Jendartean
Hasiera » Koronabirusa » Haurrak etxean, gurasoak lanera
Abe14 4

Haurrak etxean, gurasoak lanera

Atalak: Koronabirusa, Zaintza

Umeak positibo eman du edo kontaktu zuzena da, etxean geratu behar du konfinatuta. Bere gurasoak txertatuta daude eta negatibo dira, lanera joan behar dute –nahiz eta seme-alabaren kontaktu zuzen diren, ezinbestean–, “bizitza normala” egiteko esango baitie osasun arduradunak, zaintza eta ardura kontuan hartzen ez dituen neurri aldrebesa tarteko.

Argazkia: Eneko Ortiz.

Hori eta antzeko kasuak bizitzen ari dira egunotan etxe askotan, zer egin eta nola jokatu ez dakitela. Covida duen seme-alaba eta kontaktu zuzen diren haren anaia-arrebak ezin dituzte eskolara eraman, oso zentzuzkoa ere ez dirudi aitona-amonekin edo senideren batekin uztea, eta gainera etxean konfinatuta egotera daude derrigortuta umeak, baina ez dute nork zaindu, gurasoek ezin dutelako bajarik hartu. Txertatuta bazaude eta positibo eman ez baduzu, lanera joan beharra daukazu, nahiz eta kontaktu zuzena izanik kutsatu dezakezun eta birusa barreiatzeko arriskua duzun. Umeak zaintzarik gabe uztea ez da aukera bat; zer egin? Hor konpon, administrazioak berak erabakitako protokoloaren hutsune handiari ez baitio irtenbiderik eman.

Berez, txertatu gabeak zigortzen ditu protokoloak: konfinatuta egon behar dute, negatibo eman arren kontaktu zuzen badira. Kontaktu zuzen horiek berak txertatuta badaude, ordea, “bizitza normala” dute opari. Hau ere, baina, opari pozoitsua da hainbatetan.

Zergatik hainbeste ume konfinatuta?

Hezkuntzan protokoloa aldatu du Eusko Jaurlaritzak eta baheketa handiagoa egiten da orain. Lehen Hezkuntzako gela batean bi kasu positibo badaude, gela osoak egingo du proba eta gela osoa geldituko da etxean, gutxienez probaren emaitza jakin arte (lehen hurbil esertzen zirenek eta jangelakoek baino ez zuten proba egin behar). Honek esan nahi du, nahiz eta baheketa orokortuagoak egitea albiste ona den berez, ume gehiago direla orain etxean konfinatuta daudenak eta egongo direnak, eta beraz kontziliazio arazoak ere biderkatu egingo direla. Azken finean, ume asko kutsatuta edota konfinatuta daudela entzuten ari gara seigarren olatu honetan, eta horretan ere eraginik izango du proba gehiago egiten dela sistematikoki, hezkuntza protokolo berriek hala erabakita.

4 Iruzkin

  1. Akerrak Adarrak Okerrak Ditu [Facebook bidez] | 2021-12-14 at 16:57

    Haurrak etxean bakarrik eta gurasoak presiopean… Hau da gure politikarien irtenbidea .

    Reply
  2. Ion Dorronsoro [Facebook bidez] | 2021-12-14 at 16:57

    Ez buru ez hanka…. Umeak bakarrik utzi behar ditugu etxean? Edota presio neurri argia da ume denak bakunatzera bultzatzeko?

    Reply
  3. Naiara Orereta [Facebook bidez] | 2021-12-14 at 16:58

    Ta haurrak eskolan positibo ematen badute beraiek etxera ta irakaslea lanera nola da posible

    Reply
  4. Pozgarri | 2021-12-15 at 10:43

    IruzkinNeiko nabarmen gelditzen da umeak txertatzeko presio bide bat dela. Euskal gobernuak artu dituen beste askoren artean. Polikiroldegira joateko, tabernan sartzeko edota hospitalerako pase berdea aurkeztu behar dugu, bainan lantokira lasai joan dezakegu, nahiz eta lantokia ere leku itxia den. Lankide batek atzo esan zidan bi txerto jarriak dituela eta duela 15 egun covid-a pasatu duela. Bere senarrak positibo eman zuen bainan bera txertatuta zegoenez, lanera joateko esan zioten. Erizaina da eta 4 egun pasatu zituen lanean bera ere sintomekin hasi zen arte. Positibo baten kontaktu zunena izan ondoren gaixotasuna kutxatzeko arriskuarekin. Orain naiz eta bi txerto jarriak dituen eta nahiz eta ez diren 15 egun bainan gehiago igaro gaixotasuna pasatu zuenetik, hirugarren txertoa jartzeko deitu diote. Ez du txertatu nahi. Ez da negazionista, ez da buru gabea, bainan guzti honen zentzugabekeriaz jabetzen da. Gobernuan eta protokoloetan konfidantza galdu duela esan zidan. Nik ez. Nik ez dut gobernuarengan konfidantzarik galdu ez bait dut inongo momentuan eduki. Txertatutako eta txertatu gabekoen arteko liskarra da gobernuaren tresna indartsuena. Bata bestearekin sesioan gabiltzan bitartean beraiek nahi dutena egiten dute. Osasun publikoa pikutara doa poliki poliki gure begien aurrean, gure eskubideak zapaltzen ari dira ainbeste goraipatzen duten konstituzioari ostikada bat emanez. Eta zer egiten dugu guk? Nire lankideari ez zitzaion axola covid pasea jartzea duela hilabete. Berak bazeukanez “aske” zela uste zuen. Orain ez du hirugarren dosia jartzea zentzuzko bilatzen, bainan derrigortua sentitzen da. Orain zer? Abokatuak lanez gainezka dabiltza estatu guztian gertatzen ari diren eskubideen kontrako eskariekin. Gaur abokatu hoietako bati entzun diot biztanlegoak lehen bait lehen hasi beharra daukala manifestatzen, ze gure eskuetan dago gure eskubideak babestea.

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Garcia

Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diot hezkuntzari.

Azken bidalketak

  • Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara?
  • Noiz normalizatu dugu (berriro) ipurdikoa seme-alabari?
  • Euskaraldiaren gainetik crossfita lehenetsi du Irungo Udalak
  • Nerabeak, incel kultura eta pilula gorriak
  • Ikasleen gurasoez kokoteraino dauden irakasleak (eta alderantziz)

Iruzkin berriak

  • Euskaraz egin nahi ez duten familiak(e)k Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara? bidalketan
  • Izena *Labar(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Izena * Joxe Mari(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Edurne(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Nekane(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko maiatza

Kategoriak

  • Afrika
  • Amatasuna
  • Aniztasun funtzionala
  • Antzerkia
  • Argazkia
  • Arrazakeria
  • Artea
  • bullyinga
  • Dantza
  • Diskriminazioa
  • Ekonomia
  • Elikadura
  • Energia
  • Errefuxiatuak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Garraioa
  • Generoa
  • Gizartea
  • Gorputza
  • Harremanak
  • Haur literatura
  • Haurrak
  • Haurren haziera
  • Hedabideak
  • heriotza
  • Hezkuntza
  • Hirigintza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • homofobia
  • Homosexualitatea
  • Indarkeria matxista
  • Ingurumena
  • Jolasa
  • Kirola
  • Koronabirusa
  • Kulturgintza
  • Lana
  • LGTBIQ
  • Literatura
  • Matxismoa
  • Menpekotasunak
  • Migrazioa
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Pobrezia
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sexismoa
  • Sexu abusuak
  • Sexua
  • Teknologia berriak
  • Uncategorized
  • Unibertsitatea
  • Xenofobia
  • Zahartzaroa
  • Zaintza
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA