Gure irakasleek ez dute maila ematen?
577 plaza betetzeko 3.000 irakasle baino gehiago aurkeztu berri dira oposaketetara EAEn, eta hala ere bete gabe geratuko dira plazetako batzuk, azterketa gainditu duten irakasleen kopurua eskainitako plazena baino txikiagoa delako, hainbat arlotan. Edo balio ez duten ehunka irakasle ditugu ikastetxeetan lan egiten, edo neurgailu desegokia eta antzua dira oposaketak.
Oro har, oso azterketa zaila izan dela adierazi dute irakasleek, eta adibidez Matematikakoek (%80k ez du azterketa gainditu eta ez dira plaza guztiak beteko) edota Gaztelaniakoek (%63k ez du azterketa gainditu eta hemen ere soberan geratuko dira plazak) diote DBHn eta Batxilergoan agertzen ez diren eta karreran ikasten ez diren gaitegiak galdetu dizkietela. Hori ariketei dagokienean. Azterketaren beste zatian, zati teorikoan, funtsean makina bat eduki memorizatzeko gaitasuna saritzen du oposaketetako ereduak. Jakina, horrek ez du neurtzen irakasle ona al zaren, baina inertzia da nagusi eta urtetan egin dena mantentzen da.
Bitxia da, komunikatzeko, elkarrekin aritzeko, egoera konplexuak askatzen jakiteko… konpetentziez hitz egiten da gero eta gehiago hezkuntza munduan, adimen anitzez, ebaluazio sistema berrien beharraz, edukiak irenste hutsetik harago doazen pedagogiez… baina eskola zaharreko etsamina izaten jarraitzen du oposaketetako lehenengo probak. Eta berau gainditu ezean, ezin aurrera segi.
Larriena da bete gabe geratuko direla plaza batzuk, irakasleen –ikastetxeko proiektuen– ezegonkortasuna arindu zezaketen plazak, murrizketen eta eraso pedagogikoen aurrean hezkuntzaren kalitatea hobetzeko urratsa ziren plazak.
Ziur asko bietarik izango da: oposaketa-sistemak badu aldaketa beharrik, baina irakasleen artean ere denetarik dago. Jende asko “probatzera” aurkezten da. Beste batzuek azken hilabetean ikasten dute bakarrik, eta suertearen esku uzten dute azterketaren zati handi bat. Irakasle kontuetan larriena da gehienak ez direla birziklatzen: karreran ikasi zutenarekin geratu ziren (eta karreran ere ez da gauza bera 5 batekin edo 10 batekin gainditzea) eta halako azterketetarako gai batzuk berrikusten dituzte, askotan halamoduz, lau, bost edo hamar urterik behin. IRALE sistema oso zaharkituta dago eta ez da funtzionala: birziklatzea du helburu, baina zerrenda berberetatik kudeatzen denez, gerta daiteke inoiz birziklatu ez den irakasle bat jartzea zertan eta besteak birziklatzeko lanetan. Gurpil zoroa da.
Azkenik, ez da egia karreran ikasten ez diren gaiak sartzen direnik, ez gutxienez nire arloan. Euskarazko azterketa egin eta gainditu dut nik ozta, baina ez dut esaterik nere kasuan bereziki zaila izan zenik.
Arazoa ez da IRALE sistema. Ezta gutxiagorik ere. Nire esperientzia oso ona izan da IRALEn. Irakasleak goi mailakoak eta hizkuntzaren profesionalak dira. Sistemak egiten du kale. Geure buruari galdetu beharko genioke zein hizkuntza maila ateratzen duten gure irakasle eta maisu-maistrek unibertsitatetik irteten direnean. Gaztelaniaz pentsatu eta euskaraz eskolak ematen dituzten irakaslez beteta dago gure irakaskuntza-sistema. Irunzkin-zerrenda begiratzea besterik ez dago. Ergatiboak, konpletibak bereizten ez dituzten eta morfosintaxi-akats izugarriak egiten dituzten irakasleak ditugu nonahi. Nola transmitituko diegu euskara-maila egoki eta kalitatezkoa gure ikasleei?
EGA maila altuegia dela? Ezta gutxiagorik ere. EGA maila mantendu edo igo egin beharko litzateke, kalitatezko irakaskuntza-sistema euskaldun bat bermatu nahi bada. Beste kontu bat da, ea denerako behar den EGA edo ez. Beharbada, lan-elkarrizketa txukunak nahikoa dira bakoitzaren euskara gaitasuna ezagutzeko nahikoa dira.
Bada sasoia hizkuntza kalitateari merezi duen garrantzia emateko, Administrazioak kontua serio hartzeko. Hasteko, politikari guzti-guztiei eskatu beharko genieke euskara maila txukun eta kalitatezkoa. Denak ez du balio aritze hutsaren izenean. Ezta irakaskuntzan ere.
Beraz, arazoa ez da birziklatze-sistema, edo IRALE sistema, edo formazio etengabearen inguruko gorabeherak. Sistemak egiten du kale harmaila baxuenetik hasita, eta inork ez die kontu hartzen arazoaren arduradunei. Beste guztiak gure gabeziak justifikatzeko aitzakiak dira.
Orain, oposizioak? Eta deialdiak hain jarraian izatea? Irakasleria nekatzeko eta erretzeko prozesu desegokia da oposizioena. Ados.
Nik euskarazkoa ez dut gainditu, guztietan asmatuta eta ezaugarriak primeran emanda. Ezin dut azterketa ikusi errekurtsoa eskatu ezean (erreklamazioa antzua da). Suspenditu nauen tribunal berberak berrikusi du azterketa. Emaitza altua espero nuen. Teorikoan ikasi bako gaia garatu eta betegarri jarrita nik atera dudana baino emaitza altuagoa eta erreklamazioa egin ostean gainditu duenik ere ezagutzen dut. Irla bat naiz. Nire kasuan ere ez zen batere zaila izan, baina tira…pipertu eta izorratu, beste aukerarik ez dut.
Ez dakit teorikoan ze gai aukeratu zenuen.
Ezaugarriak primeran eman bazenituen eta hori defendatzeko bestelako argudioak badituzu (esate baterako, sartu ziren testuak aztertu dituztenen azterlanetan esaten dena), erreklamatzeko gomendatzen dizut. Tribunal berak berrikusten du, baino ez tribunaleko kide berberak, eta badago biderik, gauzak egiaz horrela badira, erreklamazioaren bidez nota aldatzeko. Besterik ezean, balioko dizu jakiteko non egin dezun huts.
Uste dut oposizio-kideen arteko ohar horiek sobera daudela, eta geure buruarentzat kaltegarri besterik ez direla. Nik dakidala, oposizio-kideok ez ditugu elkarren azterketak ikusten, eta dena da “norberaren ustea”: zure azterketa bikain egin duzlako ustea, inork zuk baino betegarri gehiago sartuta nota hobea atera duelako ustea…
Eta gero badira beste batzuk ere: ezer ere ikasi omen ez dutenak eta nota onena ateratzen dutenak.
ondo da. zorionak, zorte on.
aahh, jatorriarena (akatsa). 41.a ere primeran neukan…esandakoa, animo, azken ahalegina eta atsedena datortzu. Ekin.
Nire kasuan, informatika, karreran ematen ez diren gai asko sartzen dira, gaitegia oso zaharra delako, 1996. urtekoa da. Desfasatuta dauden mila gauza ikasi behar dira buruz, zertarako? Ez dauka inolako zentzurik.
Ba, hona hemen euskarako azterketa gainditu ez duen beste bat gaia jakin arren, Lauaxeta zala jakin arren eta nafar-lapurtera zela jakin arren. Eta dena ondo defenditu nuela uste nuen. Are gehiago, buru-belarri hasi nintzn unitateak prestatzn eta notak atera ziren egunean 6.a amaitzekotan nengoen, eta normalean ez zait lana alperrik egitea gustatzn… Erreklamazioa egten joan eta lotsagarria iruditu zitzaidan jokaera. Eta, zuk diozu bezala, antzua. Antzua baino gehiago, denbora galtze itzela! Beraz, irla horreta bagaude bi gutxienez. Eta nire beste lagun bi. Guztira, 4 gutxienez. Baina sumatzen dut bakarrak ez garela eta gure ezaugarriak antzekoak direla…
Eta bai… Ni pipertuta baino askoz gehiago nago…
Nahiko antzuak dira edukiari buruzko protestak hemen, ez dagoelako epaimahaiko inor eta ezin ditugulako gure azterketak erkatu. “Gaia jakin arren” diozu eta nik sinesten dizut, baino agerikoa da gainditu dutenek ere bazekitela zuk beste eta zerbait gehiago. Beharbada gakoa hor dago, beharbada azterketa egin duten batzuen langa altua izan da eta horren arabera puntuatu dizkigute besteei azterketak.
“Lauaxeta zela jakin arren” diozu. Ez da mirakulua poema Lauaxetarena zela jakitea, eta ez pertsonalizatu (esan bezala, ez baitakit zuk zer jarri zenuen) baino beharbada Lauaxeta zela azaltzeaz aparte, Lauaxetaren Arrats beran (1935) liburukoa zela ere esan behar zen, eta poema hala liburu horren nola Lauaxetaren obra osoaren eta 30eko hamarkadako mugimendu modernistaren giroan kokatu.
Luzaideko testuari dagokionez, nik gehiago tiratu nuen behenafarreratik, “nafar-lapurtera”-tik baino. Baina esaten dizudanez, hau aingeruen sexuaz aritzea da, nik ez dakidalako bakoitzak zer jarri zuen (ezta nik ere zer jarri nuen).
Nik ere ez dut euskarako azterketa gainditu. Alde teorikoan ez zitzaidan ikasitako gairik tokatu, eta 41.a garatu nuen nola edo hala. Dena dela, nire egoerak ez nau horrenbeste larritzen. Azterketa amaitu eta sentsazio onarekin atera ziren hautagaien txaskoak desmotibatzen nau erabat. Bada, (nire ustez ondo) prestatutako gairen batekin ere kale egingo nukeela pentsatzen hasia naiz….
Badaki inork zer baloratzen den, “gaia menderatzen duela erakusten du” irizpide orokorraz gain?
Eskerrik asko!
Nik lehen fasea gainditu dut, gainera izugarrizko nota onarekin, baina zergatik? Bi arrazoigatik: Pillo bat ikasi dut eta ZORTEA IZAN DUT. Zortea BEHARREZKOA DA, ezinezkoa baita gaitegi guztia ikastea, beraz bolita baten esku bago gure urte osoko lan izugarria. Gaitegiak zaharkituak aaude; editoialek hauek gaizki eta oso ezberdin garatzen dituzte, ez daude Euskaraz…Bestalde, deialdi ofiziala oso berandu ateratzen da, ez dakigu azken momenturarte zein legetan oinarritu behar garen, ezta gaitegi berri edo zaharra ikasi eta argi dago deialdia baina askoz lehenago hasi behar garela ikasten eta programazioa egiten. Izugarrizko estresa eragiten duten egoerak dira. Horretaz gain, diru gastua: BEC-en 8:30tan azterketa jartzeak han hotela hartzea suposatzen du; zergatik ez dute ordu normal bat jartzen? Ahozkoa oraindik ere ez dakigu noiz izango dugun…bufff! DESASTRE HUTSA DA!!! Datak ez jakiteak, power pointak erabili ditzakegun ala ez…zer da hau! Gaixotu den jende asko ezagutzen dut, antsietatea, takikardiak…eta irakasleei errua botatzea…en fin! Bukatzeko, nori bururatu zitzaion azterketak kurtso bukaeran jartzea? Irakasleak gara!!!!! lan piloa dugu urte bukaeran! horrela jarraitu nezake bihar arte, baina…ahozko proba prestatzen jarraituko dut, ez dakidala noiz izango dudan ezta zein materialekin, beraz doble prestatu behar dugu.
Eta Oposaaletak aldatzeari buruzkoak, gaitegi zaharkituei buruzkoak, birziklatzeari eta murrizketei burzkoak txiokatu eta zarata apur bat egingo bagenu zer?
@Mikelgi , artikulu honen egilea, hmen goian idatzi duzuena laburbiltzen ari da twitterren eta horiekin batera #Hezkuntza edo #EPEHezkuntz edo #KalitatezkoHezkuntza edo adostutako beste traolaren bat erabil genezake.
Langak gora, langak behera…Tribunalean bazaude eskatzen dena zintzotasunez barematu behar duzu, eta lehiaketan dagoen horrek gainditzeko beste egin badu gainditu behar duzu alderaketak saihestuz; zergatik? Eskatzen dena betetzen badu ahozkoan maila erakusteko nahikoa meritu egin duelako eta aukera ezin ostu dakiokeelako!!!. Tribunal batean 34 gainditu eta beste batean 16…Lotsagarria! Horri subjektibitatea dario, bai, hatsa! Beste tribunal horretan gaur-gaurkoz, barruan nengoke, erraz gainera. Ematen du epaimahaikoek jendea gainetik kendu, diru-arina batu eta oporretan joateko gogo itzela izan dutela, krudela esaldia, baina hala sentitzen dut. Oso identifikatuta sentitzen naiz defentsa prestatzen zegoela esan duen horrekin, ni ere unitateak mamitzen ari nintzen, konbentzituta, 8. unitatetik…Animo, nik oso txarto pasatu dut eta badakit zer sentitzen duzun.
Erreklamatu
Atzo goizeko 11:37an “oposaketak aldatu” izenarekin idatzi duenari esan nahi diot ez dakidala nola gainditu duen. Zure testua irakurtzea besterik ez dago egiten dituzun akats garamatikalez ohartzeko “ahozko proba prestatzen jarraituko dut, ez dakidala noiz izango dudan ezta zein materialekin, beraz doble prestatu behar dugu” Nola “ez dakidala”????? ez da izango “ez baitakit” edo “ez dakit eta”????? Gainera “ezta” partikulak beti eskatzen du “ere” partikula. Beraz, espero dut zure ahozkoan halako “perlarik” ez esatea, zure hobe beharrez. Eta, bide batez, ez irakatsi gure gazteei horrelakorik!!!
Ez naiz ni aipatua zure testuan, Jokin, baina zuk gomendioak ematen dituzun bezala, bat hartuko duzu nire aldetik: kontu txarrago bat baizik ez da zuk azaltzen duzun prepotentzia eta hantuste hori baino: prepotentzia eta hantuste horren atzean ezjakintasuna egotea, kaltea ez ezik, erridikulua ere badakarrelako. Ez dakit zeure burua nortzat edo zertzat duzun, baina denok darabilgun euskara zabal honetan, “ez dakidala” hori oso arrunta da Ipar Euskal Herrian eta Nafarroa osoan. Beharbada ezagunago egingo zaizu “-rik” gehitzen badiogu (ez dakidalarik). “Ez dakidala” horrek denbora- zein modu-kutsua izan dezake, eta hor goian aritu denak bikain erabili du.
Zure ortotipografiak ere emango luke zeresanik, baina ez dut minaren putzuan sakontzen jarraituko.
Ni Neu, idatzi nire email honetara ta pentsatuko dugu errekurtso bateratu bat egin edo ez: teilatupera@hotmail.com