Haurrak filosofo, galdera inportanteak eta gogoeta interesgarriak dituztelako
6-16 urteko haur eta gazteekin filosofia lantzen hasi dira Oiartzunen, eztabaidatzeko, begirada kritikoa eta gogoeta xaxatzeko, galderak eta zalantzak trukatzeko… eta zera deskubritu dute: galdera asko eta galdera inportanteak dituztela haurrek, eta hausnarketa oso interesgarriak egiten dituztela, sarri helduei otuko ez zitzaizkigun ikuspuntuak, beharbada ez daudelako hain kutsatuta eta mundua aztertzeko begirada freskoa dutelako oraindik. “Filosofia filosofoen testu zailekin, gai ilunekin...
Read MoreHain juxtu zuria zarelako ikusi behar duzu super-heroi beltzaren filma
“Zuria bazara, behingoz zure azal kolorea ez duen norbait ikusiko duzu pantaila handian gaizkileen aurka borrokatzen, agintean, pertsona errugabeei bizia salbatzen. Hain juxtu horregatik joan behar duzu Black Panther ikustera”. Hala dio Preeti Varathan kazetariak, Marvel estudioek super-heroi beltz bat pantailaratu dutela-eta. Harrera eta kritika oso onekin estreinatu da filma, baina batez ere duen garrantzi kulturala azpimarratu du kazetariak, kontuan hartuta Hollywoodek oraindik ere...
Read More“Ikasleek magiaren bidez ikasten dutena, ez dute ahaztuko”
“20 urte daramatzat ikasgelan magia erabiltzen eta gatazkak konpontzeko, kontzeptuak irakasteko, komunikazioa lantzeko, edukiak modu atseginagoan errepasatzeko, pentsamendu matematikoa garatzeko, motibatzeko, autoestimua hobetzeko, sormena garatzeko, gelako tentsioa baretzeko… tresna izugarria da”. Xuxo Ruiz irakasle andaluziarra da mintzo dena, Magia Hezitzailea formakuntza saioak ematen ditu irakasle eta gurasoentzat, eta argi du: “Ikasleek magiaren bidez ikasten dutena, ez dute...
Read MoreIkastetxeko testuinguruaren araberako euskalduntzea? Hori tranpa da
EAEn Hezkuntza Akordioa bideratzeko oinarriak aurkeztu ditu Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, eta 16 urterekin ikasleek euskaraz B2 maila lortzea jarri du helburu, baina praktikan adar-jotzea dirudi: helburu mailakatua izango da, “modu progresiboan” egitekoa, “zentro bakoitzaren errealitatearen arabera”, eta gainera, egungo hizkuntza-ereduak gainditzeko asmorik gabe. Ikasleen euskara-lorpen adierazleak ikastetxearen ingurune soziolinguistikoaren araberakoak izatea planteamendu...
Read MoreKlase gatazka hezkuntzan
Aurre-matrikulazio garaian gauden honetan, gogoeta interesgarria egin du Aitor Etxarte Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakariak Berrian: aporofobiaz mintzatu da, pobreenganako fobiaz, edo nola inklusioaren eta aukera-berdintasunaren alde azaltzen garen publikoki, baina gero datuek kontrakoa dioten. Beharbada horregatik, herri eta hiri askotan ikastetxe markatuak daude oraindik, kasik ghetto bihurtuak, non profil jakineko eta maila sozioekonomiko ahulagoko familien seme-alabak diren nagusi....
Read MoreBai, Nigerian ere liburu-dendak dituzte
Nigerian liburu-dendak al dituzten galdetu dio idazle nigeriarrari kazetari frantsesak, Frantziako herritarrek Nigeriaz omen dakitena Boko Haram dela eta horregatik egin diola galdera. Gogor erantzun dio Chimamanda Ngozi Adichie-k, “Afrikari buruzko ezjakintasun nekagarri, dramatiko eta oinarrizkoari legitimitatea” emateagatik. “Ez dut espero pertsona frantses batek Nigeriaz ia dena jakiterik, nik ez dakit ia dena Frantziari buruz. Baina Nigeriak liburu-dendak dituela frantsesei azal...
Read More
Iruzkin berriak