Herri oso baten maitasuna lortu duen irakaslea
800 biztanle inguruko herrian, ezustekoa prest zuten Juan Antonio González irakaslea jubilatu zen egunean: ikasle, irakasle, ikasle-ohi eta herrikideek txalo artean eman zioten agurra, ikasgelatik atera eta ikastetxea utzi arteko bide guztian zehar. Herriko eskola bakarrean 32 urtez aritu den irakasleak dio “gelan umorea erabiltzea” eta “ikasleei entzutea” izan dituela oinarri. Sare sozialetan arrakastatsu zabaldu da bideoa (behean ikusgai); lotsatuta ageri da Huelvako Zufre herriko...
Read MoreHilekoa emotikono bihurtua
Gorputzari, hormonei, hilekoari, sexuari… lotutako emozioak adierazteko emotikonoak faltan botatzen zituen Jo Ratcliffe ilustratzaile britainiarrak, eta mugikorrera deskargatzeko moduan sortu ditu. Oraindik tabu diren gaiak ikusgarri egitea eta emotikonoetan emakumeek duten presentzia indartzea du helburu. Emakumeen irudi estereotipatu eta murritza ematen zuten emotikonoei beste batzuk gehitzen joan zaizkio eta gaur egun kirola, lana eta beste zernahi egiten duten emakumeen ikonoak ere...
Read MoreZergatik (eta noiz) uzten diogu margotzeari?
Txikitan dugun espresiobide naturala da margotzea, baina ume guztiek margotzen duten arren, heldu askok diote ez dakitela margotzen. “Argi dago zerbaitek eramaten duela haurra pentsatzera margotzen jarraitzeak ez duela merezi. Fenomeno konplexu eta larria da”. “Hazten goazen heinean, lengoaia pribilegiatuak, hizkuntza eta matematika, garrantzia hartzen doaz eta pentsamenduak eta emozioak adierazteko erabiltzen ditugu. Aldiz, marrazkia, kantua, eskulanak… gutxietsita daude eta ez dira ez...
Read MoreBi britainiarrek Malagan egin dute elkar ikusteko hitzordua, merkeago ateratzen zitzaielako
Newcastle-koa bata eta 320 kilometrora dagoen Birmingham-ekoa bestea, hiri batetik bestera bidaiatzea trenez 120 euro inguru kostatzen zitzaiela ikusi zuten eta alternatiba bat aurkitu zuten: hitzordua Malagan egitea, Ryanair konpainiarekin joan-etorria 23 eurotan ateratzen zitzaiolako batari eta 62 eurotan besteari. Alegia, bi billeteak batuta ere, treneko bakarra baino 35 euro merkeago. Supermerkatuan kontsumitzen ditugun produktuek milaka kilometro egiten dituzte munduan barna, alferrik....
Read MoreEtxegabeei jaten emateagatik atxilotuak
Premia dutenei kalean jaten emateko baimen berezia behar duzu Tampa hirian (Florida, AEB), eta baimena lortzeko, aseguru poliza bat ordaindu behar da eta paper burokratiko ugari bete. Etxegabe eta txiroen artean jan-edana banatzea garesti ateratzen da, kontuan hartuta ez dela egun bakarreko zeregina. Horregatik, baimen hori gabe ari ziren Food Not Bombs erakundeko kideak Tampa erdiguneko parke batean jatekoa banatzen, eta poliziak atxilotu egin zituen. Pasa den urtarrilaren 7an izan zen,...
Read More“Jakietako etiketak iruzurra dira. Ebaluatuak izan ez diren osagaiak gehitu eta osasungarriak direla diote”
“Astakeriaz betetako informazioa dago etiketetan, kontsumitzailea erakartzeko amarrua dira. Adibide zehatz bat: DeMemoryk fosforoa du eta horregatik iragarri dezake memoriarako ona dela, baina sardina bakar batek DeMemoryren hiru kaxak adina fosforo dauka!”. José Manuel López zientzialariaren hitzak dira, kaleratu duen Vamos a comprar mentiras liburuaren harira egin dioten elkarrizketan. Beste adibide bat: platanoak Actimel potetxoak baino hiru aldiz B6 bitamina gehiago dauka. Edo beste...
Read MoreEskola garaian jasan zuen bullyinga komiki arrakastatsu bihurtu duen idazlea
10 urte zituenean, Fanny Britt idazle kanadarrak eskola jazarpena sufritu zuen, urtebetez. Batez ere bi heldulekuk atera zuten zulotik: liburuetan aurkitutako babesak, eta ezagutu zituen beste neska batzuen laguntasunak. Jane, le renard & moi (Jane, azeria eta ni) komikian jaso du “haurtzarotik bizkar gainean daramadan istorioa”, nerabeentzat eta hezitzaileek material gisa erabiltzeko aproposa. Pintadak komunean eta txutxu-mutxuak 12 hizkuntzatara itzulia (berriki azkena,...
Read MoreErabaki aitzindaria Australiako proba ziklistan: azafatarik ez podiumean
Ondoren etorriko diren txirrindulari lasterketentzat erreferente izan daitekeen erabakiarekin abiatuko da, datorren astean, Australiako Tour Down Under proba ziklista: sariak emateko ez da gehiago azafatarik erabiliko podiumean, junior kategoriako txirrindulariak baizik. “Euren gorputzaren irudiarekin arazoak dituzten emakumeak laguntzeko programa dugu martxan eta aldi berean azafata hauek ari gara jartzen probetan, inkongruentea da guztiz –adierazi du Australia Hegoaldeko Gobernuko Kirol...
Read MoreTestosteronadun pilotak frontoietan
Pilotari profesionalek aukeratutako materiala “pelotas de hombres, de mucho poder” direla idatzi du DVko kazetariak, eta testosteronadun pilotak irudikatu ditut, barrabilak zintzilik dituzten pilotak. Egiatan, 106 gramoko pilotez ari da, pisutsuak eta gogorrak, baina gizontasun kontua bada, zergatik ez jokatu harri koskorrekin? Bai jauna, eta takorik eta antzeko maritxukeriarik gabe, benetako gizonen moduan! Eta aizu, pilota pisutsuak eta boteretsuak baldin badira gizonentzako pilotak,...
Read More“Ezin dut gehiago, heriotza duina nahi dut”
Larraitz Chamorro alegiarrak halaxe eskatu zion ahizpari, hain da handia ELA gaixotasunak eragiten dion sufrimendua: “Esti, ezin dut gehiago, lagundu iezadazu honekin bukatzen”. Bizitzan entzun dituen hitzik gogorrenak izan ziren Esti Chamorrorentzat, “badakidalako asmo horretan laguntzeak esan nahi duela ahizpa ondoan gehiago ez edukitzea, baina orain dagoen moduan ere ez dut eduki nahi, zenbat sufritzen ari den jakinda”. Legeak onartzen ez dion heriotza duina eskatzeko sinadura...
Read More
Iruzkin berriak