Testosteronadun pilotak frontoietan
Pilotari profesionalek aukeratutako materiala “pelotas de hombres, de mucho poder” direla idatzi du DVko kazetariak, eta testosteronadun pilotak irudikatu ditut, barrabilak zintzilik dituzten pilotak. Egiatan, 106 gramoko pilotez ari da, pisutsuak eta gogorrak, baina gizontasun kontua bada, zergatik ez jokatu harri koskorrekin? Bai jauna, eta takorik eta antzeko maritxukeriarik gabe, benetako gizonen moduan! Eta aizu, pilota pisutsuak eta boteretsuak baldin badira gizonentzako pilotak, kazetariarentzat zein ezaugarri ote dituzte emakumeentzako pilotek? Tira, baten batek esango du emakume gehienentzat pilota astunegiak direla; joño, zenbat gizon gara gauza pilota horiekin jokaldi bat baino gehiago egiteko? Ez, ez dira gizonentzako pilotak, eliteko kirolarientzako pilotak dira. Eta ez, pilotek (jostailuek, zaletasunek, jolasek, kirolek, espazioek, edariek, koloreek, gaitasunek…) ez dute sexurik, batzuk kontrakoa errepikatzen tematzen diren arren.
Emakumeontzat larrosak eta kotoizkoak dira. Etzenekiten, ala?
Bai, gizonentzako pilotak, oraindik ez dut emakumerik ikusi horrelako pilotei eskuarekin ematen, beraiek maritxukeriarik gabe jolasten dute baina umeentzako pilotekin. Bai, umeentzakoekin.
Ez, Antonio, ez dago gizonentzako pilotarik, alegia esklusiboki gizonek erabiltzeko ezaugarriak dituen pilotarik. Beste gauza bat da pilota horiek eliteko kirolari gizonezkoek aukeratzea.
Horri gehitu geniezaioke kazetariak erabilitako espresioari darion kutsu karka eta naftalina usaina, gizontasun eta maskulinitate eredu jakin bati lotuta.
Como diria mi abuelo, usted a fregar!!
Errepikatzen dizut Mikel, pilotak ez dira sexu batentzat edo bestearentzat egiten, baina ez dago munduan emakumerik pilota horiekin jokatzen duenik, gutxienez nik ez dut oraindik ikusi. Ez da polemikarik sortu behar ezer ez dagoen tokirik. Uste dut arazo larriagoak daudela gizartean horrelako txikikeriak baino.
Tamalez, horrelako “txikikeriez” inguratuta gaude, arazo estruktural handi bat elikatu baino egiten ez dutenak, kulturalki eraikitako genero ereduen menpe. Erabaki dezala bakoitzak zein dimentsio eman nahi dion aferari, horretan ere zerikusia baitu bakoitzak nola eta zein mailatan bizi duen genero-zapalkuntza.
Kazetari deituko dio bere buruari gainera… zenbat neandertal!
Erosi, erosi halako sasi-ustel eskuañol egunkaria, artikuluan ondo argitzen dan moduan artikulista hauek eliteko jokalariek zer diren ere ez dakitelako
Argiako kazetari honek erabakiko du moralaren gainean, eta bere irizpideetatik kanpo baldin bazaude, karka bat zara.