“Ezin dut gehiago, heriotza duina nahi dut”
Larraitz Chamorro alegiarrak halaxe eskatu zion ahizpari, hain da handia ELA gaixotasunak eragiten dion sufrimendua: “Esti, ezin dut gehiago, lagundu iezadazu honekin bukatzen”. Bizitzan entzun dituen hitzik gogorrenak izan ziren Esti Chamorrorentzat, “badakidalako asmo horretan laguntzeak esan nahi duela ahizpa ondoan gehiago ez edukitzea, baina orain dagoen moduan ere ez dut eduki nahi, zenbat sufritzen ari den jakinda”. Legeak onartzen ez dion heriotza duina eskatzeko sinadura bilketa abiatu dute.
Esti Chamorro elkarrizketatu du Igotz Alkortak Euskadi Irratian. Esklerosi Lateral Amiotrofikoaren aurkako borrokan hamabi urte eman ditu haren ahizpak, eta 40 urterekin azken fasean sartuta, dagoeneko ezin du gorputzeko atalik mugitu, jan-edanak irensteko, arnasteko eta hitz egiteko arazo handiak ditu eta badaki epe motzean okerrera egin eta hil egingo dela. Mina du gorputz osoan eta sedazio aringarri bidez heriotza duina eskatu du, baina medikuen erantzuna izan da ezin dutela halakorik egin, eta hedabideetara jo dute.
“Beti borrokatu du, baina gaur egun %100eko menpekotasuna dauka”
“Larraitzek bizitzeko gogo handia izan du eta beti borrokatu du, beragatik eta ingurukoengatik, baina iritsi da momentu bat inongo irtenbiderik ez daukana, sufrimendua gero eta handiagoa dena, eta eskaera logikoa da”, dio Esti Chamorrok. “Larraitzek gaur egun denerako behar du laguntza, %100eko menpekotasuna, eta guztiaren kontziente da bera, horrek ere asko sufriarazten dio”.
“Klandestinitatean jardun behar izan gabe egin ahal izatea merezi du”
Duin hiltzeko eskubidearen aldeko federazioko kide da Larraitz, eta bertatik laguntza handia jaso dutela kontatu du ahizpak, baina legaltasunaren barruan jokatu beharra oztopoa dela: “Klandestinitatean zer egingo genukeen hitz egin izan dugu Larraitzek eta biok, baina uste dut pertsona hauek merezi dutela egin nahi dutena egin ahal izatea legearen barruan, arauz kanpo jardun behar izan gabe. Sedatu eta sufritzeari uztea nahi dugu, beste gaixotasun batzuekin egiten den bezala”.
Aukeretako bat jateari uztea izan daiteke, Larraitzek bizi-testamentuan idatzia utzi duelako ahotik ez bada ezin zaiola jaten eman eta ezin zaiola tratamendurik jarri bizitza luzatzeko, “baina ez jateak ere beste sufrimendu bat gehituko lioke eta gainera ez dugu uste bidezkoa denik jateari utzi behar izatea, bere sufrimendua bukatzeko”. Heriotza duinari beldur handia zaiola dio Estik, baina lortu arte tinko jarraituko dutela.
Animo bikote! Bizitza duina eta heriotza duinaren alde!
Larraitzek, bere sufrimendua pairatuaz heriotza duina eskatzen du eta nire ustez eman behar zaio.
Larraitz sko sufritzen dago, eta ez du inondik inora beste munduko gauzarik eskatzen, heriotza duina. Lagun diezaiogun !! Animo.
Zilegi den edo izan beharko lukeena eskatzen ari da Larraitz. Heriotza duina. Lagundu diezaiogun.animooooo!!!
Ánimo!sufritzen dagoen jendearentzat,Ez det ulertzen zergatik Ez duten horrelako heriotza duiñik onartzen!!izan dezatela heriotza duin bat miñik izan gabe eta sufritu gabe
Merezi duzulako, zure nahia betetzea nahi dugu. Aupa Larraitz etsa Estitxu, bizitza eta heriotza duinaren alde
Bizitza bakoitzaren eskubidea
Heriotza duin bat bakoitzaren erabakia da.Animo eta sorte
Heriotza duina izatea denon eskubidea delako!! Animo bikote!
Animuak famili guztijari eta batez be Larraitzeri. Sinadura bilketa internetez da?