Komunek ez dute genero bereizketarik izango New Yorken
Lege berria sinatu du New Yorkeko alkateak: pertsona bakarrarentzako komunak ez dira gehiago sexuaren arabera bananduko. Edozeinek edozein komun erabili ahalko du. Emakume/gizon binarismoa apurtzeko eta genero-marka deseraikitzeko balioko dute komun neutroek. Transexualei nahi duten komunetan sartzea galarazten dien Ipar Carolinako legea, jaio zirenean ezarri zieten sexuaren araberako komunetan sartzera behartzen dituena, polemika iturri izan da azkenaldian AEBetan. Halakoen aurrean, eta batik...
Read MoreMatxitoei hortzak erakusten dizkieten ikasleen rapa
“Aske maite nazazu” (“Estima’m lliure”) da rap abestiaren izena, 16 ikasle valentziarrek idatzi eta kantatu dute eta bideoa interneten arrakastatsu zabaltzeaz gain, genero indarkeriaren aurkako lehiaketa bat irabazi du. Mezu zuzena eta indartsua du rapak (ikusi artikulu bukaeran abestia euskaratua eta bideoa). Bazterketa arriskuan dauden gazteentzako Sura elkartekoak eta Lluis Vives ikastetxekoak dira ikasleak, eta Los chikos del Maíz musika taldeko Toni Mejías abeslaria izan dute...
Read More“Haurtzaroa medikalizatzeko historiako kanpaina handienaren aurrean gaude”
“Hemendik urte batzuetara, haurrak gehiegi medikatzeagatik sortutako gaixotasunez kezkatzen hasiko gara eta ea nola desegiten dugun egindako guztia”. Miguel Jara da mintzo dena, osasun gaietan espezializatutako kazetaria. Hiperaktibitateari buruz elkarrizketatu dute Jara, hiperaktibitateagatik medikatuta dauden haurren portzentajea handia delako eta hazten ari delako. Garbi du kazetariak, laborategi farmazeutikoak daude atzean, gizartean kanpaina bortitza eginez, psikiatra eta medikuak...
Read MoreGenero berdintasuna ikasgaia emango dute Galiziako ikastetxeetan
Irailetik aurrera, eta hala eskatzen duten ikastetxeetan, genero berdintasunari buruzko ikasgaia izango dute 12-14 urteko ikasleek Galizian. Astean ordubeteko iraupena izango du eta erabaki aitzindaria da Espainiako Estatuan. Parekidetasuna curriculumean eta ikasgai guztietan modu transbertsalean lantzen dela gogoratu dute Xuntatik, baina horri eskaintza berri hau gaineratuko diotela, gaia espezifikoki jorratzeko. Hautazko ikasgaia izango da eta besteak beste berdintasun gaietan gazteak...
Read MoreHerritarrez ez, bankuez errukitu da Europa
Klausula abusiboen bidez milaka herritarrei bankuek lapurturiko dirua bere osotasunean itzuli ala ez erabaki behar zuen Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko abokatuak. Justizia egin baino, ordea, nahiago izan du bankuen aldeko erabaki politikoa eta praktikoa hartu (praktikoa batzuentzat, uler bedi): “Salbuespen gisa”, adierazi du, “kontsumitzaileen babesa” baino garrantzitsuagoa jo du bezeroei dagokien dirutza hori itzultzeak bankuei sortuko liekeen zuloa eta “ondorio...
Read MoreIpurdikoa ematea, debekatze bidean
Lege proiektu baten baitan, gurasoen autoritateari lotutako zehaztapena onartu berri du Frantziako Asanblea Nazionalak: “Baztertuta geratzen dira [seme-alabenganako] tratu krudel, iraingarri edo umiliagarriak, zigor fisikoaren erabilera barne”. Aspaldiko eztabaida berpiztu du erabakiak: txarra al da haurrari noizbehinka zaplazteko eta ipurdikoren bat ematea? Haurrak hezteko garaian, masaileko edo ipurdiko “pedagogiko” edo “zuzentzaile” suaberen bat ematea ez dela txarra eta ez duela...
Read MoreEmakumeei erasotzea merkeegi ateratzen da
Nagore Laffage hil zuen José Diego Yllanesek duela zortzi urteko Sanferminetan, 20 urteko irundarrak ezetz esan ziolako. Yllanesek emakumea jipoitu eta asfixiatu zuen, ondoren Laffage zatitan mozten saiatu zen, gorpua mendian ezkutatu eta aztarnak garbitu zituen. Herri epaimahaiak ondorioztatu zuen hilketa izan zela, baina ez asasinatzea, eta 12 urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zioten. 2014tik, kalera irteteko baimenak baliatzen hasi zen Yllanes. Ez dut nik mendekuaren eta kartzelaren...
Read MoreGure irakasleek ez dute maila ematen?
577 plaza betetzeko 3.000 irakasle baino gehiago aurkeztu berri dira oposaketetara EAEn, eta hala ere bete gabe geratuko dira plazetako batzuk, azterketa gainditu duten irakasleen kopurua eskainitako plazena baino txikiagoa delako, hainbat arlotan. Edo balio ez duten ehunka irakasle ditugu ikastetxeetan lan egiten, edo neurgailu desegokia eta antzua dira oposaketak. Oro har, oso azterketa zaila izan dela adierazi dute irakasleek, eta adibidez Matematikakoek (%80k ez du azterketa gainditu eta ez...
Read More
Iruzkin berriak