Zer da doktrinatzea eta zer heztea?
Kataluniari egokitu zaio orain, baina Euskal Herrian ere ohituta gaude, ikastetxeetan doktrinatzen dela entzutera. Beste behin, politikakeria egiteko arma bihurtu dute hezkuntza, eta irakasleen lan ona da jomuga. Baina hona sekretu bat: neutraltasuna ez da existitzen, ez fio kontrakoa saltzen duenarekin. Batzuentzat baloreetan heztea dena besteentzat manipulazioa eta doktrina dira, eta alderantziz. Neutraltasunaren mozorroa darabilten hedabideak datozkit gogora, zintzo aurpegia jarrita proiektu...
Read MoreGaixotasun arraroak dituzten ikasleen gurasoek sentitzen dute profesionalek ez dituztela ulertzen
Hezkuntza arloan, zeintzuk dira gaixotasun arraroren bat duten ikasleen eta haien senideen kezkak? Galdera luzatu diete haur eta gazteei batetik, senideei bestetik, eta ikerketaren emaitza liburu batean jaso dute: Ezohiko gaixotasunak dituzten ikasleak eta eskola inklusiboa. Ez dietela erabaki garrantzitsuetan parte hartzen uzten, ez dituztela entzuten, sarri eurak direla seme-alabek behar dituzten baliabideak jarri behar dituztenak, eta hezkuntza munduko profesionalek eta ikaskideek...
Read MoreBortxatuak izango direnentzako bost ohar
Bortxatzen bazaituzte, 1) egiozu aurre erasotzaileari, baita bost gizonkote badira ere; shock egoeran, isilik eta geldi, begiak itxita jasaten baduzu bortxaketa, sexu-erasoa onartu ote zenuen planteatuko dute epaiketan eta iritzi publikoan; bortxaketa bera jarriko da zalantzan. 2) Ez eman musurik inori, ondoren gehiago nahi ez baduzu ere, dagoeneko seinale argia eman diozulako gizon horri eta bere lau lagunei, bortxatu zaitzaten. 3) Zure psikologoak eta adituek esan arren bizimodu normala...
Read MoreBai, jostailu-katalogo ez sexistak egin daitezke
Neskentzat panpinak, sukaldeak eta arrosa koloreko jostailuak; mutilentzat autoak, super-heroiak eta urdina. Hori da ohikoena Gabonetako jostailu-katalogoetan, baina ToyPlanetek genero rolak nahastea erabaki du aurtengo katalogoan: jendeak egindako presioak ahalbidetu du konpainiak kontzientzia hartzea, aitortu dutenez. “2013an konturatzen hasi ginen zerbait egin behar genuela. Facebook eta Twitterren ditugun jarraitzaileek esaten ziguten katalogoko argazkietako batzuk sexistak zirela. Ez...
Read MoreZaharrentzat funtsezkoena, harremanak
Ikerketa egin dute, zaharrei galdetuz euren ongizatearentzat zer duten premiazko: “Familiatik harago, ingurukoekin eta egunerokoan gurutzatzen duten jendearekin harreman pertsonalak izatea, sentiaraziko dituena seguru eta baloratuta, munduan leku bat dutela; beraientzat askoz inportanteagoa da hori, independente edo aktibo izatea baino”. Hala ondorioztatu du Brightongo Unibertsitateko lantaldeak (65-87 urte arteko kidez osatua) hainbat urtez egindako ikerketak eta gaiaz galdetu diote...
Read MoreZer eta mutilek nota txarrak ateratzen dituztela irakasleak emakumezkoak direlako
Badakizue zer dioen PISA ebaluazio famatuaren egilea den eta hezkuntzaren ildoak markatzea helburu duen ELGA erakundeak, berriki kaleraturiko txosten batean? Irakasleak gehienbat emakumeak direla eta hori izan daitekeela “mutilek eskolan duten motibazio baxuaren eta inplikazio faltaren” arrazoietako bat, eta are gehiago, emakumezko irakasle batzuk ez ote diren ari neskak akuilatzen euren helburuak lor ditzaten eta mutilei lotutako jokabideak zigortzen. Dirudienez, erakundea ez dago...
Read More
Iruzkin berriak