11 urterekin 47-0 irabaztea denok galtzea da
11-12 urteko kategorian, Kanariar Uharteetako ligan lehenengo doan taldeak (Las Palmas) 47 eta 0 irabazi dio azkena doanari (Las Coloradas). Aurkariei kasik baloia ukitzen ere ez diete utzi txapeldunek, eta polemika piztu da sarean. Zein balore bultzatzen du ba, halako umiliazioak? Aurrealdean gogor presionatu zuten Las Palmaseko jokalariek eta apenas utzi zieten Las Coloradaseko umeei haien zelaitik ateratzen. Lehenengo zatian 24 gol sartu zizkieten eta bigarren zatian beste 23; adin horretako...
Read MoreBabyPISA: 5 urteko haurrei ere azterketa egin nahi diete
15 urteko gazteei egiten dieten PISA probak badakigu nola eragiten duen ikastetxeko jardunean, eskolan emango diren edukietan eta herrialdeen hezkuntza politikan. Orain arte, bestelako heziketa garatu ahal izateko askeago aritu dira Haur Hezkuntzan, baina PISA bat prestatzen ari dira 5 urteko haurrentzat, horrek ekarriko dituen ondorio guztiekin. PISAren atzean dagoen erakunde ekonomikoa (ELGE) da txikientzako azterketa prestatatzen ari dena. Une hauetan, proba pilotua martxan dute Ingalaterra...
Read MoreAnasagasti oso haserre dago, baina ez du arrazoirik
Iñaki Anasagasti bortizki mintzatu da hezkuntza publikoak EAEn egindako grebaz: lotsagabea izan omen da, familiei eguna izorratu die eta haurrak deformatu ditu. Argudio sorta dakar berak, Eusko Jaurlaritzaren bertsioa. Hona beste bertsio bat: 1) “Oposaketak deitu dira. Irakasleei lan-egonkortasuna eman zaie”, dio Anasagastik. Oposaketak (eta ondorioz, hainbat langile egonkortzea) ez dira negoziaketarako gaia: aurreikusita zeuden jada, derrigor egin beharreko prozedura dira, eta are...
Read MoreJolasean, irabazten uzten diozu haurrari?
“Jolasaren bidez, irabazten eta galtzen ere ikasten du umeak, eta gauza handia da hori. Haurrarekin jolasten duzunean, ez galdu nahita! Babesten ari zarelakoan, kontrakoa egiten ari zara: galtzen duenean, gehiago ikasten du irabazten duenean baino”, irakurri diot mahai-jolasetan aditu den Oriol Comasi, eta zalantza geratu zait. Izan ere, zenbatetan utzi diegun txikienei irabazten! Pedagogoen hitzak bilatu ditut, eta umearen adina funtsezkoa dela diote: 3 urte artekoen kasuan, onena omen da...
Read MoreAlaia, euskalduna eta musulmana
Guraso marokoarrak ditu Alaiak, baina Lazkaon jaioa da bera; 19 urte ditu, unibertsitateko ikaslea da eta berak erabakitzen duenean, buruko zapia edo hijaba janzten du. Pertsonaia indartsu honen bizipenak eta jasaten duen diskriminazioaren kontra naturaltasunez daraman borroka kontatzen du Alaia, euskalduna eta musulmana komikiak. Diskotekan buruko zapiarekin sartzeko dituen arazoak, kuadrilarekin pisu bat alokairuan aurkitzeko edo lana bilatzeko jartzen dizkioten zailtasunak, lagunek Alaiaren...
Read MoreJolastokiko horma ikasgai
Angela Davis, Nelson Mandela, Valentina Tereshkova eta beste 25 pertsonaia historikok janzten dute ikastetxeko jolastokian dagoen horma, Errioxako Alberite herrian. Artelanaren helburua, ikasleen artean jakin-mina piztea, aniztasuna eta ezberdintasuna normalizatzea eta gai ugari lantzeko akuilu izatea. Kultura, artea, zientzia, teknologia, kirola eta beste hainbat alorreko jendez osatuta dago Iván Bravo ilustratzaile katalanaren mural didaktikoa. Marrazturiko pertsonaiak hautaketa baten...
Read MoreZergatik da hobea lau eguneko lan-astea?
“Irudikatu neurri bat, lortuko lukeena langabezia eta prekarietatea drastikoki jaistea, herritarron osasuna hobetzea, laneko produktibitatea handitzea, ingurumenari laguntzea, kontziliazioa erraztea, gizonak etxeko-lanetan gehiago inplikatzea, eta gainera jendea zoriontsuagoa izatea. Fantasia dirudi, baina neurri hori existitzen da: lau eguneko lan-astea du izena”. Owen Jones zutabegilea da hala mintzo dena. Eta puntuz puntu argudiatu du proposamena. Hona laburtuta: 1- Jende askok lan...
Read More
Iruzkin berriak