Txosnak eta bizikidetza
Udaltzainek birritan ohartarazi zieten Euskal presoak Euskal Herrira bandera zintzilik zeukan txosnako kideei, kontuz ibiltzeko. Arrazoia, Irungo Udalak duen arauetako bat: txosnetan “debekatuta dago bizikidetza edo jai ekitaldiak normaltasunez gauzatzea arriskuan jarri ahal duten kartelak edota ikurrak erabiltzea”. Antza, batzuen iritziz presoen dispertsioa salatzeak “bizikidetza” edota jaiak “normaltasunez” ospatzea oztopatu dezake. Zerrenda egin beharko luke Udalak, zein kartel...
Read MoreEmakumeen erdiak ez du gonarik janzten garraio publikoan eraso ez dezaten
Txistuak, komentario iraingarriak, jarrera desegokia, sexu eraso zuzenak… Emakumeen %87k jazarpena jasan dute metroan edo trenean, Frantziako Estatuko 6.000 emakume baino gehiagori egindako inkesta baten arabera. Garraio Erabiltzaileen Elkarteetako Federazio Nazionalak (FNAUT) egin du ikerketa eta emaitza larriak azaleratu ditu. Hona datuetako batzuk: – Emakumeen %72 garraio publikoan eraso egin diezaioketen beldur da. – %54k onartu du ordu jakinetan ez duela garraio publikoa...
Read More15.000 sinaduratik gora 3.000 irakasle kaleratzearen aurka
Irakasle talde batek Hezkuntzan murrizketa gehiagorik ez sinadura bilketa abiatu eta egun gutxira 15.000 lagunek baino gehiagok egin dute bat. Datorren ikasturtetik aurrera, EAEko irakasleek astean bi lanordu gehiago egin beharko dituzte eta horrek, diote, 3.000 lanpostu inguru galtzea ekarriko du; 6 irakasletik 1 kalera joango da. Irakasleen ordezkapenetan emango den murrizketa eta ikasle-ratioen gorakada ere salatu dute, azken buruan hezkuntza sistemaren kalitatea eta ikasleak eurak izango...
Read MoreAuto-gorrotoa
Hainbat hedabidek zabaldu dutenez, Orlandoko sarraskiaren egilea gayak ezagutzeko aplikazio batean parte hartutakoa zen eta erasotako LGBT diskotekan egona zen behin baino gehiagotan. James Wesley ere, LGBT komunitatearen aurka egin nahi zuen estatubatuarra (armak eta lehergaiak zeramatzan gainean, harrapatu zutenean), homosexuala zen, haren mutil-lagun ohiaren esanetan jendeak jakitea nahi ez zuen arren. Ekintza justifikaezin hauen atzean dauden faktore koktela eta bertsio posibleak aztertzera...
Read MorePrintzesa baino, neska honek nahiago du hot dog bat izan
Dantza-eskolan Printzesen Eguna antolatu zuten eta 6 urteko Ainsley estatubatuarrak erabaki zuen nahiago zuela saltxitxa-ogitartekoz mozorrotuta joan. Argazkia sare sozialetan zabaldu eta segituan ikur bilakatu da neskatoa: aniztasunaren ikur, askatasunarena, haurtzarotik ezarritako eskema zurrun eta sexistetatik ateratzen direnena. Printzesen Eguna antolatzeak berak emango luke beste artikulu baterako, baina konbentzionalismoei aurre egin die Ainsleyk. Natural azaldu du berak: “Dantzariek...
Read MoreAmatasunaren ajeak arintzeko, futbola
21 urterekin ume bat izan eta depresioak jo zuen Becki Gerrard. Lagun minak antzeko egoera bizi zuen eta amatasunaren ostean albo batera utzitako ariketa fisikoari berriz ekitea erabaki zuten. Futbol taldeetako erritmoa handiegia zela ikusita, ordea, talde propioa sortu zuten, arrakastaz zabaldu dena: MumBall. Ezizena baino ez da MumBall, baina inguruko ama eta emakume andana erakarri ditu, presiorik gabe jokatu nahi dutenak, eroso sentiaraziko dituen giroan: zortzi hilabete pasa direnean,...
Read More400 familia aterpetzen dituen etxe-orratz okupatua
Brasilgo eraikin okupatu handiena da: 1.500 pertsona –400 bat familia– bizi dira komunitate honetan. Elkarbizitza gobernatzeko arau eta gestio propioak dituzte, eta etxebizitza eskubidearen aldeko mugimenduen ikur bilakatu dira. El País Semanalen irakurri dugu artikulua. Herritar askori (tartean 12 urte arteko 300 bat haurri) bizimodu duina ahalbidetu die São Pauloko ehungintza fabrika abandonatuak. Prestes Maia auzoan dago, 22 solairu ditu eta errepublika txiki bat da bere horretan: bete...
Read More
Iruzkin berriak