Bai, jostailu-katalogo ez sexistak egin daitezke
Neskentzat panpinak, sukaldeak eta arrosa koloreko jostailuak; mutilentzat autoak, super-heroiak eta urdina. Hori da ohikoena Gabonetako jostailu-katalogoetan, baina ToyPlanetek genero rolak nahastea erabaki du aurtengo katalogoan: jendeak egindako presioak ahalbidetu du konpainiak kontzientzia hartzea, aitortu dutenez.
“2013an konturatzen hasi ginen zerbait egin behar genuela. Facebook eta Twitterren ditugun jarraitzaileek esaten ziguten katalogoko argazkietako batzuk sexistak zirela. Ez genuen kasu handirik egin, eta akatsa izan zen; hurrengo urteetan kexak areagotzen zirela ikusi genuenean, begiak ireki genituen”, diote.
Berdintasun bortxatua?
“Batzuek esan digute berdintasuna bortxatzen ari garela, neskak baino mutil gehiago jarri ditugulako panpinekin jolasten. Gure erantzuna sinplea da: gizartean oraindik beharrezkoak diren aldaketen aurrean, hobe pasatzea motz geratzea baino”. Pozik dago ToyPlanet, katalogoak sare sozialetan oso harrera ona izan duelako eta enpresaren irudia hobetu duelako; gainerako enpresak berdina egitera gonbidatu dituzte. Azken finean, jostailuek ez dute sexurik, ez generorik.
Egin liteke katalogo ez sexistak eta integratzaileak, zelan ez, ba! Ederto demostratu dute enpresa honetakoek. Arraza aniztasun handiagoa baino ez zaie falta.
Baina uste dut beste katalogo sexistekin ere egin litekeela pedagogia. Familiako ume bat katalogozale amorratua da txiki-txikitatik, orduak eman litzake ikusten eta irakurtzen liburuxketakoa. Gainera, bat baino gehiago hartzea gustatzen zaio.
Aurten, niri eskatu dit katalogo konkretu bat, eta nik hori eta beste denda batekoa ere eroan dizkiot. Berak 3. bat ere bazuen. Eta konparatzen hasi ginen, ea zein ume agertzen zen bakoitzean, eta ze jostailu eta kolore zeuzkan.
Azterketa bat egin genuen, berba ea zergatik mutil eta neskei gauza desberdinak gustatu behar zitzaizkien. Katalogo ranking bat ere egin genuen. Eta enpresa honen berri izan nuenean erakutsi egin nion. Berak esan zuen onena zela, eta horrelakoak izan beharko liratekeela guztiak!
Betaurreko moreak betiko jantzita gure mutikoak!