Jendartean
Hasiera » Hezkuntza » “Arazo pila bat ematen ari dela jakinda Ordezkagunea erabiltzen jarraitzea arduragabekeria hutsa izan da”
Ira25 0

“Arazo pila bat ematen ari dela jakinda Ordezkagunea erabiltzen jarraitzea arduragabekeria hutsa izan da”

Atalak: Hezkuntza

Hezkuntza Delegaritzako langile batekin hitz egin dugu, kaotikoak izaten ari diren EAEko irakaskuntza esleipenen inguruan. “Eromena da, egunero irakasleak deika ditugu, eta gu salduta gaude”. Bere hitzetan, “Lakuan ez dira gai izan aplikazio telematiko bidezko esleipenak gelditu behar zirenean gelditzeko eta ohiko moduan telefono bidezko esleipenetara pasatzeko”, eta emaitza desastrosoa bistakoa da. Lakuatik gainera Delegaritzak jo dituzte erruduntzat. “Lotsagabe batzuk dira”.

Ekainean, bi asteko froga

Bere izena publiko egin nahi ez duen langileak kontatu digu ekainean bi astez probatu zutela aplikazio hau, “baina ekainean esleipen bolumena oso-oso txikia da, eta ikasturte hasieran aldiz ikaragarria. Kopuru txiki batez ari garenean, hutsegite bat konpontzea erraza da, baina ikasturte hasierako esleipen hauekin guztiekin aplikazioa huts egiten hasten denean, kaosa da daukaguna. Horregatik, arazoak ikusi bezain pronto, Ordezkagunea gelditu eta telefono bidez esleitzeko erabakia hartu beharra zegoen, konpondu arte”. Zergatik ez dute horrela egin? “Edo benetan ez dakite/ez dute jakin nahi zein bolumenetaz ari garen, edo onartu nahi ez izatea da arrazoia, egoskorkeria. Edozein kasutan, arduragabekeria hutsa da arazo pila bat ematen ari dela jakinda aplikazioarekin jarraitzea. Egun batean ohartarazten genien lanaldiak gaizki ematen ari zela aplikazioa, eta hurrengo egunean ikusten genuen berdina egiten segitzen zuela”.

Delegaritzetan, aste hauek eromena izaten ari dira: “Irakasle batzuek negarrez deitzen digute, desesperatuta, ez dakitela Ordezkaguneak eman dien postua hartu behar duten ala gero esango ote dieten ez dagokiela postu hori. Eta guk gehienetan ez daukagu erantzunik, ez dugu kontrolatzen nola eta zein irizpiderekin egiten dituen esleipenak aplikazioak, eta salduta gaude. Irakasleei esaten dieguna da idatzizko erreklamazioak jartzeko, modu bakarra baita Lakuaren aurrean frogatzeko esleipena gaizki egin dela eta irakasleak jasotzeko dagokion dirua eta dagozkion puntuak”.

Zer esan diete Lakuatik?

Lakuatik zein mezu jaso dute Delegaritzan? “Arazo residualak direla”. Baina pazientzia agortu zaie irakasle eta hezkuntzako profesionalei. Gainera, “ikastetxeetan izan dira Lakuakoak, Ordezkagunea nola erabili azaltzen, eta ikastetxeetatik esan digutenez, Jon Agirre Langileen Kudeaketarako zuzendariak esan die Delegaritzetan dagoela arazoa! Guk dugula errua! Lotsagabe batzuk dira. Ez dut jakin nahi zein presio jasaten ariko diren aplikazioko informatikariak…”.

Erreklamazioak izango dira hurrengo korapiloa

Ehunka dira irakasle kaltetuak eta asko hasi dira dagoeneko erreklamazioak bidaltzen. Ebazpenek arrazoia ematen badiete, diru eta puntu ugari izango da jokoan. Gainerakoan, gauzak ordenatzen joango direla espero du Delegaritzako langileak, pixkanaka esleipen kopurua ere txikitzen ari delako. “Dena den, mesfidantza izugarria da aplikazioarekiko. Ea arazo hauek guztiak konpontzen dituzten, ongi funtzionatuz gero, ideia ona baita aplikazioa”.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Garcia

Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diot hezkuntzari.

Azken bidalketak

  • Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara?
  • Noiz normalizatu dugu (berriro) ipurdikoa seme-alabari?
  • Euskaraldiaren gainetik crossfita lehenetsi du Irungo Udalak
  • Nerabeak, incel kultura eta pilula gorriak
  • Ikasleen gurasoez kokoteraino dauden irakasleak (eta alderantziz)

Iruzkin berriak

  • Euskaraz egin nahi ez duten familiak(e)k Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara? bidalketan
  • Izena *Labar(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Izena * Joxe Mari(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Edurne(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Nekane(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko maiatza

Kategoriak

  • Afrika
  • Amatasuna
  • Aniztasun funtzionala
  • Antzerkia
  • Argazkia
  • Arrazakeria
  • Artea
  • bullyinga
  • Dantza
  • Diskriminazioa
  • Ekonomia
  • Elikadura
  • Energia
  • Errefuxiatuak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Garraioa
  • Generoa
  • Gizartea
  • Gorputza
  • Harremanak
  • Haur literatura
  • Haurrak
  • Haurren haziera
  • Hedabideak
  • heriotza
  • Hezkuntza
  • Hirigintza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • homofobia
  • Homosexualitatea
  • Indarkeria matxista
  • Ingurumena
  • Jolasa
  • Kirola
  • Koronabirusa
  • Kulturgintza
  • Lana
  • LGTBIQ
  • Literatura
  • Matxismoa
  • Menpekotasunak
  • Migrazioa
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Pobrezia
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sexismoa
  • Sexu abusuak
  • Sexua
  • Teknologia berriak
  • Uncategorized
  • Unibertsitatea
  • Xenofobia
  • Zahartzaroa
  • Zaintza
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA