Gurasoetako batek umea txertatu nahi du, besteak ez
Anak ez dio zentzurik ikusten ume osasuntsua den Lur txikia txertatzeari. Haurrek arin pasatzen dute gaixotasuna, dio; epe ertain eta luzera txertoak izan ditzakeen ondorioekin arduratuta dago; nabarmendu du birusaren transmisioan eragin txikia dutela umeek –eta irakurri du, baita ere, beste adin tarte batzuei baino test gehiago egiten ari zaizkiela seigarren olatu honetan, hortik haurren inzidentzia-tasa altua–; are gehiago, bereziki kutsatzaile balira ere, txertoak zoritxarrez ez du...
Read MoreHaurrak etxean, gurasoak lanera
Umeak positibo eman du edo kontaktu zuzena da, etxean geratu behar du konfinatuta. Bere gurasoak txertatuta daude eta negatibo dira, lanera joan behar dute –nahiz eta seme-alabaren kontaktu zuzen diren, ezinbestean–, “bizitza normala” egiteko esango baitie osasun arduradunak, zaintza eta ardura kontuan hartzen ez dituen neurri aldrebesa tarteko. Hori eta antzeko kasuak bizitzen ari dira egunotan etxe askotan, zer egin eta nola jokatu ez dakitela. Covida duen seme-alaba eta kontaktu...
Read MoreBi Euskal Herriak
Euskal Herri bat da Durangoko Azoka, Korrika, Herri Urrats… aintzat dituena; bestea, errealitate horiei bizkar emanda bizi dena, existitzen direla ere jakin gabe. Kontraesana behar lukeen arren, Euskal Herrian euskararik eta euskal kulturarik batere gabe bizi delako jende asko, hain gaude kolonizatuta. Asteburuan gertatu zaidana sare sozialetan kontatu dut eta izan dituen erreakzioek berretsi didate mundu paralelotan bizi garela, herri hau euskaraz eta euskaratik bizi dugunok batetik, eta...
Read More
Iruzkin berriak