Jendartean
Hasiera » Feminismoa » Gizonentzako berdintasun tailerretan ikusia eta ikasia
Urr09 1

Gizonentzako berdintasun tailerretan ikusia eta ikasia

Atalak: Feminismoa, Generoa, Sexismoa

“Aldaketarekiko erresistentzia ezberdinak aurkitu ditut gizon askorengan: diskurtsoarekin ados egon ohi dira baina aldaketa zehatzekin ez hainbeste. Gizonak gutxi engaiatzen dituen gaia da berdintasuna eta uste dut gizonak inplikatzeko sortu behar direla ikasketa eta eztabaida eremu derrigorrezkoak, adibidez lanean promozionatzeari, zaintzari edo ikasketei lotuta”. Josetxu Riviereren gogoetak dira, gizonentzako berdintasun tailerretan formatzaile.

Pribilegio, ze pribilegio?

“Askok uste dute dagoeneko berdintasunezko gizarte batean bizi garela, izatekotan emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak erabaki pertsonalen ondorio direla, eta ondorioz, ez dute uste haien esku dagoen arazo kolektiboa denik. Etengabe esaten da gure gizartean ez dagoela pribilegiorik gizon izateagatik, eta murrizketa sozialek eta prekarietateak herritar gero eta gehiagori eragiten dien garaiotan, askok ez du antzematen gizon izateagatik pribilegiorik duenik. Nire ustez, dugun lan handienetakoa da abantaila horiek azpimarratzea eta sakoneko kausak, eboluzioa eta abantaila horietan nola parte hartzen dugun azaleratzea. Adibidez, gizon asko emakumeen aurkako indarkeriaren aurka daude, baina ez dute antzematen indarkeria horrek abantailak ematen dizkiela espazio publikoa askatasun handiagoz okupatzeko garaian, edo etxeko lanei eta zaintzari eskainitako denboran dagoen desorekak erraztasun handiagoak ematen dizkiela ardurazko lanpostuak lortzeko”.

“Beharrezkoa da aztertzea bakoitzak zer egiten duen desoreka eragiten duena. Aldaketa estrukturalak funtsezkoak diren arren, ez da beharrezkoa haien zain egotea esaterako zaintzaz eta etxeko lanez berdintasunean arduratzeko edo arlo askotan espazio publikoa hain kopuru handitan okupatzeari uzteko. Espazio eta pribilegioei uko egitea berdintasunaren bidea urratzeko modua da”.

“Maila soziala, etnia, kultura, hizkuntza…”

“Gizonekin lan egiteko interesgarria iruditzen zait kontuan hartzea ez bakarrik zerk egiten dituen berdin, baita haien aniztasuna ere. Batzuek eta besteek berdintasunarekiko duten konpromisoa ezberdina da. Sexismoa modu lauan aztertzeak (‘Gizonak dira…’) ez digu uzten aurrerapausoetatik ikasten, aurrerapauso txikiak iruditu arren. Gizartean batzuek eta besteek duten lekua ere ezberdina da, ezin dugu berdin lan egin bazterketa arriskuan dagoen gizon taldearekin eta erabakimen politiko, ekonomiko edo kulturala dutenekin. Gizon edo emakume izateaz gain, baldintza gehiagok zeharkatzen gaituzte: maila soziala, etnia, kultura, hizkuntza…”.

Gaiaz gehiago:

“Gizonak eta feminismoa. Botereari uko egiteko ordua”. Mahai-ingurua Miren Aranguren, Jokin Azpiazu eta Ander Bergararekin.

Iruzkin bat

  1. Evaristo | 2017-11-24 at 19:06

    Funtsezko berdintasunik ez da, biologiak agindurik. Artikulu horren azken esaldiak ageri uzten du maiz ikus daitekeen bazterketa hau. Alegia, kontu sozialak, kulturalak besterik ez ditu aipatzen, biologia eta gainerako zientzia bazterturik.
    Horretaz aparte, sekulako gaizki-ulertze bat sumatzen dut berdintasun kontzeptu horren inguruan, Teorian berdintasuna bi mailatan azaltzen da. Alde batetik, ditugun aukerak eta bestaldetik, ondorioak/emaitzak. Ingelesez diote ‘equality of opportunities’ vs ‘equality of outcome’. Edozein eztabaida noraezean doa bereizketa egin ezean. Lehenari erreparaturik, geure gizartean emazte batek egin ezin duena zer ote litzateke adibidez?

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Garcia

Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diot hezkuntzari.

Azken bidalketak

  • Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara?
  • Noiz normalizatu dugu (berriro) ipurdikoa seme-alabari?
  • Euskaraldiaren gainetik crossfita lehenetsi du Irungo Udalak
  • Nerabeak, incel kultura eta pilula gorriak
  • Ikasleen gurasoez kokoteraino dauden irakasleak (eta alderantziz)

Iruzkin berriak

  • Euskaraz egin nahi ez duten familiak(e)k Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara? bidalketan
  • Izena *Labar(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Izena * Joxe Mari(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Edurne(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Nekane(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko maiatza

Kategoriak

  • Afrika
  • Amatasuna
  • Aniztasun funtzionala
  • Antzerkia
  • Argazkia
  • Arrazakeria
  • Artea
  • bullyinga
  • Dantza
  • Diskriminazioa
  • Ekonomia
  • Elikadura
  • Energia
  • Errefuxiatuak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Garraioa
  • Generoa
  • Gizartea
  • Gorputza
  • Harremanak
  • Haur literatura
  • Haurrak
  • Haurren haziera
  • Hedabideak
  • heriotza
  • Hezkuntza
  • Hirigintza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • homofobia
  • Homosexualitatea
  • Indarkeria matxista
  • Ingurumena
  • Jolasa
  • Kirola
  • Koronabirusa
  • Kulturgintza
  • Lana
  • LGTBIQ
  • Literatura
  • Matxismoa
  • Menpekotasunak
  • Migrazioa
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Pobrezia
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sexismoa
  • Sexu abusuak
  • Sexua
  • Teknologia berriak
  • Uncategorized
  • Unibertsitatea
  • Xenofobia
  • Zahartzaroa
  • Zaintza
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA