Jendartean
Hasiera » Euskara » Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara?
Abe02 0

Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara?

Atalak: Euskara

Euskara sustatzeko Irunen dugun arnasgune eder baten etorkizuna kolokan jarri du hainbat familiak, erdaraz bizitzeko erraztasun guztiak dituen jende batek uste duelako espazio horiek ere bere egiteko eskubidea duela. Esperientzia linguistiko desatsegin bi egokitu zaizkit denbora gutxian, eskolari lotuta.

Argazkia: Freepik

Lehenengo esperientzia. Semearen ikastetxeko guraso elkarteak ikasleentzako txangoak antolatzen ditu hainbat asteburutan, eta horren arrazoi nagusia da haurrek eskolatik kanpo eta haien artean euskara erabiltzeko ohitura sustatzea. Baina oharra bidali digute gurasooi, aisialdi taldearen etorkizuna kolokan jartzen duen kezka hizpide: zenbait umerengan ez dute ikusten euskaraz egiteko inolako asmorik edo ahaleginik, eta hori ulergarria dela esango du batek baino gehiagok. Kontua da, euskara sustatzeko txangoetan –helburua hori dela eta ikasleek euskaraz jardun behar dutela beltzez nabarmenduta ageri da txangorako gonbidapen bakoitzean– seme-alabak gaztelaniaz aritzeak ez duela inolako kezkarik sortzen guraso batzuengan, diote. Azken txangoan autobusaren zain gertatutakoa jarri dute adibide: gaztelania hutsez ari ziren haurrak, eta ondoan zeuden haien gurasoek ez zuten esku hartu, nahiz eta ikusi begiraleek behin eta berriz euskaraz egiteko eskatzen zietela haurrei; inork ez zien hezitzaileei jaramonik egin. Begiraleei zilegitasuna eta motibazioa kentzeaz gain, eta errespetu faltatik harago, badakigu erdarak zein abilezia duen euskaraz ari diren gainerakoak berera makurtzeko. “Antolatzaileon lana eta gainerako umeen jarduna zapuzten dute”. Jarrera aldatzea eta ume nahiz guraso, nork bere ardurak hartzea eskatu dute oharrean: “Bestela, alferrik ari gara”.

Eta halaxe, zoro-zoroan, zapalduak zapaltzaile garela sinetsarazi nahi digute, baztertuak baztertzaile garela

Bigarren esperientzia. Ama bat purrustaka ibili dela jakin dut, irakasleak gelako guraso guztiekin deituriko bileran, zeinetan bi hizkuntzatan egin zuen irakasleak, galderen tartean guraso batzuek euskaraz egin zizkiotelako galderak irakasleari. Hori atrebentzia, D ereduko eskolan gurasoek euskaraz galdetzea. Amorratuta dago ama hori, bere hitzetan “los vasquitos” garenok baztertu egiten dugulako, bileraren hasieran argi utzi baitzuen berak ez dakiela euskaraz, eta hala ere, guk irakasleari euskaraz, aizue. Halaxe izan zela aitortu behar dut, bilera hasieran oso argi utzi nahi izan zituela gauzak: “Si la presentación va a ser solo en euskera, yo me largo, porque para no entender nada de nada”.

Eta halaxe, zoro-zoroan, zapalduak zapaltzaile garela sinetsarazi nahi digute, baztertuak baztertzaile garela, eta euskarak lehentasun behar duen lekuetan ere erdara nagusi izatea eskubide bat dela. Ongi laburbildu du EHEko Iraia de la Torrek ARGIAn: “Orain, ematen du euskal hiztun komunitatea pribilegiatua dela”. Diskurtso horretan oinarritzen den oldarraldia ez da soilik judiziala, inguruan dugu, eta desmuntatzeko prest egon ezean, gureak egin du.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Euskaraz egin nahi ez duten familiak - […] Mikel Garcia, ARGIAn. […]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Mikel Garcia

Gizarte gaiak jorratzen ditut batik bat eta arreta berezia eskaintzen diot hezkuntzari.

Azken bidalketak

  • Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara?
  • Noiz normalizatu dugu (berriro) ipurdikoa seme-alabari?
  • Euskaraldiaren gainetik crossfita lehenetsi du Irungo Udalak
  • Nerabeak, incel kultura eta pilula gorriak
  • Ikasleen gurasoez kokoteraino dauden irakasleak (eta alderantziz)

Iruzkin berriak

  • Euskaraz egin nahi ez duten familiak(e)k Euskaraz egin nahi ez duten familiak zergatik datoz euskara sustatzeko ekimenetara? bidalketan
  • Izena *Labar(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Izena * Joxe Mari(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Edurne(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan
  • Nekane(e)k Eta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko maiatza

Kategoriak

  • Afrika
  • Amatasuna
  • Aniztasun funtzionala
  • Antzerkia
  • Argazkia
  • Arrazakeria
  • Artea
  • bullyinga
  • Dantza
  • Diskriminazioa
  • Ekonomia
  • Elikadura
  • Energia
  • Errefuxiatuak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Garraioa
  • Generoa
  • Gizartea
  • Gorputza
  • Harremanak
  • Haur literatura
  • Haurrak
  • Haurren haziera
  • Hedabideak
  • heriotza
  • Hezkuntza
  • Hirigintza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • homofobia
  • Homosexualitatea
  • Indarkeria matxista
  • Ingurumena
  • Jolasa
  • Kirola
  • Koronabirusa
  • Kulturgintza
  • Lana
  • LGTBIQ
  • Literatura
  • Matxismoa
  • Menpekotasunak
  • Migrazioa
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Pobrezia
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Sexismoa
  • Sexu abusuak
  • Sexua
  • Teknologia berriak
  • Uncategorized
  • Unibertsitatea
  • Xenofobia
  • Zahartzaroa
  • Zaintza
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema
  • Zinemaldia 2012
  • Zinemaldia 2013
  • Zinemaldia 2014
  • Zinemaldia 2015
  • Zinemaldia 2016
  • Zinemaldia 2017
  • Zinemaldia 2018

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA