“Beldurgarria da zerbitzariok bezeroengandik jasaten dugun tratua eta despertsonalizazioa”
Kontsumitzaile rola hartzen dugunean, maizegi eta errazegi zapaltzaile bihurtzen al gara herritarrok? Gogoetarako salaketa utzi du Oihane Agirre zerbitzariak: “Ostalaritzako langileok, zerbitzu bat eskaini beharrean morrontza egoeran gaudela dirudi; egundokoak entzuten ditugu astebururo”.
Botere harremanak konplexuak dira batzuetan, langile prekarioa dena esplotadore bihurtu daiteke beste testuinguru batean, dirua ordaintzeak bestea azpiratzeko eskubidea emango baligu bezala. Zerbitzu sektorean jarduten direnek halakoak nozitzen dituzte eta hori da Agirre zerbitzariak sare sozialetan kritikatu duena: erasoak jasaten dituztela eta gainera erantzuteko moduak kontrolatu behar dituztela, bezeroa iraindua sentitu ez dadin. “Baldintzatuta gaude uneoro, gure enpleguaren eta printzipioen arteko gudan”.
Errespetua eskatu du zerbitzariak, eta gogorarazi lanean ari direla, kaña edo ardo bat ateratzea lana dela, “zuena bezain duina”.
Ez naiz ostatuko zerbitzaria bainan publikoari begira lan egiten dut eta gauza bera erraten ahal dut. Jendeak ez du ez errespeturik, izigarria da!
Nik ere publikoari begira egiten dut lan, “VIP Gunea” eta gune arrunta dituen enplegu batean.
Bai batean eta bai bestean, jende oso jatorra dago, baina beste zenbaitek argi utzi nahi dizute zure gainetik daudela, bietab, soilik haiei zerbitzua emateko zaudela.
Gainera, artikuluan ongi esan den gisan, zure hitzak zaindu behar dituzu. Horregatik askotan, oihuka hasten bazaizkizu ere, ixilik geratu beharra dago.
Guztiz ados nago. Okindegi-kafetegi batean egiten dut lan eta izugarria da bezero askok duten jarrera. Alkoholik zerbitzatu gabe gainera.