“Tú al norte y yo al sur” eta identitatea folklorismo hutsera murrizteko joera
Tú al norte y yo al sur realitya estreinatzear du ETB2k. Lehiakideek “integratzeko duten gaitasuna” neurtzea omen du helburu, “andaluziarrik euskaldunena eta euskaldunik andaluziarrena” aurkitzeko.
Zer esan nahi ote du telebista publikoarentzat, baina, “andaluziarrik euskaldunena” izateak? Euskalduna izateak? Saioak erreferentetzat duen 8 apellidos vascos fenomenoa ikusita (bigarren zatia prestatzen ari dira, baita Allí abajo telesailaren bigarren denboraldia ere), eta estereotipo merke eta txatxuen errepika azken tantaraino nola zukutzen ari diren ikusita, badirudi folklorismo hutsean oinarritutako euskalduntzea eta andaluztartzea izango dela erakutsiko digutena.
Horren adibide, andaluziarrek irrintziak botatzea, mendira igotzea, pilotan eta traineruan aritzea eta harriak altxatzea bezalako probak izango dituztela, aurreratu dutenez. Euskal Herriko lehiakideek berriz (jakingo al dute euskaraz euskal lehiakideek?) chirigotak kantatu beharko dituzte, sevillanak dantzatu edota ligatzen saiatu. Baina harriak altxatzeak ez zaitu euskaldun bihurtzen, are gutxiago egungo euskal gizarte anitz eta zabalean. Folklorea gure nortasunaren zati da, hizkuntza eta historia partekatua diren moduan, baina zein astuna den klixeak azpimarratzeko eta folklorismoa gure nortasunaren funts bilakatzeko joera; euskalduna txuletoiak jaten baserrian bizi den gizon-lehor-indartsua edo emakume-agintari-muturtua bailitzan.
Hori bai, euskaldun estereotipatu horrek sarri ez du euskaraz hitz egiten, eta horren lekuko, folklorismoaren gailurra diren euskal jai eta euskal jirek hainbat herritan hartu duten kutsua: baserritar aberatsez dotore eta koloretsu jantzitako jendez beteta, baina gaztelania/frantses hutsean.
Tira, beharbada ni naiz, beharbada ez daukat umorerik edo ez dakit neure buruaz trufatzen, Vaya Semanita estiloaren defendatzaileek dioten gisan. Baina nago, reality honetako kapituluren bat ikusiz gero, auzolotsa pasako dudala.
3 Iruzkin
Trackbacks/Pingbacks
- “Tú al norte y yo al sur”, ETB2ko programa berria - […] Iturria: argia.eus […]
Ez hori bakarrik, Mikel. Ninyoles valentziarrak aspaldi ohartarazi zigun, Idioma y prejudici (1971) saiakeran:
«Aquestes formes d´humor són, al nostre parer, una manifestació dels fenòmens ja referits d´”identificació amb el poderós” i d´autoodi. No tenen, per tant, res a veure amb la relació establerta per Allport entre l´us de l´humor i la tolerància, com a ingredients d´una filosofia pluralista. La bufoneria és, sobretot, un mecanisme de defensa psíquica pròxima al servilisme (…) En realitat, hom diria que aquestes manifestacions constitueixen paròdies totals, en el sentit que és la “natura” d un grup —com a tal grup— que es considera mereixedora d´escarni. La proverbial gasiveria escocesa, l´astucia estereotipada del jueu, la niciesa del servent negre, la gràcia intrínseca del “vernacle”… Al fons d´aquestes burles estereotipades son encobrir-se el prejudici, l´hostilitat respecte al grup que hpm pretén ridiculitzar.»
Inor mintzeko asmorik gabe: azken irudian agertzen den “frontoia”, hain zuzen, Euskal Herriko toki euskaldunenean ote dago? Bertan “euskaldunduko” dute andaluza?
2D 1EZ. Tristea da hiri euskaldun hau epaitzea betiko estereotipoei jarraituz, ez dakit nungoa zaren, baina kritikatu baino lehenago informatu zaitez bertako egoeraz, gauzak aldatuz doaz eta. Eta bai, jendea mindu duzulakoan nago.