Jendartean
Hasiera » Generoa » “Gai hori nire emazteak darama”
Urt29 4

“Gai hori nire emazteak darama”

Atalak: Generoa, Haurren haziera, Hezkuntza, Matxismoa

“Badakizue zerk apurtzen didan bihotza? –aitortu du irakasle batek– Ikasle baten gurasoekin gauza inportante bati buruz hitz egiteko etxeren batera deitu, telefonoa aitak hartu eta erantzuten didanean, ‘gai hori nire emazteak darama’. Zein gairi buruz ari zara? Zure seme-alabaren hezkuntzaz? Bere bizitzaz? Eta sarri gertatu zaidan zerbait da”.

“2018, eta oraindik badirudi seme-alaben zaintza emakumearen esklusibitatea dela. 2018, eta oraindik irudi hau: ‘Aitatxori ez gogaitu kontu horiekin, lanetik nekatuta dator-eta’. Eta azkenean, eginbeharren segmentazio horrek rol tradizionalak betikotzen jarraitzen du: besteen bizitzei emana bizi den ama sakrifikatua, azkenerako gehiegi babesten duen ama astun moduan geratzen dena; eta ‘ez dagoen’ aita hori, zakarra, komunikagaitza familiako gainerako kideekin eta zaintzari lotuta funtzio mugatua daukana: larrialdi egoeretan (nota txarrak, marroiak, borrokak, eskola-kanporatzeak) autoritatez jokatzea, maiz modu errepresibo eta batzuetan biolentoan. Notak jasotzeko egunean, zein ikasgelara joan behar duten ere ez dakiten gizonez beteta egon ohi dira ikastetxeko pasilloak”, idatzi du @JuanitoLibritos irakasleak sare sozialetan.

“Aita batzuek eskola lehen aldiz zapaldu dute seme-alaba ikaskidearekin borrokatu denean”

Erantzun andana jaso ditu iruzkinak, gehienbat errealitate horrekin identifikatuta sentitu diren irakasle eta amenak. “Kuriosoa da –dio emakumezko irakasle batek–, aita batzuek eskola lehen aldiz zapaldu dute euren seme-alabek erasoren batekin lotutako arazoren bat izan dutenean, ikaskideren batekin borrokatu direnean. Orduan agertzen da aita/alfa-matxoa, hori bai badelako bere betebeharra, bera da autoritatea”; edo beste batek: “36 ikasleren kontakturako telefono nagusia, amaren 35 mugikor eta zerrendan ageri den aita bakarra gizon alargundua da”. “Nire kasuan –dio ama batek–, bikotekidea eta biok berdin inplikatzen gara. Amorrua ematen didana da jendeak esatea zorte handia dudala horregatik, senarrak mesedea egingo balit bezala! Hari ez dio inork esaten zortea duela nik berdina egiten dudalako… Jakina, nire ‘zeregina’ delako, ezta?”.

4 Iruzkin

  1. Ane | 2018-01-29 at 9:37

    Askotan ere, ikastetxean, umeak arazoren bat badauka, gaixorik jartzen bada, etab. amaren telefonoa izaten dute kontaktu telefono bezala. Pentsatu nola sentitzen diren kaasu hontan bananduta dauden aitak. Nire ustez ez da guraso edo aita batzuen arazoa bakarrik, denona baizik. Aldaketa denok egin behar dugu.

    Reply
  2. Ane Arruti Lopetegi [Facebook bidez] | 2018-01-29 at 11:09

    Gure kasua alderantzizkoa da. Hiru telefono jartzeko eskatu, deitu beharreko ordenean. Aitarena, aitonarena eta amarena jarri, hurrenkera horretan. Eta hala ere, amari deitu lehenengo…

    Reply
  3. Jon | 2018-01-29 at 11:27

    Niri gertatua. Guraso bilera andereñoarekin. 9 ama eta neu (bikotekideak eta biok %50ean partitzen deu bileraldia, gutxi gora-behera). Bilerako puntuetako bat: aita-amek bileretan-eta duten partehartzea. Ama guztien erreakzioa: “jooee, eztabaida hori gainditua degu; egoera normal-normala da. Berdin-berdin etorri zeiken senarra. Bada gogoa gauzak mareatzeko…” Hurrengo bilera: 8 ama eta neu… Egiari zor, hainbesteko desoreka bileretan soilik sumatu det, baina…

    Reply
  4. Mari | 2018-01-31 at 16:53

    Gauza ez da lehen amari deitu edo eta bilereta ama joan. Etxe bakoitzean disponibilidade bat egoten da. Ni, ama, eguerdirako etxean aita berriz goizeko 8etatik gaueko 8ak arte kapoan lanean. Irakaslea prest egongo litzake ordu horretan bilera ipintzeko? Gure etxeko aitarentzat primeran ta gainera pozik. Inork ez daki bileran falta dena zergaitik den eta horrelako iritsiak min egin dezake.

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Garcia

Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diot hezkuntzari.

Azken bidalketak

  • Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara?
  • Noiz normalizatu dugu (berriro) ipurdikoa seme-alabari?
  • Euskaraldiaren gainetik crossfita lehenetsi du Irungo Udalak
  • Nerabeak, incel kultura eta pilula gorriak
  • Ikasleen gurasoez kokoteraino dauden irakasleak (eta alderantziz)

Iruzkin berriak

  • Euskaraz egin nahi ez duten familiak(e)k Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara? bidalketan
  • Izena *Labar(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Izena * Joxe Mari(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Edurne(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Nekane(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko maiatza

Kategoriak

  • Afrika
  • Amatasuna
  • Aniztasun funtzionala
  • Antzerkia
  • Argazkia
  • Arrazakeria
  • Artea
  • bullyinga
  • Dantza
  • Diskriminazioa
  • Ekonomia
  • Elikadura
  • Energia
  • Errefuxiatuak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Garraioa
  • Generoa
  • Gizartea
  • Gorputza
  • Harremanak
  • Haur literatura
  • Haurrak
  • Haurren haziera
  • Hedabideak
  • heriotza
  • Hezkuntza
  • Hirigintza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • homofobia
  • Homosexualitatea
  • Indarkeria matxista
  • Ingurumena
  • Jolasa
  • Kirola
  • Koronabirusa
  • Kulturgintza
  • Lana
  • LGTBIQ
  • Literatura
  • Matxismoa
  • Menpekotasunak
  • Migrazioa
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Pobrezia
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sexismoa
  • Sexu abusuak
  • Sexua
  • Teknologia berriak
  • Uncategorized
  • Unibertsitatea
  • Xenofobia
  • Zahartzaroa
  • Zaintza
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA