Ikasleak naturara ateratzea uzten ez duten ikuskariak
Jaurlaritzak ez dizkienez nahikoa baliabide pertsonal jarri, eskola bateko irakasleek laguntza eskatu diete gurasoei 5 urteko ikasleekin berdeguneetara atera ahal izateko. Hezkuntza ikuskariak, ordea, galarazi egin du gurasoek halakorik egitea, baina kanpora irteteko irakasle gehiago ere ez dizkiete esleituko. Haurrek ezingo dute hortaz ikasgelatik atera. Zertarako daude ikuskariak, ikastetxeari laguntzeko ala protokoloaren aitzakian alternatiba bideragarriak zapuzteko? Frustragarria da gero....
Read MoreNola erabili pandemia haurren jarduerak (ere) pribatizatzeko
Udaleku publikoak itxi zituzten uztailean Eusko Jaurlaritzaren aginduz, baina udaleku pribatuek ateak zabalik mantendu zituzten; orain Jaurlaritzak erabaki du kirol ez federatuko lehiaketak debekatzea, baina federazio pribatu bateko kide bazara, lehiatu zaitezke. Federazioetako kuota ordaindu dezaketenak ez al dira kutsatzen? Ala jarduera publikotarako baliabidetan inbertitzea baino erosoagoa da herritarrak eremu pribatura bideratzea? Nafarroan, %30eko aforoarekin mantendu daitezke...
Read More
Iruzkin berriak