Jendartean
Hasiera » Hezkuntza » Ortografia akatsen izurritea
Abe10 2

Ortografia akatsen izurritea

Atalak: Hezkuntza

Edukia zuzen baldin badago, adierazkortasunari eta ortografia akatsei garrantzia kentzen zaiela eta unibertsitateraino ikasle ugari gaizki idatziz iristen direla dio El Paíseko artikulu batek; ortografia akatsen izurritea bizi dutela Espainian. Nago, euskararekin ere antzera gabiltzala, WhatsApparen aroan.

Gaur egun gutxi irakurtzen dela, idazlanek eta diktaketek protagonismoa galdu dutela eskolan, ordenagailu eta mugikorretako testu-zuzentzaileek (Xuxen dugu euskaraz) automatikoki egiten dutela zuzenketa eta sarri ez garela akatsez jabetzen, WhatsAppean eta sare sozialetan laburdurak erabiliz eta hizkiak janez idaztera ohitu garela, eta are gehiago, horietan zenbaitek nahita idazten omen duela gaizki, moloiagoa delakoan… Horra egungo ortografia maila arrazoitzeko ematen diren hainbat argudio.

Edukia vs idazkera, irakaslearen dilema

Hezkuntzan, gainera, irakasle batzuei leporatzen zaie exijentzia maila txikia dutela gai honetan, eta edukia zuzen baldin badago, adierazkortasuna eta ortografia bigarren mailan geratzen direla, sintaxiari ez zaiola garrantzirik ematen. Okerragoa: adierazkortasun eta akats horiek lantzeko eta hobetzeko mekanismorik ez dela martxan jartzen. Eta espresio pobreak eduki pobrea errazten du, edo gutxienez ideiak argi azaltzeko gaitasuna galtzen du horiek ahalik eta modurik egokienean adierazteko gaitasunik ez duenak.

El Paíseko artikuluko pasarte bat bereziki esanguratsua iruditu zait: Espainian irakasle izateko oposaketetara aurkeztu direnen artean ere, ugariak eta larritzeko modukoak izan dira idazkera akatsak. Jakin nahiko nuke zein den Euskal Herriko irakasle eta irakaslegaien errealitatea (helduona, oro har), nekez irakatsiko baitu ongi espresatzen, espresatzeko baliabideak menperatzen ez dituenak.

2 Iruzkin

  1. Shenekomprepa | 2018-12-12 at 22:27

    Artikulua edo dena delakoa ondo ulertu baldin badut, irakasleei akats ortografikoen izurritearen errua leporatzen diezu hein batean. Edo zer da jakin nahiko zenukeena?
    Ez dut uste irakasleek “espresatzeko baliabideak menperatzen” ez dituztenik, are gutxiago hizkuntza eskolan soilik ikasten denik. Hizkuntza erabiliz ikasten da, beraz erakutsi baino gehiago, erabiltzeko aukerak eta beharrak eskaini behar zaizkio jendeari bai eskolan eta eskolatik kanpo. Jaso egin behar da, ondoren ganoraz eman ahal izateko. Eta jasotzen dena ulertzeko apurka apurka joan beharra dago, erronka mantenduz betiere.
    Testuaren egiturak ere berebiziko garrantzia duela iruditzen zait, akats ortografikorik gabe idazteak baino askoz gehiago eta egia esan kosta egin zait testu honen bitartez zer esan nahi zenuen ulertzea. Tonua ere nahiko arraroa gertatu zait, irakasleekin haserre, ala? (Amaieran ondorioa espero da, beraz irakurlea irakasleenarekin geratzea nahi duzu?) Sintaxia aipatzen duzula, ez diozu irakurleari lana batere errazten esaldi luze horiekin, amaierara arte adibideak zerenak diren argitu gabe…
    Izenburuan letra larriak euskaraz ez, ingelesez agian bai…
    Komunikabideetako maila ere orokorrean zelan jaitsi den ikusita, ez dut uste irakasleak errudun bakarrak direnik, kontsumitzen ditugun testuak ere badira errudun.
    Ta ni “moloiago”etako bat naiz zure aburuz; whatsappa ahozko hizkuntzatik oso gertu dago, beraz idatziz bada ere ahozkotasunaren ezaugarriak mantentzea naturala iruditzen zait. Hor dago koxka, hizkuntza komunikatzeko eta mundua ulertzeko dela sinistea edo hizkuntza ikasgai bezala ulertzea.

    Reply
  2. Mikel Garcia | 2018-12-13 at 11:56

    Kaixo, Shenekomprepa, lehenik eta behin eskerrik asko zure iruzkinagatik.

    Erabiliz ikasten da hizkuntza, diozu, eta zehazki idatziz ikasten da idazten, gehitu dezakegu, baina bide horretan ereduak ere badituzte gazteek eta eredu horietan, nola ez, irakasleak funtsezko dira. Hizkuntza idatzia transmititzen ardura duten bakarrak ez dira irakasleak, jakina, baina bai nagusienetakoak, eta horregatik diot “Euskal Herriko irakasle eta irakaslegaien errealitatea” jakin nahiko nukeela, eta gehitzen dut, “helduona, oro har”. Izan ere, Espainiako hainbat irakaslegairen idazkera maila kaskarra agerian utzi dute oposaketek, gauza bera gertatzen al da Euskal Herrian? Hori da tesia eta hori da idatzi dudana. Ez gehiago, ez gutxiago. Atrebentzia handiagoa iruditu zait zurea: komunikabideetako [idazkera] maila orokorrean jaitsi dela baieztatzen duzu, inongo frogarik gabe.

    Dena den, bitxia iruditu zait nola asaldatu zaren planteatzeagatik irakasleek zein ardura izan dezaketen honetan guztian, zuk zeuk zure idatzian diozunean irakasleak “errudun” ere badirela: “Komunikabideetako maila ere orokorrean zelan jaitsi den ikusita, ez dut uste irakasleak errudun bakarrak direnik, kontsumitzen ditugun testuak ere badira errudun”.

    Bestalde, moloiago izateko gaizki idazteak zer zerikusirik duen ahozkotasunaren ezaugarriak mantentzearekin ez dakit.

    Eta azkenik, nire artikuluari egozten dizkiozunak argitze aldera, kosta egin zaizu testua ulertzea. Harritzekoa, niri oso testu ulerterraza iruditzen baitzait. Sintaxia ez duzu gustuko, esaldi laburragoak nahiago omen dituzu (beharbada hortik testu honekin izan duzun ulermen arazoa), baina sintaxia ongi dago; izatekotan estiloa da ez zaizuna gustatu, eta estiloaz eztabaidatzen ez naiz hemen hasiko. Tonua haserrekorra iruditu zaizu, adibideren bat eskertuko nuke, non ikusten duzun zuk haserrea. Zure esanetan, artikuluaren bukaera ondorioa da eta beraz irakasleen aurka ari naiz, baina idatzi guztiek ez diote hasiera-korapiloa-ondorioa egitura klasikoari erantzuten, eta eskerrak, zeinen aspergarria bestela.

    Leporatu didazun ortografia akatsa, izenburuan letra larriak erabiltzea, ez da nik egina. Artikulua ordenagailuan irakurtzen baduzu, ikusiko duzu letra larria hasieran baino ez daramala izenburuak. Mugikorrean irakurtzean gertatzen da diozuna, ez dakit zergatik, baina ez dago nire esku.

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Garcia

Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diot hezkuntzari.

Azken bidalketak

  • Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara?
  • Noiz normalizatu dugu (berriro) ipurdikoa seme-alabari?
  • Euskaraldiaren gainetik crossfita lehenetsi du Irungo Udalak
  • Nerabeak, incel kultura eta pilula gorriak
  • Ikasleen gurasoez kokoteraino dauden irakasleak (eta alderantziz)

Iruzkin berriak

  • Euskaraz egin nahi ez duten familiak(e)k Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara? bidalketan
  • Izena *Labar(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Izena * Joxe Mari(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Edurne(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Nekane(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko maiatza

Kategoriak

  • Afrika
  • Amatasuna
  • Aniztasun funtzionala
  • Antzerkia
  • Argazkia
  • Arrazakeria
  • Artea
  • bullyinga
  • Dantza
  • Diskriminazioa
  • Ekonomia
  • Elikadura
  • Energia
  • Errefuxiatuak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Garraioa
  • Generoa
  • Gizartea
  • Gorputza
  • Harremanak
  • Haur literatura
  • Haurrak
  • Haurren haziera
  • Hedabideak
  • heriotza
  • Hezkuntza
  • Hirigintza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • homofobia
  • Homosexualitatea
  • Indarkeria matxista
  • Ingurumena
  • Jolasa
  • Kirola
  • Koronabirusa
  • Kulturgintza
  • Lana
  • LGTBIQ
  • Literatura
  • Matxismoa
  • Menpekotasunak
  • Migrazioa
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Pobrezia
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sexismoa
  • Sexu abusuak
  • Sexua
  • Teknologia berriak
  • Uncategorized
  • Unibertsitatea
  • Xenofobia
  • Zahartzaroa
  • Zaintza
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA