Google ikasgeletan? Hobe software librea
Etxean bakarrik ez, gero eta digitalagoak diren eskoletan ere Google da jaun eta jabe, eta Googlek eskaintzen dituen aplikazioak, e-posta eta ordenagailu eramangarriak nagusi dira ikastetxe askotan. Eztabaida mahai gainean jarri du Izaro Basurkok, eta izan du eraginik: irakaskuntzan software librea sustatzeko @hezkuntzanlibre taldea sortu dute Telegramen. Beharrezkoa al dute ikasleek Googlek dituen aplikazio guztiak ikastea? Enpresa pribatu estatubatuar ahalguztidunaren menpe utzi behar al...
Read MoreHaizea alde behar du Hezkuntza sailburuak
EAEko hezkuntza publikoaren baldintzak hobetzeko eskatuz kalera atera da jendea asteburu honetan, Bilbo, Donostia eta Gasteizen. Erantzun zabala izan dute manifestazio deialdiek, baliabiderik gabe kalitatezko hezkuntzarik ez dagoela salatzeko. Hala, konfrontazio dinamikari eusten diote sindikatuek, haien aldarrikapenak eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuaren proposamena elkarrengandik urruti baitaude oraindik. Negoziatzeko borondatea behintzat egon badago eta laster iritsiko diren bilera...
Read More28ko manifestazioen atarian, adostasuna urruti
EAEko hezkuntza publikoko murrizketei aurre egiteko negoziaketen baitan, Jaurlaritzaren proposamena ez dute onartu sindikatuek: diote euren aldarrikapenen %5era ere ez dela iristen proposamena, baina jarrera aldaketa ikusi dutela administrazioan, borondate politiko kontua dela eta hezkuntzan egiten den inbertsioa handitzea dela gakoa. Hiriburuetan manifestazioak deitu dituzte larunbaterako. Zein puntutan daude negoziaketak? Oposaketak, eta oposaketen ondorioz hainbat irakasle egonkortzea...
Read MoreErasoak eraso, lesbiana bat protagonista duen komikia argitaratuko dute
Komikiko pertsonaia da Ana, lesbiana eta umoretsua. Gehitu elkartearen aldizkarian ateratzen da 2013tik eta orain liburu bihurtu nahi dituzte haren bizipenak, bereziki gazteek eta nerabe lesbianek erreferente positiboak izan ditzaten. Asmo horri mezu homofobo, lesbofobo eta matxistekin erantzun dio hainbatek, baina garbi utzi du Gehituk: komikia kaleratuko dute, mezuek eurek erakusten baitute “gure gizarteak oraindik egin behar duen bide luzea sexuafektibitate eta genero aniztasuna...
Read MoreLantokiko sexu gehiegikeriei aurre egiteko, protokoloa
Harvey Weinstein produktoreak emakume aktoreen aurka urte luzez eta industriaren konplizitateaz egindako sexu jazarpen eta gehiegikeriak azaleratu ostean, bere produktoratik eta Hollywoodeko Akademiatik kanporatu dute. Gurean ere badira botere-harremana baliaturik lan munduan sexu-erasoak egiten dituztenak, ez ordea halakoak atzeman eta neurriak hartzeko protokoloa duten enpresa askorik. Euskal Herrian Sortuk (ondoren hainbat herri mugimenduk) kanporatutako militantearen kasua ezagun egin bada...
Read MoreIkasleek anfibio eta narrastiez putzuan ikasitakoa liburu bihurtu dute
Garai batean putzu izandakoa baina denborarekin galdutakoa berreskuratu zuten Hernaniko Ereñotzu auzoan Txirrita eskola txikiko hezitzaile, ikasle eta gurasoek, eta putzua baliabide ezin hobea bihurtu zen matematikak, aldaketa klimatikoa, toponimia, animalien metamorfosia… eta oro har curriculumeko gaiak lantzeko. Ziraba proiektuan ikasitakoa liburura ekarri dute orain. Proiektu haren bidez, Zepadi putzua birsortzea lortu zuten, Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean, eta urtebetean...
Read More“Hiperestimulazioaren munstroari etxeko atea ireki diogu”
“Gaur egungo gurasoek formakuntza handiagoa dute, seme-alabentzat onena nahi dute eta pentsatzen dute, ‘erreminta hauek guztiak baldin baditut, zergatik ez erabili?’, baina ume hobeak hezi nahi horretan muturrera joan gara. Bizi dugun presio sozialari muga jarri behar diogu: ingelesa, txinatarra, igeriketa, baleta… Super-umeak sortzeko, goizegi eta gehiegi diren estimuluetara bultzatzen ditugu haurrak, sarri euren burmuinarentzat konplexuegiak diren zereginetara, edota aukeratu eta nahi...
Read MorePausoka Eguna, behar bereziak dituzten haurren integrazioa helburu
Behar bereziak dituzten haurren guraso elkartea da Pausoka, diru etekin asmorik gabeko elkartea, “gure seme-alaben integrazioa eta eskubideak” lortzea helburu, eskolan, lanean eta beste edozein arlotan. Bihar, urriaren 14, Pausoka Eguna egingo dute Urnietan, elkarteak egiten duen lan handia laguntzeko. Urriaren 7tik 14ra, Pausokaren Aldeko Gipuzkoako Itzulia egin dute, Kepa Gordo korrikalariaren laguntzarekin. Hernanin hasi zuten korrikaldiak Urnietan izango du helmuga, bihar goizeko...
Read MoreEskolaz eskola doan liburutegi ibiltaria
Ikastetxe guztiek ez dute nahikoa baliabide bertako liburutegia behar bezala hornitzeko, baina ikasturte honetan ere, eskolaz eskola joango da liburutegi ibiltaria: 130 liburutik gora biltzen dituen gurpildun kutxa handia, azken nobedadeak eta “euskal literaturako betiko liburu ezinbestekoak” hartuta, eta gutxienez hilabetez egongo da ikastetxe bakoitzean. Ez hori bakarrik. Galtzagorri elkartearen ekimenak irakurzaletasuna bultzatzeko dinamizazio saioak ere egiten ditu ikasleekin, eta...
Read MoreGizonentzako berdintasun tailerretan ikusia eta ikasia
“Aldaketarekiko erresistentzia ezberdinak aurkitu ditut gizon askorengan: diskurtsoarekin ados egon ohi dira baina aldaketa zehatzekin ez hainbeste. Gizonak gutxi engaiatzen dituen gaia da berdintasuna eta uste dut gizonak inplikatzeko sortu behar direla ikasketa eta eztabaida eremu derrigorrezkoak, adibidez lanean promozionatzeari, zaintzari edo ikasketei lotuta”. Josetxu Riviereren gogoetak dira, gizonentzako berdintasun tailerretan formatzaile. Pribilegio, ze pribilegio? “Askok uste...
Read More
Iruzkin berriak