Sexu erasotzailea txosnagunetik bota zutenekoa
Uda honetan gertatu da, Lizarrako jaietan. Porco Bravoren kontzertu erdian, bi emakume oholtzara igo eta mikrofonotik ozen mintzatu zaizkigu: “Sexu erasotzaile bat dago gure artean eta hau denontzako espazio askea eta segurua izatea nahi dugunez, erasotzaileak gunetik alde egin arte kontzertua eta txosnetako jarduna geldituko dugu”.
Onena izan da inor ez dela kexu agertu musika eta parranda eten digutelako, alderantziz: presio moduko bat sentitu da berehala giroan, zurrumurruak eta begiradak, pertsona non grata horrek gunea utz dezan. Lekutik alde egin duela jakin dugu, kantariak mikrofonoa hartu eta kontzertuari ekin diolako berriz. “Ez dugu horrelako jenderik nahi, utikan!”, bota du, eta hitzok babestu ditu publikoak.
Ez dirudi estrategia txarra, antzeko atakan egon daitezkeen guneetan praktikatzeko: salaketa publikoa, erasotzailearen kontrako presio orokorra, eta lekuko aktiboen elkartasuna eta indarra.
Kontzertuetan, tabernetan, okindegietan, arropa dendetan,….