Ez, mutilok, pixa eserita egitea ez da hain traumatikoa
Iñakiri galdetu diot zergatik ez duen etxean pixa eserita egiten, zutik eginda batzuetan ingurua zipriztinduta uzten omen duela-eta. Ez dizkit aipatu ohitura edo erosotasuna, ondorengoa baizik: “Etxean, pixa eserita egiten arrebak ikusi ditut beti eta arraroa egingo litzaidake, oso femeninoa”.
Eta halaxe dugu askok barneratua: ‘benetako gizonek’ txiza zutik egiten dutela, hori dela maskulinoa, eta esertzea berriz, emakumeen pare jartzea –emakumeen mailara makurtzea–. Baina etxean nahiz kanpoan genero eraikuntza gaindituko duten komun mistoak nahi baditugu, denok erabiltzeko moduko (eta atzetik behin eta berriz garbitzen ibili behar ez izateko moduko) komun garbiak nahi baditugu, eta gizonon prostatarentzat (osasunarentzat) hobeak izango diren ohiturak nahi baditugu, onena pixa eserita egitea.
Europa iparraldean adibidez, gizonek pixa eserita egitea hedatuago dagoela aipatzen du Amelia Barquinek, kanpainak ere egin dituztela komun publikoetan ohitura hori zabaltzeko, eta etxeko komunetan ere oharrak jartzen dituztela, mesedez pixa eserita egiteko eskatuz. Arantxa Iturberen ipuinean Josuk aldarrikatzen duen moduan, “Nik eserita egiten dut. Eta zer?”. Pailazoek ere argi dute: “Txukun, txukun erabilita / garbitzeko lanik ez / neska nahiz mutil / andre nahiz gizon / eserita, mesedez!”.
https://www.youtube.com/watch?v=C9MRNdkhmso
Nik pixa eseritze eiten dot on dala 20 urte baino gehiago. Munduko geuzerik erosoena.
Eta garbia
Alemanian gizonezkoak eserita egiten dute pixe.
Nik aspaldi egiten dut, eta ez zait hilerokorik jaitsi!!
Grazia eman dit hilekoarena (onerako).
Gure etxean denok egiten dugu pixa eserita. Semeari txikitatik erakutsi diogu. Erosoago eta garbiago #eseritamesedez
Oso gai garrantzitsua, bai horixe!
Hala ere, nik eserita, askotan, zakil puntarekin katiluaren barrualdea ikutzen dut. Ez da broma. Eta hori ez da batere higienikoa. Beraz, katiluen diseinua aldatu arte, nik zutik.
Hurrengo post-a, mesedez, tanpoi eta konpresa odoltsuak lurrera ez botatzearen abantailei buruz.
Xerapiokin adoz nago hurrengo gaieri kontura eta baita katiluen diseinu aldaketaz
ere bai
Norberak egin dezala nahi duen bezala. Nik zutik egiten jarraituko dut. Erosoagoa egiten zait.
Neska bat eta lau mutil pixukide giñen, komuna lenengo aldiz orduan garbitu nuen…hurrengo komunera joan nintzenean eserita egiten hasi nintzen. Oin zutik bakarrik tabernetan …
hori dok eta!
Lasai hausnartzeko denbora gehiago eukitzeko aukera
#gorapixaeserita
Zikina izan zaitezke zutik zein eserita.
Neska zein mutila.
Utzi tontakeriak eta egin kazetaritza.
Arantxa Iturberen “Nik eserita egiten dut. Eta zer?” liburua adibide oso egokia ez delakoan nago. Amaieran lagunen jazarpena medio, “ikastolan zutik egingo dut eta etxean eserita” erabakitzen du memoriak fallatzen ez badit. Hausnartzeko beste kontu bat bide batez.
Bai, Beñat, arrazoi duzu, erdibideko soluzioa du liburuak, etxean eserita eta kanpoan zutik; nonbaitetik hasi behar. Dena den, Arantxa Iturbek berak esana da: “Beste edizio bat egingo banu, mutilak eserita bakarrik egingo luke”, bai etxean, bai kanpoan.
ba nik ere eserita egiten dut…
Zakilarekin konketa ez ikutzeko atzerago eseri eta punto.
Joseba eta iñaki U. beste guztia aitzakiak
#eseritamesedez
Zelan igartzen da mutil askok ez duela sekula garbitzen “bere” komuna. Gurasoen etxetik joan orduko, konturatu nintzen zer zikina da txiza zutunik egitea, batez ere goizeko lehen orduan eta abar. Ordutik jarrita egiten dut txiza. Nik komun garbitzaile jarriko nituzke txiza zutunik egiten duzuen ar guztiak … baina hori beste utopia bat da antza …
Bihoa aurretik, etxean komunak (2) neuk garbitzen ditudala. Txiza komeni zaidan moduan egiten dut. Aukera bi edukita, ez dut nire burua mugatuko. Gizonok mugatuta gura gaitu gizarteak: negarrik ez, txiliorik ez, gonarik ez, takoirik ez, tangarik ez, txiza zutik ez… Ez horixe. Komuna zikin badago, edo gerriko belarriduna jantzi badut, edo komunik gabeko lekuan banago (aire librean) edo auskalo zergatik komeni bazait, ba, zutik. Baina komun garbian banago, gerriko elastikoa badaukat (pijama, txandala…), goizaldean erdi lo banago, argia piztu nahi ez badut, nekatuta banago, jezarri nahi badut edo gogoak ematen badit, ba, jezarrita. Eta, batera nahiz bestera, zipriztinik egin badut, paper apur bat hartu eta garbitu: baita biltontziko urak egiten dituen zipriztinak ere… neska-mutilok.
Beste batean, aroa (neskek tapa esaten diotena) eta tapa (nesken ezezagun handi hori) ondo erabiltzearen bentajak.