Nola eragiten dio hezkuntza publikoaren egungo egoerak zure seme-alabari?
Kezka dute guraso batzuek: “Irakasleak berriz ere grebara doaz eta zer egingo dugu egun horretan seme-alabekin?”. Baina mobilizazio hauekin borrokatu nahi diren puntuek hain juxtu euren seme-alabei eragiten dietela erakusteko idatzia kaleratu dute:
“Gaur egun tutoreak baja hartzen badu, 2-5 egunez zure seme-alabak irakasle finkorik gabe egongo dira Haur eta Lehen Hezkuntzan; irakasleak txandakatuko dizkiete orduro.
Gelako ikasle kopurua igotzearen ondorioz, zure seme-alabak 25 ikaslerainoko gelatan egon daitezke Haur Hezkuntzan eta 27raino iristen diren gelatan Lehen Hezkuntzan.
Zure seme-alabak arreta berezia behar badu, hezitzaile gutxiegi aurkituko ditu, espezialistek ikasle askoren artean banatu behar dutelako beren jarduna eta ondorioz ordu batzuk baino ezin dizkiotelako eskaini bakoitzari.
2009tik, gela bakoitzeko ikasle ratioa aplikatuz 900 ikasgela gutxiago eta 1.900 irakasle gutxiago daude orain.
Baliabide eta formazio faltagatik, konpetentziak (tartean konpetentzia digitala) ez dira lantzen.
Ikasleei egokitutako programak oso politak dira, baina noiz eta nork egin behar ditu?
Eskola orduetan, irakasleek ez dute nahikoa denbora libre formazioari eskaini ahal izateko.
Zure seme-alaben 10 irakasletik 4 behin-behinekoak dira”, ez finko eta ez egonkor.
Ados. Arazoak daude hezkuntza publikoan, baina zelan konpontzen ditugu? Gurasoei hezkuntza pribaturantza bultzatuz? Umeak eta gurasoak gara hezkuntza publikoaren bezeroak eta defendatzaileak, eta beti jasaten ditugu irakaskuntzaren arazoen ondorioak, alde batetik baliabide falta, eta bestetik grebak. Gainera azkenaldi honetan grebak aurrerapen eskasarekin jakinarazten dira. Kontziliazioa? Bai, politikoentzat eta irakasleentzat, sektore pribatuan lan egiten dugunok kontziliazioa lanaldi murrizketekin, edo aitite-amamekin, edo persona bat kontratatzen lortzen dugu.
Esandakoa, irakaskuntzaren publikoak bere bezeroak hobeto zaintzen ez baditu izango duen arazorik larriena kalitate falta izango da, eta kalitatea ez da bakarrik baliabidekin lortzen. Badaude arazoak konpontzeko bide asko, zergatik ez greba bat japoniar erara? Albistegietan arrakasta bermatuta edukiko luke
Guraso bati erantzuna:
1.- Zergatik ez greba japoniar bat? Japoniarrak ez garelako.
2.- Arazoak konpontze, arazoak mahi gainean jarri eta elkarrizketa bidez, irtenbidea bilatzea izaten da. Uriarte andereak sindikatuen aldarrikapenak ez ditu aintzat hartzen.
3.- Arazoari irtenbiderik eman ezean, amore ematen da. Arazoak bere horretan jarraitzen duelarik. Beraz, zuk guraso bezala eta zure seme edo alabak, ikasle bezala, epe motz ertain batean arazo bat duzue.
4.- Politikoak eta irakasleak esaldi batean lotzeko, enpresa pribatuek behin eta berriro jipoitzen duten “kontziliazioa” eskubidea erabiltzea, argudio bezala eskasa eta tristea da.
5.- Irakasleak greba egiten dutelako euren bezeroak ez dituztela ondo zaintzen esaten bada, zer esan dezakegu euren seme alabei kalte egiten dieten murrizketen aurrean irakasleei errua botatzen dieten guraso baten inguruan.
6.- Grebak ez dira soilik albistegietan arrakasta lortzeko egiten. Denok dakigu EITB murrizketak egiten dituen partiduak diseinatu antolatu eta gestionatzen duela. Grebak borrokaren bidez gauzak alda daitezkeenaren itxaropena kalera ateratzeko egiten dira. Eta batipat gizarte guztiarentzako kaltegarriak diren murrizketei aurre egiteko.
7.- Irakasleok saiatuko gara zuen seme alabei arrazoi hauek azaltzen, baina zuen laguntza eskertuko genuke.
Guraso egoistak eta neoliberalak ere badaude. Hemen adibidea. Oso ondo erantzunda, Eneko.
Are gehiago esango dut: hau arazo politko bat da, gure gobernuek (EAEkoa barne) Euskal Eskola Publikoa ez dutelako behar bezala bultzatzen eta sustatzen (batez ere ekonomikoki) gertzen ari da guzti hau. Hitz politetaz haratago, Eusko Jaurlitzak hezkuntza eskumenak hartu zituenetik, egin duen bakarra DIRU PUBLIKOA SARE PRIBATURA desbideratzea izan da, eskola publikoaen kalterako. Gaizki deitutako itunpeko eskolek (kristauak eta ikastolak batik bat) urte gehiegi daramatzate hezkuntza sailak emandako pribilegioetaz bizitzen, eta zentru publikoak segregazioa eta gabeziak pairatzen. Argi esan dezagun, aski da. DIRU GEHIAGORIK EZ ESKOLA PRIBATUETARAKO! GREBA OROKORRA!
Hezkuntza publiko baten lehentasuna ikaslea izan behar du eta hauen hezkuntza eskubidea kalitatez bermatzea.horretarako irakaslegoak lan-baldintza egokietan,formakuntza orduak eta baliabideak behar dituzte
komunitatearen arazoa da eta ikasleak jasaten ari dira ondorioak.denak batera egin behar dugu lan egoera honi irtenbidea bilatzeko benetan hezkuntza sistema publiko baten alde egin nahi badugu.
Benetan eskertzen dut eztabaida honetan murgildu ahal izatea, Enekoren ekarpenak bikainak dira, eta Angiolilloren bigarren mezuarekin guztiz bat nator, guztiz; bigarren gurasoak esaten duenak logika itzela dut. Bakarrik mesede bat eskatuko nizueke hezkuntzan lan egiten duzunoi: ez ahaztu gurasoen iritziaz, zabaldu begiak eta belarriak, galdetu, inkestak egin… gurasook hezkuntzaren errealitatea ulertzeko ahaleginak egin behar ditugu, eta alderantziz?
Itunpeko sarearen aldeko hautua nabarmena da alderdi politiko guztien partetik. Hori drama bat da gizartearentzat. Eskola publikoak gizarte osoaren onura du helburu eta ez batzurena. Sare itundu-pribatuaren finantziazioan ez dago kontrolik, 6 urtetako kontzertuez gain (neska mutilen eskolaldiak+langileen soldatak: diru publikoz finantziatuak) , deialdiak argitaratzen dira aldi oro. (gogoratu LODE legeak legez kanpokotzat ditula familien kuotak, alegia ez dira derrigorrezkoak).
hara deialdi ikaragarri bat: norberak atera ditzala ondorioak.
http://www.euskadi.eus/ebazpena/ebazpena-2015eko-irailaren-30ekoa-hezkuntza-hizkuntza-politika-eta-kuktura-saileko-administrazio-eta-zerbitzuen-sailburuordearena-honen-bidez-kooperatiba-edo-fundazioaren-titulartasuna-duten-itunpeko-sareko-ikastetxeetako-inbertsioak-finantzatzeko-di/web01-ejeduki/eu/
Argigarria litzateke jakiteak zenbat politikarik bidaltzen dituzten beraien umeak sare kontzertatura eta zenbatek publikora, benetan jakiteko zein den haien apostua eta eskola publikoaren aldeko hautua erreala den.
Honen harira ere esan beharra dago errenta bajoek dituzten puntu gehigarriak ez direla batere mesedegarriak eskola publiko integratzaile baten alde, segregazioa bultzatzen baitu. Gure kasuan 3 urtetan geratu zaigu umea auzoko eskola publikotik kanpo errenta bajuko puntuak ez izateagatik. Erizpide horrek klase ekonomikoaren arabera 2 sistema paralelo mantentzeko baino ez du balio.
Eta diot nik: duintasunaren aldeko borroka ez al da ikasleentzako behar beharrezko ikasgaia? Are gehiago haietako asko etorkizuneko irakasle izango direnean. Hau da, gurasook, ez duzue zuen seme-alabentzako ahal den etorkizun onena nahi?
Gurasook seme-alabekin egon behar zinatekete irakasleen ondoan greba egunetan kaleetan. 3. adineko erresidentzietako erabiltzaileak bezala
Lehenik eta behin argitu beharrekoa deritzot nekez indartuko dugula gure hekuntza sistema arautua ikuspuntu partzial batetik. Ditugun eskaintza desberdinak aukera eta aniztasun aberats gisa ulertu ezean, edozein ikasle-gurasok duen hezkuntzarako eskubiderik oinarrizkoena bermatu ahal izateko. Hain justu eskaintza desberdinen artean autua egiteko eskubidea. Ez dut uste ditugun hezkuntza arauturako aukera desberdin bakar bati ere muzin egin behar diogunik, ez bai daude isolatuak. Eta horietako edonon egiten den ahalegin orok, hezkuntza sistema osoan eragiten duela ulertu ezean oker goaz. Aukera horien dohakotasunak soilik bermatzen du aukera eskubidea, eta hori da hain justu administrazio publikoak bermatu beharko lukeena. Langileen eskubide guztiak bermatuaz, ikaslearenak eta gurasoarenak. Eta hau ez da lortuko hezkuntza aratutko eragile desberdin orok bat eginik eskatu ezean. Bakoitza bere sabelari begira soilik arituaz, ez goaz inora.