Batxilergoko ikasleek esku protesikoa egin diote Anderri
Lizardi institutuko ikasle batek proposatu zion Anderri: “Protesiak lantzen gabiltza eskolan, egingo dizugu esku protesiko bat?”. Anderrek inoiz ez du halakorik izan, ezker eskua falta zuela-eta egin zizkioten ebakuntza ugarien ostean 12 urterekin protesia gomendatu ziotenean erabaki zuelako garestiegia zela. Orain, 3D inprimatzailea erabiliz neurrira egindako eskua oparitu diote Industria Teknologia ikasgaiko ikasleek, eta “hunkituta” jaso du oparia. Emaitza ikusita, protesia behar...
Read MoreBitxia, sexu abusuen aurka Gazteluetako zuzendaritzak erakutsi duen “determinazio sendoa”
Gazteluetako irakasle zena kondenatu dute, 12 urteko ikasleari sexu abusuak egin zizkiolako, eta ikastetxeko zuzendaritzak adierazi du “konpromisoa” eta “determinazio sendoa” dutela abusuen aurkako borrokan. Zein konpromiso baina? Sexu abusuak salatu zirenean ikastetxeak ez zuen protokoloa martxan jarri, ikuskariak hiru aldiz hala eskatu zion arren; urteotan irakaslea nabarmen babestu du zuzendaritzak, haren irudia garbitzen saiatu da; eta lazgarriagoa dena, neurriak hartu zituen...
Read MoreEskolako gurasoen whatsapp taldeetan, belarriprest gutxi
D ereduan ikasten duten ikasleen gurasoen whatsapp taldean, euskaraz idatzi eta sarri ia automatikoa izaten da beste gurasoren baten erantzuna: “En castellano por favor, para los que no entendemos en euskera”. Aste berean hiru kasu ezagutu ditut eta soluzio ezberdina planteatu dute hiruetan. Oier Araolazak kontatu duenez, gurasoen whatsapp taldean erdaldun bik eskatu dutenean euskaraz ezetz, gaztelaniaz aritzeko, halaxe erantzun die: “Os pido que la próxima vez que recibáis mensajes en...
Read MoreIkaslea egun batzuetarako kaleratzea, zeinentzako mesede?
Desegoki jokatzen duen ikaslea egun batzuetarako eskolatik kanporatzea eraginkorra al da? Britainia Handiko batzorde parlamentarioan heldu diote gaiari, eta Euskal Herrirako ere balio du eztabaidak: zigor gisa ala opor moduan bizi du ikasleak? Ikasleak gogoetatzeko baino, ikasgelaren mesederako ez al da neurria? Ba al dago alternatiba hezitzaileagorik? “Gainerakook lasaitua hartzen dugu, baina arazoa ez da konpontzen” EAEn Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan lanean dabilen irakasleari galdetu...
Read More
Iruzkin berriak