Sumisioari errespetua deitzen diote
Gure herriko alkate sozialista sutan dago, bere alderdiko zinegotzi bati “gezurtia” eta “lotsagabea” deitu diotelako herritarrek. Errespetu falta salatu du, asaldatuta. Euskaldunok bigarren mailako herritar bezala tratatzen, biztanleen parte-hartzea eragozten edota kiroldegiak pribatizatzen dituen alkateari eta bere udal gobernuari zor diegu errespetua. Orokortutako joera da: irainik eta kritikarik ez dute onartzen gure zergak funtsik ez duen Abiadura Handiko Trenean xahutzen dituzten...
Read MoreIrunek ez du alkate euskalduna merezi
Irunen, Gipuzkoako bigarren hiri populatuenean (61.000 biztanle), Antxeta Irratiak zuzeneko itzulpena baliatuz mahai-ingurua egin berri du alkategaiekin, eta hauek hitz goxoak izan dituzte euskararentzat. Euskarak “la máxima importancia” duela entzun diogu Ahal Duguko David Soto gazteari, “un diez”. PSOEko zinegotzi Cristina Labordaren esanetan, “entre la imposición y la seducción, siempre hemos optado por la seducción” (gaztelaniak seduzitu ditu sozialistak orain arte, udal...
Read MoreHezkuntzaren desorekak
Batez beste ikasleek 7 bat lortzea ez da zoriontzekoa, baldin eta erdiak “Bikain” atera badu eta beste erdiak “Gutxiegi”. Hezkuntza politikak ebaluatuz ateratzen dituzten rankingak tranpatiak dira batzuetan, funtsezko aldagai bat ez dutelako kontuan hartzen: oreka. Alegia, 7 horretara ahalik eta ikasle gehien gerturatzea lortzen duen eredua izango da egokiena, eta ez batzuk aintzat hartu eta besteak alboratuko dituena. Horregatik, harrigarria da atera duten azken rankingak goraipatzea...
Read MoreErkoreka, mamu xenofoboak astintzen
Larriak dira Josu Erkorekaren hitzak, Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea dela aintzat hartuta. EAJk eta PPk kontra bozkatu arren ekainean onartuko den Etxebizitzaren Legeak etxebizitza eskubide subjektiboa aurreikustea ez du gustuko Jaurlaritzak –alegia, alokairua ordaindu ezin dutenei administrazioak etxebizitza bermatu behar izatea–. Erkorekak eman duen arrazoi nagusietakoa da horrek “masiboki erakarriko” duela jendea munduko leku guztietatik. Behin ez, bitan errepikatu du argudioa,...
Read MoreZer da ama izatea?
Amaren Eguna izan berri da Hego Euskal Herrian. Ama izatea da, ipuinen arabera, emakume bezala asebeteta sentitzeko funtsezko baldintza; anti-abortisten iritziz, betebeharra; gure iruditerian, seme-alabari maitasun eta babes amaigabea eskainiko dion pertsona, betirako hari lotuta –eta haren menpeko–, irribarretsu eta apal, ordainetan ezer eskatzen ez duena; datuek diotenez, umeen zaintzaz arduratzen dena, lan-ibilbideari –eta aisialdiari– uko egiteko prest dagoena edo kontziliazioan...
Read More
Iruzkin berriak