Hilekoa emotikono bihurtua
Gorputzari, hormonei, hilekoari, sexuari… lotutako emozioak adierazteko emotikonoak faltan botatzen zituen Jo Ratcliffe ilustratzaile britainiarrak, eta mugikorrera deskargatzeko moduan sortu ditu. Oraindik tabu diren gaiak ikusgarri egitea eta emotikonoetan emakumeek duten presentzia indartzea du helburu.
Emakumeen irudi estereotipatu eta murritza ematen zuten emotikonoei beste batzuk gehitzen joan zaizkio eta gaur egun kirola, lana eta beste zernahi egiten duten emakumeen ikonoak ere baditugu whatsapperako erabilgarri. Urrats bat harago joan da Ratcliffe eta femojiak sortu ditu, “kuleroak odolez zikindu dituzula grafikoki adierazi ahal izateko”, besteak beste. Emakumeen esperientzian oinarritutako ikonoak izan arren, “genero-espektro zabalaren barruan irudiok erabiltzeko beharra edota gogoa duen edozeini zuzenduta daude”, nabarmendu du webgunean.
Eta norbere emotikonoak sortu ahalko bagenitu?
“Pena da teknologia oraindik nahikoa garatuta ez egotea, une jakin batean norberak sortu ahal izateko adierazi nahi duen horren emotikonoa”, dio ilustratzaileak. Azken finean, whatsappeko irudiak motz geratzen zaizkigu sarri, nahi duguna espresatzeko.
Whatsappen ez baina Telegramen aspalditik sortu ditzakezu zure emotikono bilduma propioak. Lagun gehienek Whatsapp erabiltzen dute baina nire egia esan Telegram askoz gehiago gustatzen zait.
https://telegram.org/blog/stickers-revolution