“Ez gara Barbie burugabeak, ez ditugu behar txilibitu arrosak eta baloi txikiagoak futbolean jokatzeko”
Ingalaterrako Futbol Federazioak gomendio sorta dauka webgunean, neskak futbolera erakartzeko: txilibitu arrosak erabiltzea arbitratzeko, kamiseta koloretsu eta usain onekoak eskaintzea, neska asko baloi pisutsu batek joko dituen beldur direla iritzita entrenatzaileek baloi txikiagoak erabiltzea, partiduan zehar mugikorrak kontsultatzeko tartea uztea, jokoan etenak egitea neskak sare sozialetan aritu ahal izateko… Mezu iraingarri horiei tinko erantzun diete eskola bateko futbol taldean ari...
Read MoreEmozionatu ez den burmuinak ez du ikasgaia barneratu
Gero eta pedagogia gehiagok argi dutena berresten du neurozientziak: “Emozioa da ikas-prozesuaren funtsezko elementua, maite den hori baino ezin delako ikasi, zerbait berria esango diguna, inporta zaiguna. Emoziorik gabe ez dago jakin-minik, ez dago arretarik, ez dago ikaskuntzarik, ez dago memoriarik”. Francisco Mora neurozientifikoaren hitzak dira, ikuspegi neurologikotik egin diren ikerketen ildoan. Esaterako, sentsore elektrodermikoa jarri zioten 19 urteko unibertsitario bati eta ikusi...
Read MoreEskola honetan genero-markarik gabe funtzionatzen dute
“Izan gaitezen norberak nahi duena”, dio soineko arrosez jantzitako mutilaren posterrak. Argazkia Nicolaigarden haurreskolan dago, Suediako hiriburuan, eta ongi irudikatzen du ikastetxearen oinarri nagusietakoa: mutil eta nesken arteko bereizketa kontziente/inkontzienteak eta genero-estereotipoek ez dute lekurik bertan. Lanketa integrala eta berezia egiten dute horretarako, 5 urte arteko umeentzako eskola honetan. Stockholmeko ikastetxean, ipuinak irakurtzerakoan rolak aldatzen dituzte,...
Read MoreParalitikoek ere sexua nahi dute
“Zuk medikuari ordaintzen diozu hagina konpontzeko. Gorputza ukitu diezadaten ordaindu beharra daukat nik. Deprimituta nengoen eta hau egiten dudanetik gustura sentitzen naiz, terapia bezalakoa da”. Sexu-laguntzailea darabilen emakume bat da hitz egiten duena, Kataluniako telebista publikorako egin duten Jo també vull sexe! dokumentalean. Aniztasun funtzionala duen jendeak ere sexua, plazera nahi duelako, behar duelako. Tabu bat baino gehiago apurtu ditu dokumentalak, arrakasta handiz...
Read MoreErditze gelatik zuzenean azterketara: tratu bidegabea ala fabore-tratua?
Erditu berritan, lorik egin gabe, oraindik epiduralaren eraginez hankak ezin mugiturik eta odola zeriola, ebakuntza gelatik zuzenean ospitaleko beste gela itxi batera eraman zuten, gurpildun aulkian, oposaketetako azterketa gainerako hautagaien une berean egiteko. Deskantsatzen ez utzi izana eta azterketa baldintza negargarrietan egin izana salatu du Madrilgo emakume batek, baina kritiken jomuga ere bihurtu da emakumea bera, hainbatek dioelako haurdunek fabore-tratua jasotzen dutela azterketa...
Read More
Iruzkin berriak