“Ez goaz gu harrian kontra, harriak jotzen gaitu gu”
Dispertsioaren amaiera, preso gaixoen askatasuna eta salbuespenezko legedia bertan behera uztea eskatuko dute larunbatean Bilbon eta Baionan, Mugitu daitezen harriak lelopean. Irungo Kabigorriko bertso-saioan gaiaz aritu da Odei Barroso Urruñako bertsolaria:
Baiona eta Bilbo zer dira?
Herri bat eta bi mundu:
denok berdina aldarrikatzen
dugu segunduz segundu.
Familiei eta presoei
nork behar die lagundu?
Gure bidean jada aspaldi
harri bat topatzen dugu,
baina ez goaz gu harrian kontra,
harriak jotzen gaitu gu.
Eta zer erran gaur daukagunaz?
Anitz bizi dira nekez,
anitz kartzelan usteltzen dira
ta ez soilik urtebetez.
Denbora hortan familia ta
ingurukoak negarrez,
gure herria aspaldi dago
harri bihurtu beharrez.
Altxatzen jada ikasi gendun
baina paretik kentzen ez.
Beraz harrien kontuan zail da
gure paretik mugitzen,
aspaldi ohitu omen ginen gu
bideko papurrak biltzen.
Herriak hitza hartu behar du
nahiz ez duten konprenitzen,
ikas dezagun aurrera egiten
gure ideia ta izen,
harri hoiekin gure biharko
herri hori eraikitzen.
2 Iruzkin
Trackbacks/Pingbacks
- Bukatu bezain osasuntsu hasi dugu urtea Kabigorriko bertso-gauekin | - […] urtarrileko saioan kantatutako hiru bertsoren berri ematerik ere, Mikel Garcia kazetariak bere “Jendartean” blogean argitaratutako posta […]
Aupa, Mikel! Zorionak egiten duken lanagatik! (https://irunabar.wordpress.com/2016/01/12/bukatu-bezain-osasuntsu-hasi-dugu-urtea-kabigorriko-bertso-gauekin/).
Eskerrik asko aipamenagatik! Kasu honetan zuena da meritua, nik bertsoak transkribatu baino ez ditut egin, jeje.
Lan ederra egiten ari zarete eta segi fin, jarraituko dugu saioez gozatzen!