Umerik onartzen ez duen hotela iritsi da Donostiara
Apirilaren 1ean zabalduko ditu ateak Villa Favorita hotelak. Kontxa pasealekuan dago eta helduak baino ez ditu onartzen. Zergatik ez duten haurrik nahi? “Lasaitasuna, erosotasuna, erlaxazioa eta ingurune bare bat preziatzen duten pertsonentzat” delako hotela, webgunean argudiatu dutenez. Kasuaren arabera, 16-17 urteko gazteak ere sartu ahalko dira, beti ere helduren batek lagunduta, baina 12-13 urtetik beherako umerik ez. Hala zehaztu dute El Diario Vasco egunkarian. Antza, hori da modua...
Read MoreEtxegabeak maite ez dituen hirigintza
Hiri artifizial eta turistikoen garaian, etxegabeak espazio publikotik bota nahi dituzte gero eta leku gehiagotan; aterperik gabekoek deskantsatu ahal ez izateko diseinatuta dauden banku, iskina eta guneak dira horren lekuko. Etzatea galarazten duten eserlekuak (forma biribila edo konkortua dutelako, tartean beso-euskarriak jarri dituztelako, gurean gero eta ohikoagoak diren eserleku indibidual eta bananduak direlako…), elementu zorrotzez edo eztenez jositako guneak –normalean aterperen...
Read MoreAEBetako hautagai gaya zergatik ez den berri pozgarria LGBTQ borrokarentzat
Pete Buttigieg publikoki gay da eta AEBetako alderdi demokrataren presidentegaia izan daitekeelako pozik dira batzuk LGBTQ+ komunitatean, homosexualitatearen normalizazioari lagunduko diolakoan. Buttigiegek, baina, gay zuri, txintxo eta pribilegiatua ordezkatzen eta defendatzen du, “jende onak” onartzeko moduko bertsio homosexual heteronormatiboa, eta bere diskurtsoak ez ditu maite marika eroak eta bollera transgresoreak, trans marjinatuak eta queer zapalduak. Ez du aniztasuna maite...
Read More
Iruzkin berriak