Neofaxismoak baditu milaka aurpegi
Kataluniako atentatuen osteko erreakzioek agerian utzi dute, beste behin, ez direla lau ergel kaskamotz; Daesh, musulmanak, errefuxiatuak zaku berean sartzen dituztenak eta gero eta inpuneago eta boteretsuago sentitzen direlako islamofobia zabaltzen dutenak asko direla. Egoera baliatzen dute, ohiko aurreiritziei tiraka gorrotoaren diskurtsoa legitimatzeko.
Berdin dio atentatu bakoitzaren ondoren komunitate musulmanak gertakariak gaitzestea; berdin dio errefuxiatuak terrorista horiengandik ihesean etortzea; edo gerraren atzean Mendebaldeak inplikazioa eta ardura izatea. Errazagoa da diskurtso arrazista eta xenofoboa irenstea. Sektore ultratik gizartearen esparru zabalagoetara hedatu da diskurtso hori, eta gure muturren aurrean joan da hazten fenomenoa. “Ohitu gara pentsatzera nazi ergel batzuk direla eta gure nagusitasun moraletik begiratzera, gure diskurtsoa hobea dela eta azaldu beharra ez dagoela sinetsita. Bitartean, diskurtso ultraeskuindarra hazten doa eta azkenean legitimatuta geratzen da gizartearen zati handi batentzat”, kontatu zigun Moha Gerehou aktibistak.
Gero eta anitzagoa den gure gizartean, arazo bat daukagu. Zorionez, diskurtso xenofoboari kontra egiten dioten herritarrak asko dira.
Gaiari lotuta:
Ea, islamak bere jarraitzaileei infidelen aurka egiteko esaten die literalki bere testu ‘sakratuetan’. Hori jarraiki atzeratu kuadrila batek (geroz eta gehiagok, bidenabar) jende mordo bat akabatzen du. Badakigu musulmanen gehiengoa kristau konbentzituen antzerakoa dela, burua zaborrez betea baina zentzu komun nahikoarekin.
Hemendik aurrera islama kritikatzea ez al da zilegi? Beren kakao mentala jarraitzen ez duen ororen aurka (eta interpretazio ezberdinen aurka, begira irakeko sektarismoa) jotzeko base teorikoa ematen duen erlijio bati ezin al zaio kritikarik egin? Erlijio honek barnean gizarte proiektu oso bat daramala ahantzi gabe, sharia legea delakoa.
Islama eta mendebaldeko zibilizizaioa ez dira bateragarriak, ea espabilatzen zareten. Ni islamofoboa naiz kristaufoboa naizen era berean eta ez dut lotsarik honela adierazteko