa
  • Zaintza
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA