Jendartean
Hasiera » Generoa » 7 urteko mutilak bazter ikusten du bere burua eskolan, futbola gustuko ez duelako. Zer egin?
Ira26 0

7 urteko mutilak bazter ikusten du bere burua eskolan, futbola gustuko ez duelako. Zer egin?

Atalak: Generoa, Haurrak, Hezkuntza, Jolasa, Kirola

Ikerrek 7 urte ditu eta sentitzen du eskolan bakarrik geratzen ari dela, bere adineko gainerako mutilek futbolean jokatzen dutelako jolas-garaian. Futbolak duen gehiegizko protagonismoari aurre egiteko estrategia bideratu nahi du ikastetxeak, eta gaia landu duten eskolen esperientzia eta ereduak bildu nahi ditu horretarako.

Zein leku izan behar du futbolak eskolan?(Argazkia: Footycomimages Openverse)

“Baloirik gabeko eguna(k)” orokortu egin dira ikastetxeetan, eta patioa eraldatzeko proiektuetan ere, futbolzentrismoari aurre egitea izan ohi da helburuetako bat. Futbola mugatzearen aurrean dauden erresistentziak, baina, ez dira gutxi, Kurutziaga ikastolako patioaren eraldaketan kontatu dugunez.

Ikerren ikastetxean gaia jorratu nahi dute, eta eskertuko dute beste eskoletan aurrera ateratako esperientziak partekatzea (iruzkina utzi dezakezue, edo mgarcia@argia.eus-era idatzi). Ikerren ama Maitek azaldu digunez (izenak aldatu dizkiegu), “jolas librea mugatu gabe, eskoletako patioetan gertatzen diren dinamiketan eragiteko gaitasuna dugula uste dut, eta hezitzaile eta irakasleei dinamika batzuk sustatu edota oztopatzea dagokiela: nola eragin, inor ez dadin baztertuta gelditu? Zer eskaini, neska-mutilek elkarrekin eta berdintasunez jolastu dezaten?”. Azken finean, mutil guztiei futbola gustatzea ezinezkoa dela abiapuntu hartuta, zergatik dabiltza (ia) denak futbolean? Ze presio, mekanismo eta dinamika daude atzean?

“Jolas librea mugatu gabe, hezitzaile eta irakasleei dinamika batzuk sustatu edota oztopatzea dagokie”

Maitek gehitu du azken egunetan semea askoz hobeto ari dela egoera eramaten, mutil ikaskide batzuk futbola ez beste jolas batzuetan murgildu direla, baina gogoetarako deia egin du: “Arazoa ez da kirola bera, baizik eta kirol horrek gure gizartean duen esanahia, eta ondorioz, haurren artean sortzen duen dinamika. Edozein kirol ez da neutroa, gure gizartean txertatuta dago, eta balore eta konnotazio batzuk ditu atxikita. Futbolaren kasuan, eliteko eredu komertziala da haurrek imitatzen dutena, maskulinitateari eta lehiakortasunari oso lotua. Gure gizartean, mutikoa bazara, futbolean ona izateak ez dauka beste kirol batean ona izateak dituen konnotazio eta ondorio berdinak”. Ildo horretan, futbol trebeziari lotuta “haurren arteko desoreka oso handia da, eta horrek haurren arteko botere harremanak eta bazterketak areagotzen ditu. Kirolaz modu parte-hartzaile eta hezitzailean gozatzeko, eta haurren artean harreman osasuntsuak eraikitzeko, garrantzitsua da kirol bakoitzak sortzen dituen dinamikak aztertzea, eta horrek dituen ondorioak baloratzea”.

“Arazoa ez da kirola bera, haurren artean sortzen duen dinamika baizik”

Zein leku izan behar du futbolak eskolan? Nola sustatu bestelako jarduera ludikoak eta aukera aniztasuna jolasetan? Eredu positiboak lagungarri izango dituzte Ikerren ikastetxean.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Futbola erabat ezabatu dute Asturiasko ikastetxe bateko patiotik, eta parlamenturaino iritsi da erabakia - Jolasparkeak - […] futbolari mugak jartzeko neurriak hartu dituzte Euskal Herriko ikastetxe gehientsuenek. Horrela azaldu zuen guraso batek ARGIAn: “Arazoa ez da…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Mikel Garcia

Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diot hezkuntzari.

Azken bidalketak

  • Erabakia ChatGPTren esku utzi du 13 urteko Aitorrek
  • Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara?
  • Noiz normalizatu dugu (berriro) ipurdikoa seme-alabari?
  • Euskaraldiaren gainetik crossfita lehenetsi du Irungo Udalak
  • Nerabeak, incel kultura eta pilula gorriak

Iruzkin berriak

  • Futbola erabat ezabatu dute Asturiasko ikastetxe bateko patiotik, eta parlamenturaino iritsi da erabakia - Jolasparkeak(e)k 7 urteko mutilak bazter ikusten du bere burua eskolan, futbola gustuko ez duelako. Zer egin? bidalketan
  • Euskaraz egin nahi ez duten familiak(e)k Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara? bidalketan
  • Izena *Labar(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Izena * Joxe Mari(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Edurne(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan

Artxiboak

  • 2026(e)ko otsaila
  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko maiatza

Kategoriak

  • Afrika
  • Amatasuna
  • Aniztasun funtzionala
  • Antzerkia
  • Argazkia
  • Arrazakeria
  • Artea
  • bullyinga
  • Dantza
  • Diskriminazioa
  • Ekonomia
  • Elikadura
  • Energia
  • Errefuxiatuak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Garraioa
  • Generoa
  • Gizartea
  • Gorputza
  • Harremanak
  • Haur literatura
  • Haurrak
  • Haurren haziera
  • Hedabideak
  • heriotza
  • Hezkuntza
  • Hirigintza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • homofobia
  • Homosexualitatea
  • Indarkeria matxista
  • Ingurumena
  • Jolasa
  • Kirola
  • Koronabirusa
  • Kulturgintza
  • Lana
  • LGTBIQ
  • Literatura
  • Matxismoa
  • Menpekotasunak
  • Migrazioa
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Pobrezia
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sexismoa
  • Sexu abusuak
  • Sexua
  • Teknologia berriak
  • Uncategorized
  • Unibertsitatea
  • Xenofobia
  • Zahartzaroa
  • Zaintza
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA