Jendartean
Hasiera » Hezkuntza » Tentsioa guraso, irakasle eta eskola-zuzendarien artean, LH 3ko probaren harira
Mai09 1

Tentsioa guraso, irakasle eta eskola-zuzendarien artean, LH 3ko probaren harira

Atalak: Hezkuntza

Zilegi al da gurasoen iritzia eta nahia aintzat hartu gabe Irakasle Klaustroak erabakitzea LH 3ko proba polemikoa egin ala ez egin? Eta irakasleena kontuan izan gabe eskolako zuzendaritzak hartzea erabakia? Ikastetxe bakoitzaren bizkar utzi du Jaurlaritzak egiteko edo ez egiteko ardura, eta Eskola Kontseilu edo ikas-komunitate osoak elkarrekin erabaki ez duten ikastetxe batzuetan desadostasunak ematen ari dira.post

“Ikastetxeak ez du gurasoon baimenik azterketa hori egiteko, baina jaso genuen erantzuna izan zen probaren egunean ikasleak agertzen ez baziren, beste egun batean errepikatuko zutela”

Heziberriren baitan, Lehen Hezkuntzako 3. mailan ebaluazio diagnostikoa egitea proposatu du Eusko Jaurlaritzak; azterketa egitea hautazkoa da eta probaren inguruan mezu nahasiak eta informazio falta kritikatu du zenbaitek. Are gehiago, salatu dutenez, irakasle eta gurasoei ohartarazi gabe eta zuzendaritzak bakarrik erabakita proba egin dute ikastetxe gipuzkoar batean. Bizkaiko beste batean berriz, haserre mintzatu zaizkigu gurasoak: 3. mailan dauden ikasleen guraso denek sinatu dute probaren kontra, eta ikastetxeko gainerako gurasoetatik ere, gehien-gehienek sinatu dute aurka, baina irakasleek azterketa egitearen alde bozkatu dute Klaustroan “eta gurasoen ordezkaritzari ez digute bozkatzen utzi. Saiatu gara irakasle eta tutoreei sinadurak ematen eta haiekin biltzen, adierazteko gurasoon baimenik behintzat ez dutela azterketa hori aurrera eramateko, eta jaso genuen erantzuna izan zen probaren egunean ikasleak agertzen ez baziren, beste egun batean errepikatuko zutela”. Azkenean, plantoa onartuko dutela adierazi dute irakasleek eta ikastetxeko gurasoek esan digute “planto egiteko animatuta” daudela.

Gurasoek prozesuan parte hartzeak logikoa dirudi, seme-alaben heziketan zeresana dutelakoan, eta eskolan lortzen den azken erabakia adostuagoa eta indartsuagoa izango delakoan

Ez da kasu bakarra. Zuzendaritzak edo klaustroak azterketa egitea deliberatu eta gurasoek plantorako sinadura bilketa abiatu dute beste hainbat lekutan. Berez, zuzendaritzak badu erabakia hartzeko eskumena, baina normalena da Irakasle Klaustroak ere parte hartzea eztabaidan. Gurasoek ere prozesuan parte hartzeak logikoa dirudi, euren seme-alaben heziketan zeresana dutelakoan, eta eskolan lortzen den azken erabakia adostuagoa eta indartsuagoa izango delakoan.

Lau aukera

Azterketaren inguruko aukera nagusiak lau dira:

– Ikastetxeak erabakitzea ez egitea.

– Ikastetxeak erabakitzea Jaurlaritzatik datorren eredua egitea, alegia ISEI-IVEI (Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea) eta Berritzeguneek batera prestatu dutena.

– Ikastetxeak berak prestaturiko azterketa egitea (kasu honetan, emaitzak ez lirateke kontuan hartuko diagnostikorako).

– Ikastetxeak azterketa egitea erabaki arren, ikasle baten gurasoek edo guraso gehiagok planto egitea eta euren seme-alabek proba ez egitea (euren ibilbide akademikoan ez luke inolako ondoriorik izango, ebaluazio diagnostikoa baita).

Gutxienez 144 ikastetxe dira proba egingo ez dutenak

Oraingoz Hezkuntza Plataformen Topaguneak bildu dituen datuen arabera, 144 dira LH 3ko probari ezetz esan dioten ikastetxeak. Azterketaren kontra agertu da EHIGE eskola publikoko gurasoen elkartea (Lehen Hezkuntzako 340 bat ikastetxe publiko daude EAEn). Ikastetxe bakoitzaren esku utzi du erabakia Ikastolen Elkarteak, “proba horren beharrezkotasunik” ez dutela ikusten adierazi ostean, eta gehitu digutenez, “ikastola askotatik esan digute ez dutela egiteko asmorik” (LHko 55 bat ikastola daude EAEn). Kristau-eskolen kasuan, “printzipioz ez dugu probaren ez alde ez kontra egiten, ikastetxe bakoitzak erabaki dezala; gu beti legearekin gaude, legeak esaten duena konplitzearen alde” (EAEn 133 kristau-eskola ari dira Derrigorrezko Hezkuntzan).

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak azpimarratu du “ikasleek dituzten konpetentziak neurtzeko” azterketa dela. Steilas irakasleen sindikatuko kideei ordea, “susmagarri” zaie “LOMCEk eskatzen duen adin berberetan planteatzea” azterketa hauek. Hezkuntza Plataformen Topaguneak 10 arrazoi eman ditu probari uko egiteko, hala nola euren esanetan “testuingurua kontuan hartzen ez duten proba estandarizatuak” direla, “instrumentalak diren ikasgaiak soilik ebaluatzen” dituela, “ikastetxeak probak prestatu eta gainditzeko akademia bihurtzeko arrisku handia” dagoela, “ikastetxeen sailkapena” ahalbidetzen dela eta Hezkuntza Plataforman Topagunean ebaluazio jarraiaren eta ikastetxearen hobekuntza helburu duen barne-ebaluazioaren alde daudela.

Iruzkin bat

  1. Eider Berazadi [Facebook bidez] | 2016-05-10 at 9:22

    Zatitu eta irabaziko dezu. Horixe hezkuntzan, beste alor askotan bezela, praktikan jartzen ari direna euskal neoliberalak. (jakina, hezkuntza patronalen oneritziarekin. Zer arraio da ba Heziberri eskola publikoarentzat?)

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Garcia

Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diot hezkuntzari.

Azken bidalketak

  • Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara?
  • Noiz normalizatu dugu (berriro) ipurdikoa seme-alabari?
  • Euskaraldiaren gainetik crossfita lehenetsi du Irungo Udalak
  • Nerabeak, incel kultura eta pilula gorriak
  • Ikasleen gurasoez kokoteraino dauden irakasleak (eta alderantziz)

Iruzkin berriak

  • Euskaraz egin nahi ez duten familiak(e)k Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara? bidalketan
  • Izena *Labar(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Izena * Joxe Mari(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Edurne(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Nekane(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko maiatza

Kategoriak

  • Afrika
  • Amatasuna
  • Aniztasun funtzionala
  • Antzerkia
  • Argazkia
  • Arrazakeria
  • Artea
  • bullyinga
  • Dantza
  • Diskriminazioa
  • Ekonomia
  • Elikadura
  • Energia
  • Errefuxiatuak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Garraioa
  • Generoa
  • Gizartea
  • Gorputza
  • Harremanak
  • Haur literatura
  • Haurrak
  • Haurren haziera
  • Hedabideak
  • heriotza
  • Hezkuntza
  • Hirigintza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • homofobia
  • Homosexualitatea
  • Indarkeria matxista
  • Ingurumena
  • Jolasa
  • Kirola
  • Koronabirusa
  • Kulturgintza
  • Lana
  • LGTBIQ
  • Literatura
  • Matxismoa
  • Menpekotasunak
  • Migrazioa
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Pobrezia
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sexismoa
  • Sexu abusuak
  • Sexua
  • Teknologia berriak
  • Uncategorized
  • Unibertsitatea
  • Xenofobia
  • Zahartzaroa
  • Zaintza
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA